Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/03/26 22:04:15.461 GMT+1

Tres cosas hay en la vida (autolaguntza)


Gaur autolaguntza apur bat.   

Bizitzan zer den beharrezko kantak esan zigun aspaldi, baina hiru gauza horietaz gain badira beste zenbait. Esaterako, bizipoza; esaterako umorea; esaterako, pentsatzeko askatasuna. Eta garrantzitsuena orain dator, baina ez da erraza azaltzen. Ea ba:

Izena @luistxo ri hartu diot eman zuen hitzaldi batetik eta deitzen da Guerra Termonuclear Total (Global Thermonuclear War).

Kontua da Juegos de Guerra (War Games) filman David gaztetxoak eszena honetan bere gustuko neska limurtu nahi duela. Pentagonoko ordenagailuan sartzea lortu eta nola liluratuko duela uste duzue: xake partida bat jokatuz ala Global Thermonuclear War apasionante baten murgilduz? Argi dago. Horixe da bizitzaren aurrean hartu behar dugun jarrera. Jozulinek diotsue hau, egin jaramon, izan kontuan Davidek lortu egin duela neska.

Hona adibide benetako bat: Ainhoa Moiua gorren hizkuntz irakaslea da, Zea Mays taldearen jarraitzaile sutsua izateaz gain. Halako baten etxean grabatu zuen bere burua bideoan Negua joan da ta kanta gorren hizkuntzara itzultzen zuen bitartean; DVD batera pasatu eta txoria baino alaiago joan zen hurrengo kontzertura Zea Maysekoei opari ematera. Handik egun batzuetara deitu egin zioten eta honezkero denok ezagutzen duzuen bideo klipa grabatu behar zutela esan.

Ainhoak xakea aukeratu balu, etxean gordeko zuen grabazioa eta guk ez genuke orain hainbeste gozatuko abesti eta bideo klip eder-eder honekin.

Ez ahaztu: Bizitzan aukeratu beti Guerra Termonuclear Total, Jozulinen aholkua da.

Eta autolaguntza aipatu dugunez, aitortu behar dizuet neure buruarentzat ere balio duela aholkuak, zer uste zenuten ba?

Nork: Jozulin.2011/03/26 22:04:15.461 GMT+1
Etiketak: bizitza autolaguntza | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ondo ekarria, bai jauna! Baina non dago zure misil nuklearra?

Nork: gari.2011/03/27 08:21:21.680 GMT+2

Ondo ekarria, bai jauna! Baina non dago zure misil nuklearra?

Nork: gari.2011/03/27 08:21:23.087 GMT+2

Errenferentziak:

...tzarik gabe, zoragarria da eta sarean batetik bestera dabil. Gainera, Karrajua blogaren bidez, jakin dugu Josu Lezametak proposamen didaktikoa prestatu duela bideo-kliparen inguruan....

Erreferentzia: NEGUA JOAN DA | Aisia.net – Bloga 2011/04/24 02:34:35.053 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak