2006/05/30 23:29:10.072 GMT+2
Zapateroren erabakimena
Nork: kakalardo.2006/05/30 23:29:10.072 GMT+2
Etiketak:
bakea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/25 12:42:20.304 GMT+2
Harremanetan hasteko asmoa
Nork: kakalardo.2006/05/25 12:42:20.304 GMT+2
Etiketak:
harremanetan
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/24 21:38:15.649 GMT+2
Arnaldo Otegik dio
Arnaldo Otegik dio:
José Luis Rodríguez Zapaterok, ETArekin hitz egiteko borondatea azaldu duela.Horrekin batera ,Batasunak bere burua erasotuta ikusten du prozesua atzeratzeko helburuarekin.
Nork: kakalardo.2006/05/24 21:38:15.649 GMT+2
Etiketak:
dio
otegik
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/18 12:44:44.454 GMT+2
Otegiren urtebeteko zigorra bertan behera
Ba al zenekiten Otegiren urte beteko zigorra bete beharra , bertan behera gelditu dela?
Ba Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Arnaldo Otegiri Auzitegi Goren espainolak «erregea iraintzeagatik» jarritako urtebeteko kartzela-zigorra bete beharra. Erabakiak hiru urteko balioa du eta epe horretan deliturik ez egitea da ezarri dion baldintza.
Zer iruditzen zaizue hartu duten erabaki hau????
Nork: kakalardo.2006/05/18 12:44:44.454 GMT+2
Etiketak:
zigorrik
ez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/17 22:18:27.289 GMT+2
KAS eta ETAren artean loturarik ez
Kaixo irakurleok!
Ba al zenekiten Madrilen gaur egin duten epaiketan, Eugenio Etxebestek (ETAko buruzagi ohiak) ukatu egin duela KASek ETArekin lotura duela?
Abokatuak galdera dexente egin dizkio eta Etxebestek ETAren bilakaeraren berri eman du.Bera 1974an egin zen ETAko kide eta ETA garai haietan KASeko kide izan zela onartu du.Baina gaur egungo ETA militarrak ez duela inolako loturarik zihurtatu du.
Nork: kakalardo.2006/05/17 22:18:27.289 GMT+2
Etiketak:
loturarik
ez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/14 18:31:44.709 GMT+2
Geldiezinezko eztabaida
UPNk, PPk eta CDNk agerian utzi dute azkenaldian urduri daudela eta bidean oztopoak jartzeari lehentasuna eman diotela. Datozen foru hauteskundeetako eztabaida pozoitu nahi dute lehenbailehen, egoera berriak Foru Erkidegoko gizartean ikuspegi malguagoak ekarri baino lehen. Aurreko su-etenaren esperientzia hor dago. 1998ko su-etenean, Espainiako Gobernuan PP zegoen, eta Nafarroakoan UPN, PSNren sostenguarekin. Su-etena izan eta berehala UPNk eta PSNk bat egin zuten, eta Juan Jose Lizarbek Nafarroaren estatusa ez zela aldatuko ziurtatu zuen. Baina denboraren poderioz jarrerak eta ikuspegiak aldatu ziren. Lizarra-Garaziko Akordioa ez nazionalistak baztertzeko egina zela estereotipo bihurtu arren, errealitatea bestelakoa izan zen. 1999ko ekaineko udal eta foru hauteskundeei begira, alderdi abertzaleen eta alderdi sozialistaren arteko hitzarmena egiteko aukera aztertu zen. Lau lurralde, lau alderdi izeneko planteamendua zen, Hego Euskal Herri osorako planteamendua.
Aukera horren inguruan Xabier Arzalluz EAJko EBBko orduko lehendakariak eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko batzorde eragileko bozeramaileak hitz egin zuten. Eta Arzalluzek uste zuen baiezkoa bazuela, «matematikoki posible bazen». Baina hauteskundeen ondoren, alderdi sozialista ez zen ausartu jarrera aldatzen, eta Nafarroan UPNri eta Araban PPri gobernura iristen utzi zien. Huts egindako saio horretatik dator Xabier Arzalluzek gustuko duen honako esamolde hau: «Alderdi sozialistaren hitza jogurta baino lehenago iraungitzen da». UPNk, CDNk eta PPk badakite oraingoan askoz errazagoa izango dela alderdi sozialistaren jarrera aldatzea; besteak beste, Nafarroa Garaian ziklo aldaketaren beharra indartu delako. Bestalde, batzuek eta besteek nafarrek etorkizuna erabaki behar dutela diotenean Nafarroa Behereko nafarrak kontuan hartzen al dituzte?
Nork: kakalardo.2006/05/14 18:31:44.709 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/09 22:05:47.532 GMT+2
KAS ETAren baitakoa zela ukatu du Alvarez Santacristinak
Nork: kakalardo.2006/05/09 22:05:47.532 GMT+2
Etiketak:
kas
eta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/07 21:15:26.797 GMT+2
Juan Jose Ibarretxeri elkarriazketa
Komunikabideetan agertu aurretik. Ordurako hitz egin nuen alderdi guztietako bozeramaileekin, baita Zapaterorekin ere. Ez genekien nola izango zen agiria, baina albistegietan agertu baino lehenago komentatu genuen gure artean.
Su-etena mugarri bat da Euskal Herriko egoera politikoan?
Uste dut aukera itzela dela, batetik bakea itzulezina egiteko, eta bestetik normalizazio politikoaren inguruan akordioren bat lortzeko. Are gehiago, alderdi guztiekin eta Zapaterorekin hitz egin ostean, nire ondorioa da denok irabazten dugula, inork ez duela galtzen. Nik ondorio hori aterako nuke ezer baino lehen. Orain egoera ezin hobea dugu ekonomia, politika eta gizartea egiteko.
E egunaren biharamuna aspaldian prestatzen ari zinen. Aurreratutako lanak zerbaitetarako balio izan du?
Bai, nola ez. Gure arteko elkarrizketak hasita zeuden jada, batez ere, metodologiari buruz, erabakiak hartzeko kontuan hartu beharreko baldintzei buruz, eta abar. Egindako lana oso garrantzitsua izan da. Azken batean, bizitza honetan miraririk ez dagoelako. Momentu honetan bakea prestatzen ari gara, baina baita elkarrizketa prozesua ere. Ni alderdiekin ari naiz hitz egiten, eta haiek euren artean gauza bera egiten ari dira. Zertarako? Datorren ekainean egiaztatze etikoa egin eta uda pasatu ondoren elkarrizketarako tresnaren bat martxan ipintzeko modua izateko. Oso garrantzitsua da mahai edo tresna horren arrakasta politikoa ziurtatzea. Horretarako izan ditugun eta orain ditugun elkarrizketak ezinbestekoak dira.
Egiaztatze etiko horretan Eusko Jaurlaritzak esku hartzen du?
Bai. Jaurlaritza eragile aktiboa da bakerako eta bizikidetzarako. Guk ez dugu publikoki inoiz esango bigarren edo hirugarren txostenak zer dioen. Joko horretan ez dugu parte hartuko. Guretzat su-etenak itzulezina eta unibertsala behar du izan. Baina gero publikoki zuhur jokatu behar dugu, ezin baita gauza hauei buruz publikoki eztabaidatu, eztabaida antzuak direlako. Jaurlaritzan pentsatzen dugu kontu hauetan diskrezio osoz jokatu behar dugula.
Lehen aste hauetan zein zailtasun nabarmenduko zenituzke?
Koherentziaz jokatzea beharrezkoa da, prozesua luzea eta konplikatua izango delako. Arazoak suertatzen direnean, ezinezkoa da egunero baikor jaikitzea eta ezkor oheratzea. Ezinezkoa da horrela bake prozesu bat edo prozesu politiko bat egitea. Horregatik, oso garrantzitsua da, zailtasun horiek agertzen direnean, berehala horiek gainditzea, orain arte egin dugun moduan. Esaterako, kale borroka agertu denean, berehala denok esan dugu zer pentsatzen dugun. Hori da bidea. Beraz, gizarteari helaraziko nioke zailtasunak gainditu egingo ditugula, eta bakea eta normalizazio politikorako akordioak lortuko ditugula.
Aurrera begira, zeintzuk izan daitezke oztopo nagusiak?
Hobe ideiarik ez ematea! Gauzarik garrantzitsuena da zailtasunak izatekotan berehala gainditzeko jarrera izatea. Horretarako gakoa da gure artean komunikazioa izatea. Ikusiko dugu zein oztopo aurkitzen ditugun. Nik espero dudana da bat ere ez izatea.
Nork: kakalardo.2006/05/07 21:15:26.797 GMT+2
Etiketak:
elkarrizketa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/02 22:23:26.259 GMT+2
Aldaketarik ez
Nork: kakalardo.2006/05/02 22:23:26.259 GMT+2
Etiketak:
-etena
su
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/27 21:10:42.030 GMT+2
Zuen iritzia zein da?
Nork: kakalardo.2006/04/27 21:10:42.030 GMT+2
Etiketak:
otegi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)