Espainian oporretan egon ondoren honako ondorioa atera dut: Espainian bizi nahi dut, eta ez bakarrik etxebizitzen prezioengatik (pisu berria, 111 m2, hiriburutik hiru kilometrora = 145.000 €!!!). Kontua da Europan egindako halako ikerketa batek dioenez, espainiarrak direla gehien –luzaroen- bizi direnak. Hori bakarrik balitz, tira, baina gehiago ere badago: espainiarrak dira kokaina gehien sudurreratzen dutenak eta kirol gutxien egiten dutenak ere. Faktore hauei guztiei Guijueloko urdaiazpikoa gehitzen badiegu, ondorioa, lagun maiteok, argi dago: Carpe diem! Espainian bizi nahi dut. Vivaspaña, coño!
Begitantziño merkeak oporren bueltako astelehenerako. Merkeagoak ere badaude, ordea.
Erantzunak
Nork: Neretto.2006/04/24 15:44:41.884 GMT+2
http://www.blogak.com/neretto
frantses edo espainol
sortu banintz hobe
gaur ez nuen izanen
hainbertze nahigabe
fini!
Nork: satortzulo.2006/04/24 16:04:34.362 GMT+2