Baga, biga, bloga!
Frankotiradorea eta hiritarrak
Irudikatu ezazue hiri bat, hiri arrunt bat. Hiritarrak etxetik atera eta
bakoitza bere zereginetara abiatzen da goizero: iturginak daude,
abokatuak, irakasleak... Haur, gazte eta heldu, nor bere zereginetan ari
izaten da. Hiri horretan, beste guztietan bezala, badaude lantegiak,
dendak, eskolak... Eta badaude, nola ez, inbiriak, ezin ikusiak... eta
baita maitasuna ere. Hiri guztietan bezala, bestalde.
Gauza bat dute galarazia hiri horretan: ezin dira etxeetako teilatuetara
igo; are gehiago, ezin dute gora, teilatuetara, begiratu ere egin;
debekatua dute, zeharo. Izan ere etxeetako teilatuetan frankotiradore
zoro bat bizi da. Inork ez daki ez noiz ez zein teilatutatik egingo duen
tiro. Ez dago tiroetatik salbu bizitzerik, etxean zaudela ere, leihoren
batetik aka zaitzake frankotiradoreak. Ez da ezaguna egunean tirokatuko
duen jende kopurua. Ez eta tiroz jotako horietatik zenbat zauritu eta
zenbat hildako izango diren.
Frankotiradore zoroak edozein garbitu dezake -ume, gazte, heldu, zahar-,
edozer egiten ari delarik -pasieran, lanean, kafea hartzen-. Ez dago
jakiteko modurik noiz, non, zein teilatutatik helduko den bala. Gauza
seguru bat bada, ordea, hiri honetako biztanleentzat: egunen batean
frankotiradore zoroaren tiro batek eramango ditu hiritik. Goiz ala
berandu -goizegi beti, egia esan- hiri honetako biztanle guzti-guztiak
hilko ditu teilatuan bizi arren inork ikusi ez duen hiltzaileak.
Eta pentsatuko duzue, agian, hiritar espantatu hauek egun guztian izango
dutela frankotiradorea gogoan, uneoro arituko direla hizketan beren
zorigaitzeko patuaz, burumakur biziko direla, jakinik edozein momentutan
aukeratu ditzakeela teilatuetako asesinoak. Ez, ba: frankotiradorea ez
da hiri honetako biztanleen arteko solasetan agertzen, ez bada txantxa
eta txisteetan; eta hiritar guztien ustea da inguruko guztiei helduko
zaiela ordua beraiei baino lehenago: horrelakoa da bizitza, lagunok,
denok hilko gara inoiz eta bla bla bla.
Eta pentsatuko duzue, agian, inozo eta axolagabe hutsak direla hiri
honetako gizajo hauek heriotz ezinbesteko horri lepoa emanda bizi
direlako. Ez zaitezte oso zorrotzak izan eurekin, seko erotuta ez
amaitzeko bide bakarra horixe dute-eta.
J.-rentzat, frankotiradore madarikatuak zauritu berria. Sendatu zaitez arin.
Gumersindo Buztangorri is back!
Ez
didazue sinestuko, Gumersindo Buztangorri -eta bere buruan lau zorri-,
nire anaia bikiak, bloga berpiztu du! Hamaika ikusteko gaude, ia bost urteko isilaldiaren ostean, oraingoan
ere ari zaizkio lau zorriok -zorri berpiztuok- kalakan, parrapladan...
Hori bai, ohi bezala gai sakonak darabiltzate, pilosopo handien antzera. Egiozue bisita Gumersindori!
Agur esateko astirik ere ez
Gazte baten
heriotzaren berri izan dut gaur, gaztea baita berrogeita gutxi urtekoa mende
erdiaren inguruan gabiltzanontzat. Baina ez nau gaztetasunak ukitu,
heriotzaren bat-batekotasunak astindu nau: une batean bazaude,
hurrengoan ez.
Eta
gero elkarrizketetan topikoak: -Sikieran, konturatu barik joan da...
-Nahi nuke nik ere hori neuretzat, ohean sartu eta itzartu ez...
Ni
ez nago hain seguru, agian nahiago nuke nik denbora apur bat izan
bertoko kontuak antolatuta uzteko, maite ditudanei zenbat maite ditudan
esateko, merezi dutenei behar den moduan agur esateko..., zer dakit
nik,  hainbeste gauza egin nahi nituzke nik bakean joan ahal izateko.
Bakean joan esan duzu, Jozulin? Ba da bakean joaterik? Bada heriotz duinik? Ba da mundu hau uzteko modu eleganterik?
Eta, badakizue zer? Uste dut ez nukeela joan nahi agur esan barik.
Topa! Zuen alde!!
Eskerrik asko zuei, hemendik ibiltzen zaretenoi. Blogak laster egingo ditu 7 -zazpi!!!- urte eta inoiz ez nion jarri nahi izan bisita kontagailurik, ez nuen jakin nahi edo auskalo zergatik... Baina iaz garai honetan, orain ez dut gogoan ez non ez nori, Google Analytics-i buruz irakurri nion. Eta esan nuen: -Ale, Jozulin, egizu aproba urtebetez! Eta hauxe da iazko urtarrilaren 3tik aurtengo urtarrilaren 3ra bitartekoa (beherago duzue pantaila irudi bat):
3.597 bisitaldi.
6.742 orrialde irakurriak.
Ia bi orrialde (1,87) batez beste irakurriak bisitaldi bakoitzean.
1,19 minutu bertan bisitaldi bakoitzean, batez beste.
1.676 bisitari bakar.
Honek esan nahi du 1.676 pertsona diferente (*) etorri zaretela hona eta 6.742 aldiz irakurri duzuela nik idatzitako zerbait. Kalkulagailua hartuta, egunean ia 10 bisita egin didazue eta nik sortutako 18 testu baino gehiago irakurri dituzue egunero-egunero.
Eta nik ez dakit hau zer den besteekin alderatuta, asko ala gutxi den berdin dit, baina zer nahi duzue esatea, ikaratuta, harro eta hunkituta nago, bai horixe.
Horregatik egin nahi dut gaur: Topa!!!! Zuen alde!!!!
(Aukeratu zein nahiago)
(*) Batzuk gutxiago izango dira ze, sistemak bisitari berritzat hartzen ditu nabigatzailearen “historia” garbitu dutenak -pornoa ikusi eta gero, adibidez-; beste batzuk ordenadore bat baino gehiagotatik sartuko ziren...
Etxepare-Variationen (Urte #sesi on!)
Ezaguna da Etxepareren esaldia:
Inguratzen
gaituen giro #sesisesi a aprobetxatuz -eta blogarioi dagokigukeen
atrebentziaz, zer esanik ez- ausartu naiz idazle handiaren emendatzera.
Nago, gaur bizi izan balitz, beherago dituzuen esaldiak ere atseginez
eta irribarre maltzur batez sinatuko lituzkeela gure Bernatek. Susmoa
dut erretore eta bikario izateko bizimodu #sesisesi samarra eraman
zuela. Are hobeto berarentzat. Zuei ere hala opa dizuet hastear dagoen
urterako:
<blink></blink>
Urte ezin #sesisesi agoa izan dezazuela!
P.S.:  Izenburua hau dela eta otu zait. Bach jainkoa baita eta Glenn Gould bere profeta. Hau hala da.
Jozulin, també en català
El meu amic Patxi Lurra ha tingut el detall d'incloure una reflexió
meva sobre la tragicomèdia del premi a Joseba Sarrionandia. No sospita
el col·lega blogger Patxi la il·lusió que em fa que se'm llegeixi
també en català.
Per acabar, amics catalans, us deixo alguna cosa que vaig escriure allà per 2005:
A Catalunya
Kaletik zoazela senar-emazteak beren artean katalanez, seme-alabak ere
bai. Ikusten dituzu etxeko zaharrak, aulkiak atari ondora aterata,
gerizpetan auzokoekin txolartean katalanez barreka. Herriko jaiak dira
eta gazte koadrilak oihuka (¿Què passa nen? esanez elkar agurtzen
dute) eta zarataka     dabiltza kaleetatik, katalanez. Nerabe bi, neska
eta mutila, lotsati, elkarri begietara begiratzeko adore barik oraindik,
gauerako geratzen ari dira, katalanez.   Caprabo
hipermerkatuan errotulazio guztia katalanez dago, katalanez baino ez,
goitik eta beheraino. Produktu zuriak hartu eta makarroi paketean dena
dago katalanez, soilik katalanez. Arraindegiko neska katalanez ari da
lankideekin eta zuri ere:¿Què vols?, lehen hitza katalanez.
Halako amorru ttiki batekin itzultzen naiz urtero Kataluniatik.
Inbiria dela uste dut, eta ez naizela bakarra ere uste dut. Inbiria
diogu Kataluniari hizkuntzaren egoeragatik,   Irlandari ere inbiria diogu
bake prozesua dela eta... Eta ez dakit Europako herririk zaharrena
izatetik herririk enbidiosoena izatera ez ote garen heldu.
Baina ez egin kasu handirik, oporren ostea izango da igual.
P.S.: No m'he atrevit a traduir-ho, no vull ficar la pota. Aquí mateix, en la
columna de la dreta podeu fer un intent amb el traductor de Google. No
ho fa tan mal.
Mil gràcies.
Eta, eskerrik asko Softcatalà, jakina.
Ze?
Ze herri klase gara poetarik handiena hogeita sei urtez deserrian utzi duena?
Ze herri klase gara poetarik handiena etxera ekartzeko potrorik izan ez duena?
Ze herri klase gara?
Ze herri?
Ze?
Eszeptikoak, ateoak... eta beste piztia batzuk
Unai Brea Argiako kazetariaren blogean eztabaida interesgarria dago Escépticos saioaren inguruan. Biziki gomendatzen dizuet artikulua irakurtzea. Bertan utzi dut erantzun moduan hau:
Bale, utz dezagun transgenikoena. Hel diezaiogun homeopatiari, hemen ez baitago aitzakiarik, zientziA ekonomikotik begiratuta behintzat. Botika alopatikoak zein homeopatikoak ekoizten dituztenek, biek ala biek, irabazi astronomikoak baitituzte. Hala ere, desberdintasun nabarmena dago bien artean: homeopatia ez dabil. Hain sinple, hain soil.
Eta bai, Escépticos saioarena ez da dogmatismoa, harrokeria da. Eta jarrera harro eta autosufiziente horrek lortzen du, hain zuzen, bilatzen duen efektuaren kontrakoa, sinestuna gotortzea. Arrazoi guztiaz.
Eszeptikook bilatu behar genuke sinestunak geureganatzeko bide eraginkorrago bat. House telesailean -uste dut- halako zeozer dio mediku antipatiko honek: "Ez baduzu nahi zure sinesmenez barre egin dezadan, ez ezazu eduki hain sinesmen barregarririk". Ateraldiak bere grazia badu ere, ez da hori bidea, horela ez dugu inor konbentzituko.
Galtzontziloen kolorearen garrantziaz
daramatzadan... bueno, uste dut). Kontua da arrazoi duela: euskaldunok ze
diskretuak eta ze gezak izan behar dugun. Egin gaituzten. Bihurtu garen.
Baina ez. Ez da ona halako zurruntasuna, halako gris koloreko diskrezio
berdintzailea. Berdintzaile bezain birrintzailea.
Garai batean -duela nahi baino urte gehiago, artean gazte eta berde ginela eta
bla bla bla- ostiraletan, asteburuaren hasiera ospatzeko-edo, kolore biziko
galtzerdiak jazten nituen: gorriak, laranjak, berde fosforitoak... Gaur
egunean, aldiz, barrurago, disimulatuago nahi baduzue, daramat barikua delako
pozkarioa. Eta jazten ditut galtzontzilo bereziak, gehienetan kolore
gorridunak. Baditut, ordea, galtzontzilo kutunagoak ere, ostiraletako bizipoza
areagotzen didatenak: hauek, esaterako, gaur bertan soinean daramatzadanak.
Baina gehien pozten nautenak hauexek dira, Wales-eko rugby selekzioarenak. Bihar
jantziko ditut, praka barruan dragoi gorri bat eramateak definitibamente
alaitzen dit eguna ;-)
Moloiak galtzontziloak, ezta?
Gaurko Hitza: Maite
(Gainean klik handiago ikusteko)
Gaurko Hitzak 3 urte bete ditu, lagunok. Zoriondu duzue Maite? Oraindik ez? Ea, ba!