Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/07 18:21:07.142 GMT+1

Ez da elegantea




Aspaldi kontatu nizuen; egia esan, ia lau urte joanda, neuk ere ahaztu samar neukan kontua: Etxebarriko Udal Txit Goren Euskaltzale eta Aurrerakoiak erabaki zuen ordura arte Udal Euskaltegia zena pribatizatzea. Erabakia zuritzeko (edo) honakoa bota zuten, potro bi eta erdirekin bota ere:

“No obstante, con la externalización del servicio mediante concurso entre empresas de enseñanza se podrá dar respuesta a 200 alumnos con menor coste del que se hoy se paga por 114 estudiantes.”

Eta, zer diren gauzak, gaur bertan enteratu naiz Boga (*) bidezko ikastaroak zazpiehun euro (700 € = 126.470 pezeta) baino gehiago kobratzen dituztela. Udal Euskaltegi publiko pribatizatu gabea balitz, erdia -ERDIA!!- ordainduko lukete ikasleek. Erdia, ez ahaztu.

 Eta ez gara sartuko zerbitzuaren esleipena -delako "concurso entre empresas de enseñanza" hura- nola egin zuten aztertzera. Nahikoa esan genuen bere garaian.

Ez da elegantea, ez horixe. Ez da batere elegantea, baina norbera gustura gelditzen da "banekien" eta "esaten nizuen nik" botatzen duenetan. Inondik ere ez da elegantea; zakarra da, gustu eskasekoa. Kontsolamendu bakarra geratzen zaigu, ordea: esatea.
Gure Begoñitak idatziko lukeen bezala: "...éste es un país muy pequeño y nos conocemos todos."




(*) To eta no: oraindik agertzen da UDAL euskaltegi moduan.







Nork: Jozulin.2008/11/07 18:21:07.142 GMT+1
Etiketak: euskara ultraliberalismoa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beno, badakit ez dela kontsolamendua, baina Etxebarritik kilometro pare bat iparralderantz badago udalerri bat non euskara ikastea (ia) guztiek pagatzen duten halako prezioetan, eta ez da beste aukerarik izaten.

Nork: Benito.2008/11/08 00:32:43.605 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

EAEko hiriburuetako euskaltegi publikoak zarratzea HABEren erabaki larria izan zen bere garaian, ondorengo urteetarako estrategia erakutsi zuena.

Nork: Jozulin.2008/11/09 18:37:48.106 GMT+1
http://blogak.com/jozulin

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak