“Yo soy aquel negrito del africa tropical…”
Miseria baten truke, lan egin eta Txokolatearen industriarentzako kakaoa biltzen dabiltzan 284.000 haur daude Afrikako mendebaldean, gehienak 14 urtetik beherakoak. Eta hauetatik %35 bakarrik doa eskolara. Errealitate izpia
Bitartean guk txokolatea jaten dugu, gozoa da! eta telebistan kantua entzun eta errepikatzen dugu.
“Yo soy aquel negrito del afrika tropical…”
Kakaoaren munduko ekoizle nagusia Kosta de Marfil da, munduko ekoizpenaren %40 berea da.
1998.urtean UNICEF ek kaleratzen dituen hainbat informetariko batean, zuzenean lotzen zituen kakaoa eta haurren lana, esplotazioa. Estatu batuetan kaleratutako beste informe batean Herrialde berean 15.000 haur bahituta zeudela esaten zuen, guztiak kakao kafe eta kotoiaren landaketa eta biltze lanetan erabiltzeko.
Kakao, kafe eta bestelako produktuak kontsumitzen ditugunean, garbi izan behar dugu, berau ekoizteko askotan era kriminal batean esplotatzen direla pertsona eta haurrak. Kontuan izan behar dugu txokolateren usai goxoaren atzean badagoela ustel usaia ere.
Goian idatzi dudana Rebelion egunkariko artikulu batetik jaso dut. Gomendagarria. Bestalde honelako datuek eta errealitate izpiek gaur egungo kontsumo ereduaren ustela erakusten digute. Baina Kriminal ere bihurtzen al gaituzte? Jakin badakigu hainbat produktu ekoizteko esplotazioa erabili dela, aukerak ere baditugu, bidezko merkataritza bitartez produktu garbiak erosteko eta ezin esan txarra denik bidezko merkataritzako txokolatea! Edo garestia denik!
...eta zein goxoa den txokolatea!
Beste artikulotxo bat
"Según difundió en Nueva York la Agencia de Noticias Solidarias, con la firma de su periodista Lydia Escribano, "la imagen de empresas como M&M/Mars o Nestlé se ve perjudicada por sus prácticas laborales en países como Costa de Marfil o Ghana".
Estos niños, además, trabajan en condiciones de semiesclavitud, ya que se ven obligados a hacerlo prácticamente por la comida. Encubiertas por gobiernos sospechosos de corrupción, las empresas norteamericanas tienen sus manos libres para superexplotar a los infantes en el marco de las carencias terribles por las que atraviesan las familias africanas"
Idatzi artikulu bat