Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/16 14:38:52.771 GMT+2

BADATOZ SANJUANAK!

Aspaldiko! Nahiko abandonauta nekan hau, denbora, gogo eta kontraseña falta zala ta.  Baina oraingo honetan, ilusiñoz nator SANJUANAK heltziar dauzelako! Hori bai, lelengo aste honetan dakaguzen examinak in bihar dira, eta zintzilikan dakaguzen lanak!  Ta gero gerokuak!


Baina bueno, zapaturako ya dana prest eukiko dogu: goguak eta antolakuntza.

Egitaraua eta kontzertuak ikusteko hamen eta hamen klikatu.


Ondo pasau eta asko disfrutau!! 

Animau zaitxie Eibarrera!!

Argazki barregarri bat hamen


Nork: ANEURKIOLA.2008/06/16 14:38:52.771 GMT+2
Etiketak: 2008 gaste eibar sanjuanak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/06/08 15:50:40.258 GMT+2

TXOMIN TXAPEL EGUNA ETA ESKORIATZA ETB1ean

Zur eta lur geratu naiz, telebista piztu eta  bat-batean Etb1eko Sutan Blai programa berrian Huhezi eta Txomin Txapel eguneko irudiak ikusi ditudanean. Erreportaje polita izan da bai Txomin txapel, Huheziko eta Eskoriatzan bizi den giroari buruz. Hementxe ikus dezakezue!!!

 

Ondo segiii!

Nork: ANEURKIOLA.2007/06/08 15:50:40.258 GMT+2
Etiketak: blai huhezi eskoriatza etb1 mu sutan | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/06/01 16:06:14.087 GMT+2

GOENKALE MUNDU OSOAN

Goenkale geografia mundialean barrena ari da hedatzen eta badirudi izugarrizko arrakasta izan duela Alemania eta AEBn.  Ikusi, oso-oso onak!!

:Marialuisen! kartofen my fucking pertiga is broken! jajaja!

Nork: ANEURKIOLA.2007/06/01 16:06:14.087 GMT+2
Etiketak: marialuisen goenkale mundua | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/05/17 18:47:43.222 GMT+2

Heldu da Huheziko eguna, TXOMIN TXAPEL!

Dena prest Txomin-Txapel egunerako, HUHEZIko festa eguna Dena prest Txomin-Txapel egunerako, HUHEZIko festa eguna

HUHEZIko Euskara Taldea jo eta ke ari da Txomin-Txapel eguna prestatzen datorren ostiralerako, maiatzak 18. Oraindik hainbat xehetasun falta da, baina egitaraua nahiko itxuratuta dago:

  • 11:00 Izen ematea Argazki rallyan. Herri kirolak.
  • 13:00 Txomin Txapelen jaitsiera eta pregoia, tortilla txapelketa eta triki-poteoa.
  • 15:00 Bazkaria.
  • 16:30 Bertso partxisa, gure jolasak eta karaokea.
  • 18:30 Kapoeira emanaldia, batukada, argazki rallyaren amaiera eta malabare tallerra.
  • 20:30 Erromeria/kontzertua.
  • 24:00 Amaiera.

(Huhezi-ko webgune ofizialetik hartua)

 

Animatu zaitezte!!!!!

Nork: ANEURKIOLA.2007/05/17 18:47:43.222 GMT+2
Etiketak: festa txomin huhezi txapel mu kirolak jaia herri | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/04/14 13:06:30.075 GMT+2

BERRI TXARRAK IRLANDAN!!!

Berri Txarrakeko partaideek oraingo honetan ere, beste herrialde batzuen artean Irlanda aukeratu dute euren kontzertuak emateko. Zergatik ote? Inoiz bertan egon bazarete jakingo duzuen hango giro aparta eta paisai miresgarriengatik dela izango dela segur aski. Ez da bertaratzen diren lehenengo aldia eta ez azkena ziurrenik ere ez. Besterik gabe, joko duten egunak eta herriak helarazi nahi dizkizuet hemen azpian:

 
2007-04-25: DUBLIN (Ireland)-> Voodoo Lounge

 2007-04-26: DERRY (Ireland)-> Sandino's

2007-04-27: BELFAST (Ireland)

2007-04-28: GALWAY (Ireland)

2007-04-29: CORK (Ireland)

2007-05-01: DUBLIN (Ireland)-> Temple Bar

 

RISE AGAINST +BERRI TXARRAK DUBLINEN MAIATZAREN LEHENEAN rise

                                                     (Argazkia hemendik hartua)

Albiste freskoak Europatik! RISE AGAINST-ek gonbitea luzatu digu Irlandan emanen duten kontzertu bakarrean parte hartzeko. Hortaz, Europako birari amaiera ezin hobea emanen diogu, Maiatzaren 1ean, DUBLINgo TEMPLE BAR areto mitikoan, Rise Against-eko lagunekin batera. The Bronx eta Cancer Bats taldeak ere bertan izango dira. Irrikitan gaude berriz ere Rise Againstekin taulagainean aritzeko!

                                                      Albistea hemendik lortua!

berri txarrak Dublineko kartzelan

 Argazkia hemen!

Hau “Kilmainham Gaol”(kartzelan) egon zireneko argazkia da. Bertan Irlandaren aldeko askatasunarengatik borrokatu zuten atxilotu asko eta asko egon ziren , esate baterako, Padraig  Pearse James Connolly, William O'Brien. Honen ondorioz Dublineko tren geltokirik garrantzitsuenetariko bik Connoly station eta Pearse station izena dute.

Kartzela hau ikustea izugarri latza da, gogorra egiten da bizi behar izan zituzten torturak eta lekuak barrutik ikustea. Argazki hau gu egon ginenenean atera genuen.                             Kilmainham Gaol( Dublin) kartzela          

( Nire flickr-etik hartua)          


Besterik gabe, ia animatzen zareten! Talde ikaragarri eta herrialde miresgarri hau  Guinness usain artean ezagutzeko aukera paregabea baita!!!       

Nork: ANEURKIOLA.2007/04/14 13:06:30.075 GMT+2
Etiketak: irlanda galway belfast berri dublin cork kartzela euskal herria txarrak kontzertua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/29 14:02:18.090 GMT+2

Exklusiba->TEOren idazleari entrebista

Azkenian topau dabe Teon idazlia!!!! iupi!!!!!

Nork: ANEURKIOLA.2007/03/29 14:02:18.090 GMT+2
Etiketak: teo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/29 14:00:16.745 GMT+2

ZORIONAK ELI!!!!!

*****ZORIONAK ELI!!*****
  ZORIONAK ELI

joe zure urtebetetzia ta han egon bihar........................................

espero dogu dpm pasatzia eta belarrixak ez ceditzia asko! jajja

Zure borondatia bakarra dalako, proposatzen dozun edozer lortzen dozu!
Zure irribarrak bihotzak pizten ditxulako
Zure bergarar azentuagaitxik:" eskabadoría errekían" jajja
Egunen batian dra. Laskurain irakurri ahal izango dogulako zure bata txurian.
zure atxurrak gutxi baina kristonak diralako!
x esos polos de lacoste q sólo a ti te kedan tan bien
Lacosteko polo hoirk zuri bakarrik geratzen jatzuzelako hain ondo!
Zurekin pasa ditugun momentuak espezialak eta urrutiak diralako!
Hamaiaka arrazo gehixaotxik.....
eta maitxe zaitxugulako ofkorsss!!!!

aupa Eli!!!!!!! ia noiz etortzen zaran! ya Abendutik elkar ikusi barik e! k no te xurgen el cerebro!!!!!!jajja

baakizu your next party in the lokal number 46!

Oso ondo pasau y hoy no te censures! desfassate!!!!!!

Muxu pilo bat dra. lasku!!!!!!!!!!
pd: inoiz eztot ikusi inor blogetik jentia zoriontzen, baian berdin jata!!! hainbetse denbora ikusi bariko pertsona batek merezi dau, opusian ikasten eskapau barik aguantau dabelako!!!!
zuretzako bidixo dibertigarri batzuk!




aurreko bidixuari hauxe idatzi dotze: k buenos son joder! Buenafuente sakalos de ETB! BAI HORIXEEEEE!NAHI BAI..... AZKEN HAU PIXKAT KRUDELA DA!

Nork: ANEURKIOLA.2007/03/29 14:00:16.745 GMT+2
Etiketak: eli | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/21 12:26:09.092 GMT+1

Lehenengo laburmetraia->ASTEARTEA13

Iepa! Pasadan ostiralean Euskarako irakaslea ez zenez etorri laburmetrai bat egiteko aukera izan genuen. Oso denbora gutxi izan genuen, beraz, korrika eta presaka gidoitxo bat asmatu, storyboarda egin eta grabatzen hasi ginen. Ondoren editatu egin genuen eta musika pixkatekin alaitu. Izenburua laburmetraiarekin bat dator, izan ere, bertan egun txar batean pasa daitezkeen ekintza multzo bat ageri dira betiere umore kutsu batekin. Ea gustatzen zaizuen!

Egileak: Amaia Txintxurreta, Leire Barturen, Vanessa Martin, Estibaliz Ariz, Leire Palacios, Paula Besga eta Ane urkiola.

Nork: ANEURKIOLA.2007/03/21 12:26:09.092 GMT+1
Etiketak: asteartea13 martesy13 corto huhezi | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/03/21 12:17:05.271 GMT+1

Atzo autobusean nindoala....

Atzo autobusean nindoala bat-batean egoera bitxi batean ikusi nuen neure burua. Elur bustiak  leihoak lurruntzen zituen eta iluntzen zegoenez ez zen ezertxo ere ikusten. Orduan autobusa ohiko abiaduran baino askozaz polikiago zihoan. Autobus geltoki bakoitzean egunero ikusten ditudalako ezagun ditudan pertsona multzoak batzen zituen.

 Baina Ibai ondoko geltokian noizean behin etortzen diren bikotea igo zen, horrek harritu egin ninduen. Eurak Senegaldarrak dira, eta motxila bat eraman ohi dute bizkarrean. Normalean arropa gutxi daramate soinean eta sartu bezain pronto begirada hotz batez  zeharkatzen dute autobusa, baina eseri, berriz, aurrealdean beti.

 Sartu bezain pronto batak besteari motxilan zuena erakutsi zion, Cd pila ziren: Paulina Rubio, Maná, Fito, Golden Apple Quarter, besteak beste eta baita hain “kutreak” izaten diren  Caribe Mix eta antzekoak.

 Baina bat-batean gidariak argiak kendu zituen eta nik musika entzuten jarraitu nuen tunel baten sartu eta argia egon zen arte. Orduan, surrealista iruditu zitzaidan sentitzen ari nintzena. Aspaldidanik Su ta Garreko bateria-jolea (Galder) autobusetako gidari lanetan ibiltzen da. Atzo kasualitatez halaxe izan zen.Hau da, autobusaren aurrealdean bolantean Su ta Garreko kidea, horren atzean, Cd piratak saltzen dituzten “negrituak”, eta horien eskuman ni neu mp3an Emuletik jaitsitako musika entzuten.  Triangelu xelebrea sortu zen bat-batean.

 Non dago bada legaltasun/ilegaltasun arteko muga? Zein da ilegalagoa 17 €-tan saltzen duen musika produkzio-etxe bat zeinak bere langileak (musikariak) beste lan bat egitera “behartzen” dituen diruaren gehiengoa produkzio-etxeak lapurtzen baitu, bere eta Senegalen dauden senideen bizia bermatzeko itsasoa batel batean zeharkatu eta gero behin herrialde horra helduta disko piratak saldu behar dituen Afrikarra, ala Emuletik musika jaisten duen edozein gazte edota zahar?

 Zaila da galdera horri erantzuna aurkitzea, hori bera pentsatu nuen bart iluntzean. Orduan tuneletik irten eta berriro bueltatu ginen iluntasunera, errepidean barrena. Hotza egiten zuen, baina autobusa aurrera zioan. Bizitza moduan. Bertako bidaiariak ez dira ezertxotaz ohartzen, bakoitza bere ordua noiz helduko zain daude. Orduan botoitxo urdinari “klik” sakatu eta autobusetik salto egiten dute.

Nork: ANEURKIOLA.2007/03/21 12:17:05.271 GMT+1
Etiketak: legaltasuna pirateria gar su ilegaltsuna senegal ta autobusa emule | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/02/07 22:58:58.231 GMT+1

IRLANDAREN ZIPRIZTINAK

Pasatako uztailean Irlandara joatea pentsatu genuen lagun batek eta biok. Hasiera batean ez genekien irlako ze aldetara jo, baina azkenean Dublinetik kilometro gutxira aurkitzen den herritxo batetara joatea pentsatu genuen. Bertan taldetxo bat osatu eta esperientzia izugarria bizi izan genuen: paisai zoragarria, familia oso-oso atseginak, tabernetako giro alaia, itsaslabarren liluragarritasuna, euren musika, kultura eta garagardoz zipriztinduta bueltatu ginen etxera. Herrialde berezia da benetan, eta zipriztin hori daramagu oraindik bihotzean.

 

insitu_init_page_set_description_div('72157594477274051'); Ryan eta Tobby Galwayko Temple bar-eko TEMPLE BAR

Nork: ANEURKIOLA.2007/02/07 22:58:58.231 GMT+1
Etiketak: irlanda eire bray galway ireland | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)