Sinfundamento

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-06-08 21:29
3


“Banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeus” honetatik aldarrikatzen dut serio demonio ganorabakoa izateko eskubidea; are gehiago esango dut, blogariak jendilaje betilun eta traszendentea garelako uste zabalduaren kontra: zenbaitetan ganorabakoa izateko beharra, beharrizan gorria. Ezen ez baitzuen batere alferrik esan mende honetako pilosopo handiak egia bOrObila: “Ondo pasatzeko jaio ginen”, beste pilosopo batek esandakoan maisuki sakonduz: “Lau egun biziko gara eta ia ezer ez da ikaragarri garrantzitsua”.

Honengatik guztiarengatik eta (batez ere) gogoak eman didalako, hona  munduko ganorabako guztiontzat denbora erabat eta kupidarik gabe galtzeko aukera. Dutxan, larrutan, autoan zoazela,  edo bestela inork ikusten ez zaituenean kantatzeko (karaoke eta guzti):



Powered by Castpost


Attá

Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
oilotxu ta txitatxuk.

 
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
epertxu ta txoritxuk.

 
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
makera ta txarritxuk.

 
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
biorra ta zalditxuk.

 
Lagundukotzut motorraz,
ta Ranrroberra pintetan,
ta patatak ataten,
ta gurusun gustien.

 
Baia entzun eixu
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
oilotxu ta txitatxuk.

 
Attá, inbiu txabolá
attá mesedez
itxi eiten txabola.

 
Badekoaz tabloiak, badekoaz oholak,
teilatue eitteko uralitak ostu dodaz,
txabolatxu eitteko gogoak sobran dodaz, Attá
domekan hasteko potroak be badekodaz.

 
Attá inbiu txabolá
bertan sartzeko
koneju ta kumetxuk.

 
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
txakurre ta txakurtxuk.

 
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
atxur ta sardakakok.

 
Attá, inbiu txabolá
attá mesedez
itxi eiten txabola.

 
Lagundukotzut bedarretan,
lagundukotzut iñerréagaz,
lagundukotzut danean,
gurusun gustien.


Baie entzun eixu,
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
ahuntze ta antxumetxuk.

 
Attá, inbiu txabolá
bertan sartzeko
makera ta txarritxuk. (kurrin, kurrin!!)

 
Attá, inbiu txabolá
attá mesedez
itxi eiten txabola.

Attá, inbiu txabolá
Goikosologaneko Txakilletrokapean
inbiu txabolá
inbiu txabolá.

 
Attá!
Attá!
Attatxu!
Inbiu txabola!


Oharra:
Erantzunen testua ez da ikusten. Hemen utz ditzakezue zuen komentaixuak. Eskerrik asko.

Patxi

Patxi 2006-06-09 01:58 #1

Patxi

Patxi 2006-06-09 02:01 #2

Jabi

Jabi 2006-06-16 01:10 #3


Utzi iruzkina: