Ibiltaria: Kantauriko kostaldea

Bueno.... azkenean heldu dira etxera gure ibiltariko gazteak eta denek aipatu dutenaren arabera, oso oso oso ondo pasatu dute!!Berbarotik esateko dugun bakarrra.... eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi; gazte, hezitzaile, sukaldari, koordinatzaile eta praktikariari!! Oso ondo pasatu uda eta bueltara arte!!!Mosu bat danoi!!


Hemen surfeko argazki bat:


Atzo San Pelaiotik Gaztelugatxera joan ginen, bisitalditxoa egin, kanpaia jo eta azkenean, Bakiora heldu ginen. Bazkaldu eta tarte batean lasai egon ondoren, Bakio Express ginkana-lehiaketa izan genuen prestatuta. Bakiotik hainbat proba, inmunitate probak eta bestelakoak izan genituen. Gauean karaokea eta gaur, apurtxo bat lasaiago eta erlaxatzeko aprobetxatu dugu goiza. Masaiak eta erlaxazioak egin ditugu, gero hondartzara joateko prest!!Arratsaldean surf dugu, beraz jarriko ditugu geroago argazkiak.Eta bihar.... etxeraaaaaaa!!!


Atzo, arratsaldean, ekintza berezi bat prest izan genuen Laidako hondartzan.... GINKAKA!! Izena ondo aukeratuta, bai!! Ikusi argazkietan eta ia zer iruditzen zaizuen!!Atzo gauean euria hasi eta gaur goizera arte gelditu gabe ibili da bota eta bota, beraz... gaur goizean egin behar genuen ibilbidea laburtu eta Bermeora arte garraio publikoetan joan ondoren (autobusa eta trena), Bermeotik San Pelaiora bitarteko ibilbidea bakarrik egin dugu atertu duenean. Ibilbide laburragoa!! Gaur Gaztelugatxe ondoko San Pelaio auzoko bordan lo egingo dugu eta bihar gure helmugara iritsiko gara azkenean... B...


Lekeitiotik Ibarrangelura joan ginen domekan:Eta handik Laidara joan ginen atzo. Ordutik bertan gaude eta eguraldiak ez digu asko lagundu gaurko egunean baina atzo behintzat eskalada, tirolina eta arku-jaurtiketa egiteko aukera izan genuen!!


Lekeition egun batzuk igaro ditugu eta hainbat ekintza ere! Ekintzarik arrakastatsuena........ PIRAGUAK!!!Gaur Lekeitiotik irten eta Ibarrangelura arteko ibilbidea egin dugu. Gau bat bertan egin eta bihar berriro ere ibiltzera! Laidara joango gara berriro ere, hondartzara. Eta han ere beste ekintza bereziren bat prestatuta dugu, ia!!Eguraldi ona dugu eta topera aprobetxatzen ari gara!!!


Atzoko etaparekin arazorik ez!!! Oso oso ondo! Ez zen izan hainbesterako!!!Deban gaua pasatu ondoren, goizean Lekeitiora etorri gara autobusez eta orain olinpiadak prestatzen! Hemen dituzue argazki batzuk:Eta hemen Zumaiako pintxo lehiaketako talde irabazleaaaaaaaa!!!Orain, egun batzuk ditugu Lekeition! Egongo gara!!! Mosuak!!


Lehenengo eguneko urduritasunak pasatu ondoren, udalekuetako giroan itzartu ginen atzo. Gaurkoarekin alderatuta, eguraldi oso ona izan genuen eta hondartzara joateko aukera ere izan genuen. Goizean, Zumaiako flysch-ak ezagutu genituen eta hondartzan hainbat jolas egin genituen.Arratsaldean, pintxo lehiaketa izan genuen taldeka!! Zumaiatik osagaiak erosten ibili ginen, gauzak lortzen... eta azkenean... talde bakoitzak bere "artelana" aurkeztu! Epamahai oso oso zorrotza izan genuen baina... gure Nerearen taldekoek irabazi zuten!! Tartean Durangoko Jon, Mikel, Amaia, Maria eta Eli!!!Hemen arga...


Gaur, azkenean, hainbeste itxaron dugun eguna heldu da!! Goizeko 10:41etan trena hartu dute gure gazteek Zumaiara. Lasarte eta Hernaniko gazteekin elkartu eta denak hondartzara bazkaltzera joan ondoren, han ditugu hainbat jolasetan parte hartzen. Aurpegi berriak dira eta apurka-apurka ezagutzen eta taldea osatzen!


Bihar, uztailak 3, emango diogu hasiera Kantauriko kostaldea udaleku finko-ibiltariari. Goizeko 10:15etan Ezkurdiko tren geltokian elkartu eta trenez joango gara ibilaldiaren hasierara, Zumaiara! 12 egun izango ditugu aurretik eta milaka abentura bizitzeko ere Zumaiatik eta Bakiora egingo dugu ibilbidean! Dagoeneko, motxilak prest izango dituzue biharko, ezta? Prest ondo pasatzeko???