Ehun hitz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-03-13 22:51
3



Aspalditxotik jarraitzen diot Jordi Cebriáni bere bloga; bere blogak esan beharko genuke, hiru (eta gehiago) baititu: Cienpalabras, gazteleraz; Centparaules, katalanez eta Colaboraciones de Cien Palabras, irakurleek bialtzen dizkioten kolaborazioekin egindakoa. Zer esango dizuet Jordik ehun hitzetan ehuntzen dituen istorioei buruz... Hemen dituzue bi, Jordiren baimenaz nik neuk kostata eta baldarki itzuliak, aperitif gisa dasta ditzazuen. Ehun hitz; ez gehiago, ez gutxiago:


Oporren amaiera  (Acaban las vacaciones)

Oporrak bukatu egin dira. Azken egun hauetan atseden hartzen egon da, umeekin gustura jolasean, eguneroko beharraren estuasun eta oihuak burutik kentzeko ahaleginean. Hondartzan eguzki berotan etzanda, egunkari eta aldizkariak irakurtzeaz zeharo aspertuta jada, udara luzea amai zedin desiratzen zuen irrika biziz eta lanera itzultzearekin amets egiten. Bada jendea jaiegun eta asteburuen zain bizi dena, horien zain beti. Bera ez, berak atsegin du egiten duen lana, betidanik gustatu izan zaio; lanera gogoberriturik itzultzen da, beraz, eta mahai gainean dauka gaurko ebatzi behar duen txostena. Aztertu egiten du: disidente bat da, gazte iraultzailea, baina berak badaki holakoei informazioa nola atera behar zaien.

 

Matematika liburu bateko galdera  (Pregunta de un libro de mates) 

Hamar minutu barru hil egingo da. Berak ez daki, ordea, eta bigarren eskuko liburuak saltzen dituen denda baten erakusleihoaren aurrean begira gelditzen da une batez. Bi edo hiru minutu joaten zaizkio horrela. Orduan oinez jarraitzen du, ez du etxera heldu arte gelditzeko ezelako asmorik. Baina bi minutu geroago erosten ditu kioskoan inoiz irakurriko ez duen egunkari bat eta sekula ikusiko ez duen filme bat. Ekintza horretan bi minutu ematen ditu. Baldin eta bere etxetik 200 metrora badago, zein abiaduratan joan beharko litzateke etxeko atari aurrera heldu eta bertan hiltzeko? Zenbat minutu geratzen zaizkio? Jakingo balu, nola aprobetxatu beharko lituzke minutuok?



P.S.: Itzulpenak amaitu eta 80-90 hitzetakoak atera zaizkit. Lanak gero ehun hitzeko mugara ekartzeko. Euskaraz gehiago esaten dugu hitz gutxiagorekin. Euskaldunak beti labur.

 

jonas

jonas 2007-03-14 12:53 #1

Itxura ederra dauka Jordi Cebrianen blogak, ba. Eskerrik asko, oraintxe egingo diot linka neuretik.

sorpresa

sorpresa 2007-04-02 13:46 #2

eeeeeeeeeei!! zer moduz ignacio! ??¿¡ entzun ein dot hortikan bidaia ein dozula bartzelonara, eta zer oduz? ia hitz eingo dogu beste batian ongi??¿¿ weno ba! aio

2008-06-10 18:31 #3


Utzi iruzkina: