Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/24 23:32:47.063 GMT+2

Ene Segurako aitona 2.0


Ene Segurako aitonak
ogia behar izan zuenean
Ameriketara joan zen
lan egitera,
aberastera.
Ecuadorreko nekazariek
ogia nahi dutenean
Euskal Herrira etortzen dira
ostalaritzara,
jatetxeetara.
Kanpokoak apalak omen dira zerbitzen
bai, hori bai…
Hamaika haur badute gosez etxean
bai!, hori bai!
Colombiako emakumeek
ogia nahi dutenean
Euskal Herrira etortzen dira
gu zerbitzera
zaharrak zaintzera.

Kanpokoak goxoak omen dira
zerbitzuan bai, hori bai...
Hamaika haur badute gosez etxean
bai!, hori bai!

Brasilgo emakumeek
ogia nahi dutenean
Euskal Herrira etortzen dira
gu zerbitzera
putetxeetara.

Kanpokoak trebeak omen dira
laztantzen bai, hori bai...
Hamaika haur badute gosez etxean
bai!, hori bai!

Ecuadorreko baliabideez,
Colombiako aberastasunez
eta Brasilgo ondasunez
ene aitona bezala, amerikarrak
jabe bazeneza
euren haurren aseak
ez lukete ihes gehiagorik ikusiko!
ez Amerikan, ez Euskal Herrian.


Nork: Jozulin.2006/09/24 23:32:47.063 GMT+2
Etiketak: etorkinak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez Amerikan, ez Euskal Herrian. Ez Afrikan, ezta Asian be.

Holako arazoak ez dituzten bakarrak Antartikako biztanleak dira. Izotz guztia desagertu danean hara joan gaitezke bizitzera, joankin, lur desizoztuagaz espekulatzera, gatazka armatuak sortzera, gosea eta bazterketa beste batzuengan eragitera, putetxe antartikoak eraikitzera... 

Nork: patxi lurra.2006/09/26 13:20:52.972 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi

Fe de ratas: "Izotza esagertuKO danean..." esan gure neban. Sorry!

Nork: patxi lurra.2006/09/26 13:22:46.598 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak