Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/06/22 20:42:44.045 GMT+2

Gerezi denbora, sagarren denbora (II)


        Gerezi denbora -Le temps des cerises- etorriko denaren itxaropenari egindako kanta ederra da; dio gerezien aroa laburra dela, baina beti izango dugula gerezi denbora bat.
        Sagarren denbora filmean sagarrondo sail bat bion artean zaintzea da Alfontso Etxegarai eta Kristiane Etxaluzen etorkizunerako asmoa, bizirik mantentzen dituen esperantza. Sagarrondoz betetako zelaiek badute zerbait zerikusia duena bizitzaren zirkuluarekin, bizi pozarekin, gauzak ondo joatearekin. Nik neuk zoriontasunarekin lotu dut beti sagarrondo artetik arduragabe ibili ahal izatea. 2006 urruti hartan idatzi nuen beherago daukazuena eta, zer diren gauzak, Josu Martinezen alter ego batek utzi zuen erantzuna.
        Sagarren denbora zein gerezi denbora, biak gozatzeko aukera izan dezaten opa diet Kristiane eta Alfontsori. Eta opa diot geure buruari ere.

Zoriontasun apurrak

Zoriontasuna da
 -izan liteke, nahi baduzue-
sagarrondo artetik paseoan ibiltzea.

 
Eta baten parean geldituta,
sagarrik gorriena aukeratu eta
klask!
zatia ahoratu, eta
zurrust!
adurra ezpainetatik behera irrist;
bi zati gehiago eta sagarra,
erdia jan gabe oraindik, lurrera bota,
iluntzean etorriko baita, adibidez, trikua.

 
Eta aurrerago, beste sagarrondo batetik
sagarrik beilegiena aukeratu eta
krosss!
usaindu eta
mmmmmmmmmmm!;
sudurra bete usain,
bi zati ahora eta sagarra,
erdia jan gabe oraindik, lurrera bota,
iluntzean etorriko baita, adibidez, satorra.

Eta aurrerago, beste sagarrondo batetik...



Nork: Jozulin.2010/06/22 20:42:44.045 GMT+2
Etiketak: sagarren_denbora zoriontasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...sagarrak guztionak diraGerezi denbora, sagarren denbora (I)Gerezi denbora, sagarren denbora (II) Nork: Jozulin.2010/...

Erreferentzia: Itauna - Baga, biga, bloga! 2010/10/14 23:41:18.706 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak