2011/01/10 22:21:54.937 GMT+1
Jainkorik ez da
Urliak idatzi zuen -Urliaren batek- erraz daukala Jainkoak bere existentzia demostratzeko, nahikoa duela Gabon gauean inor hiltzen ez uztearekin. Agerikoa denez, ez du beharrezkotzat jotzen halako demostraziorik.
Eta aurtengo Gabon gauean lagun on bat eraman digu Jainko inexistente bezain gupidagabe horrek, hatzaparkada itsuz: Euskal Porno Rock talde -guretzat- gogoangarriko gitarristetako bat: Txelis, "el famoso guitarrista de color... blanco".
Ateook ez dugu sinesdunen kontsolamendurik eta ezin ditugu idatzi "dagoen lekuan dagoela, gitarra jotzen jarraituko du" bezalako esaldi melengak, zer egingo diogu. Horregatik, gogoratzea besterik ez zaigu geratzen zelan gozatzen genuen Smoke On The water, Cocaine edo El Interminable Blues de los Veinte Minutos jotzen.
Lerro hauek idatzi-ez idatzi ibili naiz egun hauetan eta azkenean baietz erabaki dut, berak estimatuko zukeelako eta zuek ere jakin dezazuen izan zela gitarrista, musikari eta lagun elegante -baina elegante-elegante- bat.
Nork: Jozulin.2011/01/10 22:21:54.937 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Joxe Aranzabal.2011/01/11 13:30:07.139 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa