Pekinek antolatutako Olinpiar
Jokoak amaitu berri dira. Bertan, hainbat kiroletan, milaka kirolarik hartu
dute parte. Horien artetik 25 euskaldunak izan dira, eta hamabostek domina edo
olinpiar diploma eskuratu dute.
Leire Olaberriak ezusteko bikaina
eman du, pistako txirrindularitzako puntuazio proban brontzezko domina irabazi
baitu. Olaberriarentzat estreineko Olinpiar Jokoak izan dira, eta oso emaitza
ona lortu du.
Iker Martinez eta Xabi Fernandez
bikain aritu dira Olinpiar Jokoen edizio honetan ere, duela lau urte, Atenasen,
urrezko domina lortu zuten belako 49er mailan. Oraingo edizioan, modalitate
berean, zilarrezko domina lortu dute. Beraien dominak hautsak arrotu ditu,
finalean Danimarkak egindako trikimailu batek eragotzi baitie urrezko domina
irabaztea.
Jon Belaustegi eta Iker Romero
eskubaloian lehiatu dira. Espainiako selekzioa zalantza askorekin joan zen
Pekin aldera, baina nahiko lan ona egin dute hirugarren postua lortuta.
Finalerdian Islandia boteretsuaren aurka galdu ondoren Kroaziaren aurka irabazita
lortu dute brontzea.
Horiez gain Jon Garcia, Ander
Elosegi, Iñaki Lejarreta, Ainhoa Murua, Asier Maeztu, Maider Unda, Leire
Iglesias, Almudena Cid, Rocio Ibarra, Barbara Malda, Maria Lopez de Egilaz,
Juan Jose Aranburu Naroa Agirre, Mikel Odriozola, Yoana Martinez, Borja
Iradier, Barbara Gonzalez, Lara Gonzalez, Arantxa Ramos eta Maialen Chourraut
aipatu behar dira, Olinpiar Jokoaetako euskal ordezkari gisa.
Kirolari guztiei dagokienez, bi
izen goraipatu behar dira: Michael Phelps estatubatuarra eta Usain Bolt
jamaikarra. Lehenak marka izugarria egin du, zortzi urrezko domina irabazi ditu
igeriketan. Atenasekoak gehituz gero, 14 urre ditu, 23 urterekin. Bigarrenak
berriz, atletismoko abiadura probetan hiru urre lortu ditu (100 metro, 200 metro eta 4x100ean),
gainera urre bakoitza irabaztean munduko marka hobetu egin du. Abiadura
probetan, talde jamaikarra goraipatu behar da.
Horiez gain, Kenenisa Bekele,
Tirunesh Dibaba, Stephanie Rice eta talde txinatarra goraipatu behar dira.
Txina izan da domina gehien irabazi duen taldea 100 domina irabazita, 51
urrezko.
Pekingo Olinpiar Jokoak bukatuta,
lau urte barru Londres izango da antolatzailea.
Teknologiak daraman habiada ikaragarria da. Gaur egungo kotxerik azkarrenak ere teknologiak adinako habiada hartzerik ez zukeen lortuko. Horrek gauza asko ekarri ditu, eta gauza asko aldatu dira.
Jendearen bizitza aldatzea lortu du teknologiak. Lehen munduko beste puntako norbaitekin komunikatzea garestia bazen, gaur egun dohainekoa da internet bidez. Internetek, nolabait esanda, mundua txikitu egin du edo mugak apurtu ditu. Honela, interneten denetarik aurkitu daiteke, horien artean blogak daude. Blogek, interneten, azpimundu bat sortu dute: Blogen mundua.
Blogak anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren interneteko webguneak dira. Bakoitzak bere sortzailea eta kudeatzailea den pertsona bat dauka. Hala ere, talde batek edo pertsona talde batek ere kudeatu dezake blog bat, inongo arazorik gabe. Azken finean, esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat.
Horren guztiaren gaineko hausnarketa bat dauka egina Consumer Eroski aldizkariak, Blogen Mundua izenarekin. Bertan hainbat gogoeta daaude eginak. Sarrera bat eta bost artikulu ditu, eta zati bakoitzak blogak zer diren eta zertarako erabiltzen diren erakusten digute.
Sarreran enpresa estatubatuar batek eskainitako datu interesgarri bat ematen da, 2007an 100 milioi blog izango zirela aurreikusi zuten. Baina enpresaren iritziz, kopuru horrek gainbehera handia jasango zuen denbora gutxian, kopurua erdira jaitsi arte.
Bigarren zatiak, blogak exhibizionismoa eta diskurtso publikoaren artean kokatzen ditu. Bertan, blogak formatu digitaleko orri zuriak direla esaten da, eta webguneak argitalpenen kronologia jarraitzen duenez, irakurlearentzako oso erosoak direla azpimarratzen da.
Hurrengo ikuspuntuak, bloga sortzen duenaren eta irakurtzen duenaren arteko dependentzia jarzten du. Bertan blogaren definizo bat ematen da: komunitateaz elikatzen den organismo biziduna. Blogak gizaki bakar bat du sorburua eta komunitate osora hedatzea dela bere helburua da zati horretan ematen den beste ikuspuntu bat. Sarreran emandako datuari dagokionez, erdiek jarraitzea garrantzistua dela nabarmentzen da zati honetan.
Hirugarren zatiak, erabiltzailea goraipatzen du. Bertan esaten denez, blogen munduan protagonista erabiltzailea da.
Segidan dagoen balorazioak, autorearen ikuspuntua jorratzen du. Bertan, sortzailearentzat siola eta merkea dela azpimarratzen da. Bolg bat sortzean, helbide bat sortzen da, eta erabiltzaileek helbide hori interenten ipintzen badute bertara joango dira zuzenean, hori autorearentzat eta erabiltzaileentzat erosoa da, eta aurkitzeko zailtasunik gabekoa.
Azken zatian, blogen bilatzaileen gainean hitz egiten da. Bolg bilatzaileak oso egokiak diral deritzo idatziak, eta hasiberri zein adituentzat oso erabilgarria den sistema dela azpimarratzen da. Horiean artean aitzindariak izan zirenak aipatzen dira. Hala er bilatzaileez haratago, blog bakoitzak beste blog batzuk gomenda ditzakeela ere azaltzen du.
Amaitzeko, esan nahi dut, blogen munduan berria den pertsona batentzat oso idatzi interesgarria izan daitekeela aurreko lerroetan azaldutako artikulu hori, artikulua irakurriz hobeto ulertuko baitu zer den blogosfera.
Errealak sekulako jarduna egin zuen 2002-2003 denboraldian. Urte pare bat jaitsiera postuekin “jolasten” ibili ondoren, Espainiako Liga irabaztear izan zen. Denboraldi horretan errealak hainbat partida gogoangarri jokatu zituen, baina errealzaleen oroimenean partida bat geratu zen beste guztien gainetik: apirilaren 13an DonostiakoAnoeta estadioan jokatu zena, Errealaren eta Real Madriden artean. Bideoan partida horretako golik ikusgarriena agertzen da, Anoetan izan zen golik ikusgarrienetakoa, dudarik gabe.
Egun gutxitan hunkitu da Anoeta egun hartan bezala. Anoetako zaleek egun gutxitan ikusi dute euren taldea Madril “galaktikoa” bezalako talde bati lau gol egiten, gainera laurak ordu erdiren buruan. Egun gutxitan pentsatu dute gipuzkoarrek liga irabaztea posible zela. Guzti hura, Donostiako futbol zelaian bizi izan zen, 2003ko apirilak 13 hartan. Errealzaleek ezin dute ahaztu egun hura nahita ere, ametsak errealitatea egiten diren egun horietako bat izan baitzen.
Lehen zati zoragarria jokatu zuen Errealak, lau gol egin zizkion Espainiako atezain onenari, Iker Casillasi. Darko Kovacevicek bere kondaira handitu zuen, madrildarren borrero bezala, Nihat turkiarrak ere, bere urterik oberenean, bere arrastoa utzi zuen eta garai hartan madrildarren nahia zen Xabi Alonsok sekulako gola sartu zion bere hurrengo taldea izan zitekeenari. Alonsoren gol horrek, laugarrenak, sekulako bost minuturi amaiera eman zien, bertan errealak hiru gol egin zituen eta Real Madrilek bat.
Partida amaieran, hauxe zioen orduan Donostiako taldearen entrenatzailea zen Raynald Denoueixek: “ez dut uste errealzaleek partida hau ahaztuko dutenik”.Iker Casillas ere Errealaren aurrean makurtu egin zen eta hauxe esan zuen: “partidan ez da egon kolorerik”. Agian Anoetan izan den partidarik onenak Espainiako liga gori-gorian jarri zuen, 29. jardunaldia zen eta donostiarrak Madril liderragatik hiru puntutara jarri ziren, A Coruñako Deportivorekin batera. Jardunaldiak aurrera joan ahala galiziarrak atzera geratu ziren eta buruz burukoan gelditu ziren gipuzkoarrak eta madrildarrak.
Nahiz eta liga hura Madril aldera joan zen, dudarik gabe Errealarentzat ere oso balentria handia zen bigarren postu hura. Eta futbolaren ilusioa zabaldu zen Errealzale gipuzkoarren eta haratagokoen artean.
Mikel Reparaz (Arbizu, 1975) kazetaria da. Informazio Zientzietan
Lizentziatua da. Ikasketak Nafarroako Unibertsitatean egin zituen. Lehen
pausoak, profesionalki, Euskaldunon Egunkarian eta Diario De Noticias egin
ziteun. Ondoren Gasteizko Legebiltzarreko korrespontsal gisa egin zuen lan,
Euskadi Irratiarentzat. Horren ondoren, korrespontsal izaten jarraitu zuen,
baina nazioartekoa, lan hori Bruselatik egiten zuen.Radio Euskadiko
albistegietako burua da, 2004. urtetik. Hainbat hedabidetan ibilia da kazetari
lanetan. Argiari eskainitako elakrrizketan honetan bere bizipenak eta
kontatzen ditu. Ondorengo lerroetan, elkarrizketa horretako kontu
interesgarrienak iruditu zaizkidanak aipatuko ditut.
Lehenengo galdera oso interesgarria da, kazetariak bokaziozkoak eta
bakaziozkoak baitaude. Bokaziozkoek kazetaritza odolean daramate, kazetari sena
dute. Bakaziozkoek berriz, kazetaritzan dihardute, horiexe ikasi dutelako, eta
hori egiten dakitelako, ez kazetari sena dutelako.
Reparazek gaur egun politikariek duten garrantzia ere azpimarratzen du.
Bere ustetan, hemen, politikari dagokionez, kazetaritza kamutsa egiten da.
Honela, beste herrialde batzuekin alderatuta, politikariek ez dute
kazetarienganako beldurrik. Berak, dioenez “Europako
hainbat tokitan, kazetariak, gupidarik gabe, lehen ministroak hormaren kontra
jartzen ikusita nago”, eta hori hemen gertatzea ezinezkoa dela esaten du.
Bestalde, gaur
egungo teknologiek kazetaritzan izan duten eragina nabarmentzen du. Reparazek
dioenez, “lehen goizeko 8etan eta iluntzeko 8etan albistegi berdintsua ematen
genuen”, eta orain berriz, teknologiaren ondorioz, ordutik ordura albistegiak
ezberdinak direla nabrmentzen du.
Globalizazioa ere
hizpide du Reparazek elkarrizketa horretan. Bere ustez, gaur egun momentuko berriek
dute arrakasta, “oraintxe kontatzen ari zarena hemendik ordubetera zaharra”
dela esaten du, eta hurrengo eguneko egunkaria, jendeak prehistoriatzat hartzen
duela iruditzen zaio.
Publizitatearen
munduan zeresan handia eman duen bideo bat eskegi dut nire blogean. Oso ideia
originala iruditzen zait. Ikusi baduzue, ziur aho bete hortz geratu zaretela,
eta ez baduzue ikusi, ziur, horrela geratuko zaretela. Hona hemen nik
publizitateari buruz egin dudan gogoeta:
Publizitatearen
mundua oso zabala da. Urteak pasa ahala, publizitateak gero eta garrantzaia
hadiagoa hartu du. Gaur egun, publizitateak sekulako garrantzia eta boterea
bereganatu du. Jendearengan sekulako eragina izan dezakeela argi geratu da.
Multinazionalek
publizitatean milioi asko eta asko inbertitzen dituzte, horrek zer ekar
dezakeen argi daukate-eta. Horrelako enpresa askok, enpresaren irudia hobetzeko
egin ohi dituzte kanpainak, gaur egun, multinazionalen irudia askotan zikindua
ikusten baita, garapen bidean diren herrialdeetako jendearekin, eta gehienbat
haurrekin, duten jarreragatik.
Pepsiren anuntzioak
istorio harrigarri bat kontatzen digu. Mutiko arrunt bat agertzen da kalean
ibiltzen, makina batetara hurbiltzen da, eta makinari begira geratzen da. Dirua
sartzen du eta coca cola bat erosten du. Jarraian berriz dirua sartzen du eta
beste coca cola bat erosten du. Dirudienez, mutikoak bi coca cola lata nahi
ditu, baina ondoren egiten duen ekintzak eskema guztiak apurtzen ditu: Erosita dauzkan
bi latak lurrean ditu, badirudi beste bat erosteko uzten dituela lurrean. Baina
ondoren dator spot honen originaltasun puntua: coca cola poteen gainean zutik
jartzen da eta horrela pepsi lata bat erosten du. Bi coca cola lata horiek gabe
umea ez zen heltzen pepsiren botoira eta bi laten gainean zutik jarrita berriz
botoira iristen da.
Pepsi eta Coca Cola
mundu osoan ezagunak diren freskagarrien enpresa multinazionalak dira. Biek
merkatu bera dute, eta horregatik bien artean “gerra” bat dute. Hau lehia
horretako kapitulu bat besterik ez da.
Musika munduan, Kerobia taldeak berritasun bat ekarri du gure komunikabideetara, SGAEtik banandu egin dira iruindarrak eta beraien diskoa dendetan saldu beharrean internetez jaisteko aukera ezarri dute. Deskarga dohainekoa da eta beraien web orritik egiten da, nahi duen erabiltzaileak borondatezko laguntza ekonomikoa egin diezaioke taldeari. Disko bat hedatzeko oso formula berritzailea da Kerobiak erabili duena, formula hau Radiohead talde famatuak ere erabili zuen eta oso arrakasta handia izan zuen. Dagoeneko hasi dira disko berriko abestiak zuzenean jotzen. http://www.danbaka.com/albisteak/kerobia-hasi-da-kantu-berriak-zuzenean-aurkezten
KIROLA
Ni oso errealzalea naiz eta horregatik nire taldearen ingurko blog batiburuzko aipamena egingo dut. Aspaldian erreala lehen mailara igotzeko borroka bizian dabil, asturiarrekin eta malagarrekin, eta lehia horretan garrantzi handia izango duen partida du talde donostiarrak igande honetan Cadizen aurka. Errealaren lehiakideek partida zailak dituzte, Sportingek Tenerifen jokatuko du eta Malagak Tarragonako Nastic hartuko du etxean. Dudarik gabe, errealari zorterik onena opa diot eta bere aurkariei txarrena. http://kirol.blogsome.com/2006/04/03/reala-2-mailatik-urrundu-nahi-du/
PERTSONAIA HISTORIKOAK
Blog honetan pertsonaia historiko baten aipamena egiten da. Oso pertsonaia ezaguna dugu Ernesto “che” Guevara. Blog honetan, nolabait esateko, bere bizitzaren laburpen bat egiten da (bere lanbidea, tituluak, jaiotza heriotza,…). Naiz eta gai honen inguruko artikulu bat egon, badago gai gehiago ere blog honetan.
Gero eta berri gehiago entzuten dugu Abiadura handiko Trenaren inguruan, eraikitzeko lanak aurrera doaz eta batzuk gustora dauden heinean, beste asko ez dira gustora. Oso gai polemikoa dela esan daiteke, hainbat familia bere etxeetatik alde egin beharrean ikusi dugu, eta blog honen zeregina AHTaren inguruko berrien jarraipena egitea da. Ikus daitekeenez ez da blog objektibo bat, makroproiektu honen aurkako talde nagusiaren inguruko web orria da. Baliabide ezberdinak ditu blogak (idatziak, argazkiak, audioak, bideoak,…), gai honen inguruan informatzeko webgune interesgarria.
Aste Santuan bi aste izan genituen jai, eta herritik atera nintzen lagunekin ia egunero. Hainbat herri bisitatu genituen, horietako bat zarautz izan zen eta mapa honetan ikusten da Zestoatik Zarautzera iristeko egin beharreko ibilbidea. Guk erabili genuen ibilbidea kostakoa izan zen, beste bi ibilbide ezberdin daude, autopistaz eta mihiatik, baina guk biderik politena aukeratu genuen, kostaldekoa. Beste norbaitek Zestoa ingurutik Zarautz aldera joan nahi badu nik kostako bidea gomendatzen diot.
Bada azken urteotan "Firefox" izeneko nabigatzaile bat, hazten eta hazten ari dena. Orain arte, hasieran ezagutu genuen "Internet Explorer" izeneko nabigatzailea bakarrik erabiltzen genuen, agian internet hitza entzutean explorerraren ikurtxoa datorkigu burura, baina ikusi dugu firefoxak bere lekutxoa egin duela, eta nork daki...
Betidanik explorerrarekin ohituta gaudenez, ez dugu pentsatzen aldaketa baten baitan, baina behin probatuta ohartu gaitezke firefoxek dituen abantailetaz.
Esan daiteke etorkizuna firefox dela, bere izaera dinamikoagoagatik. Hainbat iritzi irakurri ostean orixe da ateratzen dudan konklusioa eta dituen abantaila hoberenetakoak hizkuntzarena (euskaraz dago) eta luzapenena (hiztegiak, entziklopediak, xuxen...) dira.
Honekin guztiarekin, nire testu honen balizko irakurleei firefox probatzea eta erabiltzea gomendatzen diet.
Daniel Innerarity filosofian doktorea da, Zaragozako Unibertsitatean irakasle lanetan dabil eta gainera, hainbat hedabidetan idazten du( DV, El Correo,...).
Innerarity Otsailaren 21ean Huhezi fakultaten izan genuen hitzaldi bat ematen . Ezagutzaren gizartearen gainean hitz egin zuen eta bertan nola aurrera egin argitu nahian jardun zuen berriketan. Gizarte honetan unibertsitateek duten papera azpimarratu zuen hasieran eta fakultateei konpetentzia bat ezarri zien: ikasleei informazioaren masifikazioa kudeatzen irakastea. Jarraian paradoxa bitxi bat adierazi zigun: "Ezagutzaren gizarteak tontoagoak egiten gaitu". Honekin, niri behintzat, argi utzi zidan gizon original bat dela.
Paradoxekin ez zuen hor amaitu, izan ere, jarraian beste bat helarazi zigun galdera baten bidez: "Nork daki gehiago guk ala gure aiton amonek?". Eta paradoxa denez, bere hitzetan aiton amonek gehiago dakite guk baino eta honako arrazoi hau ematen zigun: "gure aiton amonek eskura zeukaten guztia jakiten zuten eta argi dago guk ez dakigula eskura dugun guztia".
Honela, hitzaldi interesgarri bat iruditu zitzaidan. Horren arrazoia Innerarityren originaltasuna izan zen.
Patxi Iraetaren hobbya blogak dira eta baditu hainbat blog, “dozena erdi” dio berak. Ofizioz udaltzaina da eta astero lan horri 35 ordu zuzentzen dizkio eta gainerako orduetatik batzuk blogak kudeatzen igarotzen du. Aspertzea gauza txepela dela deritzo eta ez aspertzearren egin da blogari. Bere burua “aita txar” bat bezala hartzen du, blogei dagokienez noski, izan ere mundura ekartzen ditu baina abandonatu samartuta dituela dio.
Ikus daitekeenez trapero beste edozein bezalako herritar bat da, ez ditu sekulako estudioak eta honek argi uzten du zein zabala den ziberespazioa, edozeinek hartu dezake parte.
Bere hitzetan umiltasuna nabaria da, ez dizkio bere buruari loreak botatzen, hauxe dio esaldi batean: “Zeinek esango zidan niri Bernardo Atxagak goizero nire bloga irakurriz gosalduko zuela?”.
Dudarik gabe Patxik arrakasta lortu du mundu honetan, aurretik batere famatua izan gabe eta nire ustez horrek meritu handia du. Izan ere, Bernardo Atxagaren blogak fama edukiko du, berea izate hutsagatik, baina horrelako pertsona famatua izan gabe arrakasta izatea benetan zaila da.