Enpin, hona hemen nitaz jakin beharko ez zenituzketen bost gauza baina, tira, hala ere kontatuko dizkizuedanak, Jonasen gonbitari jarraituz:
- Egun batean Espainiako Felipe printzea agurtu nuen eta berak ere agurtu ninduen ni, irribarretsu. Berak neska ilehori eder bat zeukan alboan, lotsatuta alde egin zuena. Ni bilutsik nengoen; larru gorritan, alegia. Hitzez hitz.
- Selektibitate azterketaren lehen egunean Zazpi
Kaleetan sekulako aitzurra harrapatuta, Seat 850 zahar batean itzuli
ginen 8 (zortzi) ganorabako. Policía Nacional-aren kontrola pasatu genuen zortziotako batek beso bi eta pandero bat (bai, pandero bat) leihatilatik kanpora zeramatzala. Zortzietako bat goi karguen bizkartzaina da egun; zortziotako beste bat The Organizationeko number one izendatu dute sarri.
Selektibitatea penkatu nuen, jakina. - Euskaltegiko lehen urteetan, negu minean,
klaseak hasi baino lehen, sotora jaitsi behar izaten nuen, kaldera han
baitzegoen; orduan, egurra txikitu, egunkari zaharrekin bolak egin eta sua
piztu. Gero, klasean nengoela, irten behar izaten nuen tarteka ikatza
botatzera. “Los felices ochenta” ziren.
- Nire lehen ordenagailua (lanekoa) hauxe izan zen.
Halako trasteak zertarako balio zezakeen ideiarik gabe saltseatzen hasi, eta orduz gero urteetan noizean behin agertzen zen ikonoa aterarazi nion. Bere bizitzako azken urteetan beltz geratzen zitzaion pantaila tarteka. Halakoetan nahikoa izaten zen gainean ukabilkada indartsu bat arazoa konpontzeko. - Bolada batez Mercabilbaon egin nuen lan oilaskoak eta txerrikia saltzen zituen postu batean, goizaldeko lauetatik goizeko hamar eta erdiak arte. Nire zereginetako bat oilaskoak zatikatzea zen: ezkerretara neukan oilasko kaxa dorre bat, ni baino altuagoa, eta aurrean taukia eta matxetea. Oilaskoa tauki gainera bota, matxeteaz hankak, sama eta burua moztu eta kaxatan banandu; beste oilasko bat tauki gainera bota, matxeteaz hankak, sama eta burua moztu eta kaxatan banandu...
Eta, bueno, kate memelo hau jarraitzearren honakoei pasatuko diet lekukoa (besteren batek ez badie oraindik pasatu):
Trikua, Nahikari, Ricardo, Gumersindo eta...
ohorezko eta aspaldiko erantzule bati, zergatik ez: Satortzulo Jaun / Andereari, berak gustua badu.
Baina libre zarete: katea jarraitu nahi ez baduzue, ulertuko nuke, neu ere zorian egon naiz eta.
Erantzunak
Nork: jonas.2007/02/20 22:22:22.062 GMT+1
%00
Nork: Ricardo.2007/02/22 16:26:05.141 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia
Nork: Nahikari.2007/02/22 20:53:53.660 GMT+1
http://www.goiena.bet/blogak/begietatik
Aupa, Jozulin!
Nun zeguazen, ba, billuzik eta printzipiakin? Oso egoera rarua izan bihar, ezta?
Akordatzen naiz Mac zaharrakin! Zenbat bonba agertzen jakozen. Neri behin pantalla osua ladrilloz bete jatan! Beste behin, ixotzerakuan, arpegi tristia jarri zestan birusa zeukalako. Enfin ke tiempos!
Besarkada bat
Nork: leire.2007/02/23 18:39:53.454 GMT+1
www.eibar.org/blogak/leire
ezin gaituzu utzi hola, erdizka. Printzearena xehetasun guztiekin jakiteko eskubide osoa daukagu. Edo eskubidea ez bada, osasun arrazoiak bai behintzat. Nola lo egin lasai, holako istorio baten zertzeladak zein diren ezagutu gabe?
Nork: Patxi.2007/02/25 12:27:12.188 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Agian xehetasunak azalduta bere xarma galduko du kontakizunak, baina argi dezagun pasadizoa, sikieran lagunen osasuna ez kaltetze aldera:
Kontua da belaontzi batean genbiltzala eusko-neandertal kuadrilla bat Baleareetako ez dut gogoratzen orain zein irlaren kostaldean, Menorca edo Cabrera izan litezke. Gu, axolagabe, eguzki epelean, eskifaia osoa larrugorritan. Halako batean ortzemugan agertu zen ikaragarrizko “yate”-a; konturatu orduko ondotik pasa zitzaigun ziztu bizian, dena kea eta zarata, ondoko kala batera sartu zelarik. Gutako batek esan zuen: -Txo, hori ez da “Fortuna” izan? Eta gu, eusko-neandertal ausartak, joan egin ginen kala hartarantz eta gure hipotesiak frogatzeko hurbildu ere egin ginen. Bueno, saiatu egin ginen, ze, gu aurrera begira ari ginela, atzetik berdez jantzita doazen horiek bat-batean agertu zitzaizkigun motordun yate berde batean eta Fuera! Fuera! Por la derecha! (marinel petoak, alajaina) esaka atera gintuzten handik. Bitarte horretan izan ziren agurren trukea, gu goitik behera bilutsik, eta ilehoriaren ihesa, ontzi barruan sartu baitzen presaka Sartorius abizendun orduko printzesagai ederra. Eta hau hala bazan...
Nork: Jozulin.2007/02/25 19:01:52.046 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin