Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/29 00:01:01 GMT+1

Hiru urte eta gero hau!



Ospakizunak, bolanderak, eta su-festak mereziko lituzke gaurkoak, gaur hiru urte ikusi baitzuen argia lehenengo begitantziñoak. Ez da jai nazionala izendatzeko moduko efemeridea baina Jozulinentzat, neuretzat, egun handia da gaurkoa. Patuak, ordea, beti du karta bat mahukan gordea eta erabaki du justu gaur etxe aldaketan murgilduta egon behar dudala. Eta badakizue zer den hori: bizitza kaxatan sartu, lekuz aldatu, kaxetatik atera, IKEAko altzariak montatu... Beraz, eta ospatzeko zerbait asmatu artean (badut ideia bat edo beste), hauxe da (edo hauxe, zehatzago esanda) Baga, biga, bloga!-ko lehen mezua; irakurri ezazue, ematen baitit gaurkotasunik sikieran ez duela batere galdu. Eta blog honetako  lehenengo erantzuna –ez daukat ahazteko- Olegarionot found- Makarrovski Jaun Txit Argiarena.

 




Oharrak:

  • Mezu hau martxoaren 29an argitaratu bada, ikasi dut  mezuen argitalpena programatzen, uau!
  • Esan gabe doa baina, hala ere, esan behar dut: Eskerrik asko hor egoteagatik, irakurtzeagatik, erantzuteagatik...

 

 


Nork: Jozulin.2008/03/29 00:01:01 GMT+1
Etiketak: bloga zoriona urtebetetzea esker_ona | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: Nahikari.2008/03/29 13:19:21.924 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik

Zorionak eta eskerrik asko hiru urte hauetako hainbeste mezu barregarri eta gogoetagarriengatik!! Beste hainbesterako izan dadila!

Eta, begira, etxe aldaketarekin lagunduko nizuke, badakizu, baina, tira, egun hauetan ez datorkit oso ondo eta... nigatik balitz... ez pentsa...

Nork: Ricardo.2008/03/29 16:35:35.436 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia

urte askotarako!

Nork: .2008/03/29 16:44:35.804 GMT+1

Hemen nabil ni be kukuka, lantzean-lantzean, irribarretxoaren bila... Non toki hoberik baga, biga, blogan baino? ZORIONAK eta ETXE BARRI ON!

Nork: jonas.2008/03/30 23:36:28.636 GMT+2

Zorionak, Jozulin! Hiru urte, zelan doian denporia!
Espero dot blog honek beste 3x10 urte gehiago irautia gitxienez!
Kontuz etxe aldaketiakin. Esaten dabenez, gertatu ahal jakun gauzarik estresantiena da-eta!
Besarkada bat

Nork: leire.2008/03/31 00:04:32.451 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

Zorionak Jozu! 1096 egun blogean zer idatzi pentsatzen ;-)

Nork: Patxi.2008/03/31 01:53:41.219 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Eskerrik asko, zuek bai jende majoa, zelako loreak botatzen dizkidazuen, zer egingo nuke zuek gabe!?

Nork: Jozulin.2008/04/03 13:42:44.997 GMT+2
http://www.blogak.com/jozulin

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.