Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/28 00:23:13.578 GMT+2

Ez duzue ulertuko. (Ipuin bat hiru ataletan)



Lehen atala:

 

 

Perez Garaigordobil Lehendakarisa gaztea berandu zebilen. Jakina, Lehendakarisa azkena da heltzen protokoloaren arabera; itxarongo zioten. Bera baino lehenago bertan egongo ziren dagoeneko Garazi Arzalluz, Lehendakarisa Ordesa; Lizarra Otegi, Barne Sailburusa eta Sara Egibar, Nazio Batuen Erakunderako Ordezkarisa. Carmen Basagoiti oposizio burusa ere gonbidatu behar izan zuten, ez zuten saihesterik izan.

Ispiluari begira esku biez laztandu zuen gerri estua.
            -Ederra zaude gero! -esan zion bere buruari. Traje urdin iluna (lar serioa? Eeeez!) ondo zegokion adats beltz laburrari eta irri egin zion ispiluko emakumeari: begi berdeak, sudur fina, ezpain mehe gorri ilunak. Auto ofizialerantz abiatu zen pauso azkar baina lasaiez; han izango zuen zain Jon Josu -Jonjo- Maiz, txofer lana -eta beste batzuk- betetzen zituen gizon mehar leiala.


Autoan sartu bezain laster atera zuen iAm voice gailua, bere lagun guztien bekaitza pizten zuena.
            -Ta? -galdetu zion.
            -Ez zaude gaizki -erantzun zion gailuak.
            -Horrela jarraitzen baduzu, desgaitu egingo dizkizut autokontzientziaren zirkuituak –segitu zuen broma, jostari.  

            -Txantxa zen, ederto baten zaude Amaiur.
            -Nola?
            -Lehendakarisa Anderea, esan nahi nuen.
            -Hori hobeto dago iAm, askoz hobeto.


Maite zuen Apple-en gailu hura, mundua liluratu zuen azken gatxeta: iAm voice-a. Gustuko zuen berarekin eztabaida zezakeelako; eta gustuko zuen, batez ere, nahi zuen unean eztabaida moztu zezakeelako.


            -Bideoberriak -agindu zion; esataria agertu zen pantailan.
            -Ordubete eskas barru -zioen kazetariak- abian jarriko dute hemen, Ablitaseko Parke Teknologiko Euskonafarrean H.A.R.K.A.I.T.Z, Holistikoki Arrazoitzeko Konputagailu Autokontziente Irudimendun Ta Zentzunduna. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Kanpus Sakroaren arteko I+G sailaren urteetako lan isil baina oparoaren isla da HARKAITZ eta espero da -hala baieztatu digute zientzialariek, behintzat- gizakia betidanik arduratu duten galderei erantzuteko gai izango dela HARKAITZ: Nondik gatoz? Nora goaz? Zergatik? Konputagailu honek 350 petaflopeko hogei nanochip ditu zazpi gigaport-etan banatuta. Konputazio ahalmen ikaragarri honi esker ezagutuko dugu zein den galdera hauen erantzuna, azkenik. Dirudienez, gainera, HARKAITZ abian jarri eta ordu betera jakingo dugu dena. Beraz, eta minutu batzuk barru Lehendakarisa eta gainontzeko nazioarteko mandatariak heldu arte, estudioetara goaz.
Kamarari begira geratu zen kazetaria.


            -TeleDEIAn zer? -galdetu zuen Amaiurrek.
            -Arazoak dituzte, ez dut seinalerik -erantzun zuen iAm-en ahots metalikoak.
            -Al Jazeera? CNN?

Pantaila bitan zatitu eta HARKAITZen berri ematen hasi ziren arabieraz eta spanglishez, baina Amaiurrek, inoizko Lehendakarisa gazteenak, begirada, eta arreta, galdua zuen ordurako autoko leihotik haratago, hodeietan...

 

                                                                                   (jarraituko du)

 



Nork: Jozulin.2009/04/28 00:23:13.578 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (4)

Errenferentziak:

...:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:35.4pt; mso-footer-margin:35.4pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} --> Erreferentzia: Ez duzue ulertuko (II atala) - Baga, biga, bloga! 2009/04/30 10:16:06.324 GMT+2

... ikerketa zentrua, Bilboko Merkataritza Ganberaren eta Digipen USA enpresaren arteko hitzarmenari esker. Jozulin blogean idazten ari den hiru zatiko ipuina Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2009/05/03 2009/05/03 13:43:37.332 GMT+2

...www.blogak.com/jozulin/">Baga, biga, bloga! Jozulinen begitantziñoak 2009/05/04 21:50:16.450 GMT+2 Ez duzue ulertuko (III atala) Lehen atala. Erreferentzia: Ez duzue ulertuko (III atala) - Baga, biga, bloga! 2009/05/04 22:52:32.145 GMT+2

..."Aldi gaiztoan" (Refranes y Sentencias 107. Aldi guextoan jayo doa hofpe gextocoa) eta pertsonaia batzuk ezagutuko dituzue hemendik. Hamar atal izango ditu eta agian -oraindik ez dakit, idazten na...

Erreferentzia: Jozulin oporretara doa (eta sorpresa bat) - Baga, biga, bloga! 2011/07/27 13:59:18.153 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak