Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/19 17:01:01.051 GMT+1

Oraindik ez gara itsu gelditu




"Nottinghameko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eginiko ikerketa baten arabera, gazte garaian sexu jardun oparoa izan duten gizonezkoek prostatako minbizia izateko aukera handiagoa dute. Zehazki, 20 eta 40 urte bitartean sexu harreman gehiago dituzten edo gehiagotan masturbatzen diren gizonek dute arrisku handiena. Aldiz, 50 urtetik gora, jardun berbera onuragarria izan daiteke."



Aizu! aldizkarian irakur dezakezue goikoa zehaztasun handiagoz: ehunekoak, kopuruak...


Harritu egin nau berriak nik bestelako ustea bainuen, zientziaren argitan. Baina hona hemen zientziaren handitasuna: ikerketa berriek aurreko uste eta ziurtasunak baztertzen dituzte eta bestelakoak ezarri.


Dena dela ere, datu batek harritu nau eta beste datu baten faltak kezkatu: "Gazte garaian sexu jardun oparoa" deitzen diote ikertzaileek "astebetean 20tik gora koito edota masturbazio" izateari. Astean 20tik gora, arraioa!


Bestalde, kezkatzen nauena zera da: Ikerketan 20 urtetik 30erako bitartea aipatzen da, baita 50 urtetik gorakoa ere. Koño! Eta 40tik 50era ez al dago bizitzarik? Ez dago sexurik? Berdin da zer egiten dugun eta zenbat aldiz? Esan dezatela, mesedez.


Horra hor ikerketa ildo bat jarraitzea mereziko lukeena. Zientziaren izenean.


Bitartean, itxaron egin beharko 50 urte bete arte. Eta gero, latigo! Itsu geratu arte.




Nork: Jozulin.2009/02/19 17:01:01.051 GMT+1
Etiketak: sexua umorea carpe_diem | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Et, et, et... Orain hasi gara prostatagatik arduratzen?

Nork: Benito.2009/02/20 12:46:24.080 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka

Jozulin, barkatu iruzkinen kaparrada, baina uste dut prostatarena konpentsatzeko erremedioa aurkitu dizudala.

Nork: Benito.2009/02/20 21:08:02.282 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka



Benito: Prostatarako ez dakit baina izpirituarentzat bizigarri da aipatzen duzuna. Baina, klaro, kontuz ibili beharra dago...

Eta erantzun kopuruagatik lasai, etxean zaude eta gainera zerkalaitzen dio eguna blogari bati? "Erantzun berria zure blogean" mezua hartzeak!!   ;-)

Nork: Jozulin.2009/02/22 21:10:15.140 GMT+1

Jozulin, igandeko prentsan azaltzen duzun jendilajeak gure buruan egiten dituen kalteak hustualdi batzuengatik zuek duzuen prostata arriskuaren aldean haundiak direla esango nuke. Saiatzen naiz haiei ahalik eta kasu gutxien egiten, eta, hain egoera negargarrian ez bageunde entzun ere ez nieke egingo. Eta zeuk esango duzu, baina, bata zeharo aspergarri den bezalaxe da bestea gozagarri, eta, arrisku edo zeharkalterenbat tarteko bada ere mereziko du, ala?  Eskalatzea gustatzen zaiona bezalaxe, arriskuak arrisku, beti gora. Eta eztzaitez 50 urte bete zain egon, gizona; bakarka edo binaka (taldelanak ez du arriskua haundituko, ezta? Ez, lau laguneko afari horiek ze bukaera izan dezaketen...) gustokoa baduzu, eman egurra

Nork: jaio.2009/02/23 09:23:53.775 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak