Urte berriarekin proiektu berri baten hasiko naiz parte hartzen. Orain arte
blog honetan, Euskadi Irratiko
Amaraunean eta
Sustatun ari izan banaiz ere, oraingo hau nik neuk sortutako hedabide berria izango da. Neure ardurapean berrien hautaketa, maketazioa... Izena:
EguRkaria news.net.
EguRkaria, bestela ere nahikoa egurra jasotzen dugulako euskaldunok eta
news, beti geratzen delako oso
cool izena erdi ingelesez jartzea.
Hemen duzue
0 alearen erakusgarri bat. Egin klik gainean irakurri ahal izateko.

Oharra: Goiko tontakeria horretan agertzen zaretenoi: txarto esanak barkatu. Badakizue guztioi errespetua eta mirespena daukakizuedala. Iñozenteen egun zoriontsua!
(Eta barkatu ezin badidazue gaiztakeriatxoa, ikusten nauzuen hurrengoan eman ostia pare bat.)
Erantzunak
Nork: Benito.2009/12/28 01:44:39.687 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka
Baina uste dut ezezkoa baieztatzen jarraituko dudala... uste dut! ;-)
Nork: Julen.2009/12/28 09:34:44.111 GMT+1
Nork: Gari Araolaza.2009/12/28 09:43:20.567 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua
Nork: luistxo.2009/12/28 09:59:47.284 GMT+1
http://sustatu.com
Patxi Lopezen artikulua siñestu neban! baitrta beste enbajada baten sartuta zeguazela be! Enfin, errez engaiñatzen nozue!
A! Txargain tontorretik gaur Pirineuak ikusten dira :-)
Nork: leire.2009/12/28 10:09:09.330 GMT+1
eibar.org/blogak/leire
Nork: Patxi.2009/12/28 12:41:19.749 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Eta lasai, utziko dizut nire Ostracacefa Plusekin jolasten.
Nork: Ricardo.2009/12/28 14:10:14.744 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia
Nork: Joxe.2009/12/28 14:22:59.380 GMT+1
www.teknopata.net
hagitz polita eta landua. inuxenteen egunerako egina egonen da baina bertzela ere elegoke gaizki horrelako berripaperaren bat bagenu!
Nork: julen Z..2009/12/29 00:50:21.109 GMT+1
www.blogari.net/julen
Oso ona, Jozulin!
Nork: Josu Mendicute.2009/12/29 17:17:03.301 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu