Norbaitek idatzi omen zuen hiri bateko orma batean
” burutik behera txiza egiten digute, eta medioek euria dela diote”
Nos mean y los medios dicen que llueve”
Baina ezin ukatu gaur egun eta herrialde ustez aurreratuetan inoiz baino informazio zuzenagoa eta pluralagoa lortzeko aukera dugunik. Edozein herriko albisteak zuzenean jasotzeko aukera daukagu, internetek distantziak txikitu ditu, eta esfortzu gutxirekin kontrainformnatzeko aukerak lor ditzakegu.
Hau honela izanik ere egia da inoiz baino manipulatuago gaudela, dauzkagun aukera eta medioak izanda,ibaia jarraitzen dugu, informazio bideratuaren uholdeari jarraitzen diogu, ez al da erosoagoa? Zergatik ukatu edo kuestionatu mundu karratuko egia sakratuak?
Manipulazioaren artistak dira gobernu eta agintariak eta Estatu Batuetako agintariek humus egoki bat sortu dute beraien lur oparoan, nahi dutena egin, nahi dutena esan eta nahi dutena sinestarazteko, bideo hau ikusi eta gauza batzuk ulertu ditut.
Gu ezberdinak al gara? zihur?
Idatzi artikulu bat