Aurrekoan Amaraunean hitz egindakoaz:
Zeharka baino ez ditut ezagutzen Tuenti, Fakebook ;-) eta enparauak baina ikusten dut nolabaiteko aldaketa sare hauen erabiltzaileen artean, nerabeak geienetan. (Bale, nagusiak ere bai.) Hasierako metrolog, fotolog eta enparauetatik Tuentira eta abar. Dena dela funtsean ez da ezer aldatu, nire ustean: Mendicutek aipatzen duen nork komentario gehien konpetizioa, eta komentarioen mamia ere, tela: "kxo wappa!! mtte zattut pasa nire tuentitik mxx", bihotzak, glitter-rak, emotikonoak...
Niri honek guztiak gogorarazten dit Konrad Lorenz etologoak antzarrei buruz liburu honetan esaten zuena: Antzarrak eta ahateak -beste hegazti batzuetan ere ikus dezakegu hau, oiloetan esaterako- etengabe egon daitezke kuak, kuak, kuak esaten formazioan -eta antzarrek V bat egin zuten zeruan- hegan doazen bitartean. Konrad Lorenzen interpretazioaren arabera "Ni hemen nago, zu non zaude?" ari dira esaten; beste batek erantzuten du: "Ni hemen nago, zu non zaude?" Hirugarren batek ere bai: "Ni hemen nago, zu non zaude?" Eta horrela antzar saldo osoak daki non dagoen nor. Baina ezer gutxi gehiago.
Iruditzen zait Metro, Fotolog eta Tuentietan horrelako zerbaitera mugatzen dela komunikazioa zenbaitetan: "Kaixo ni naiz eta zuretik pasatu naiz eta ikusi dut nor gehiago pasatu den hemendik; pasatuko zara zu niretik?"
Hizkuntzaren funtzio fatikoaren zeregina ez da zerbait konplexua komunikatzea, sare zehatz horretan daudenen arteko kanala zabalik mantentzea baizik, hurrengo komunikazioa erraztea, sarea ehuntzea.

Erantzunak
Nork: Benito.2009/03/25 17:35:45.428 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/troka
Nork: ibai.2009/03/25 20:12:46.081 GMT+1