Eszeptikoak, ateoak... eta beste piztia batzuk

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-11-18 18:06


Unai Brea Argiako kazetariaren blogean eztabaida interesgarria dago Escépticos saioaren inguruan. Biziki gomendatzen dizuet artikulua irakurtzea. Bertan utzi dut erantzun moduan hau:


Bale, utz dezagun transgenikoena. Hel diezaiogun homeopatiari, hemen ez baitago aitzakiarik, zientziA ekonomikotik begiratuta behintzat. Botika alopatikoak zein homeopatikoak ekoizten dituztenek, biek ala biek, irabazi astronomikoak baitituzte. Hala ere, desberdintasun nabarmena dago bien artean: homeopatia ez dabil. Hain sinple, hain soil.

Eta bai, Escépticos saioarena ez da dogmatismoa, harrokeria da. Eta jarrera harro eta autosufiziente horrek lortzen du, hain zuzen, bilatzen duen efektuaren kontrakoa, sinestuna gotortzea. Arrazoi guztiaz.

Eszeptikook bilatu behar genuke sinestunak geureganatzeko bide eraginkorrago bat. House telesailean -uste dut- halako zeozer dio mediku antipatiko honek: "Ez baduzu nahi zure sinesmenez barre egin dezadan, ez ezazu eduki hain sinesmen barregarririk". Ateraldiak bere grazia badu ere, ez da hori bidea, horela ez dugu inor konbentzituko. 




Utzi iruzkina: