Proposamen berritzaile eta lizun batekin gatoz harriketarrok oraingoan. Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu (ez diogu zoofiliari muzinik egiten)!
Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoak albiste honen erantzunetan bertan. Luzeerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira).
Masterrean biltzen diren testuekin mikro-fanzin bat argitaratuko da, denon plazerrerako!! Matrikula epea gaur zabaltzen da, eta esperientzia honek udaberriaren hasierarate iraungo du. Kontutan hartu parte-hartzea guztiz anonimoa dela, oh bai bai...
Aurten be bertan egon gara, Karabi Zaharrean! 12 urte pasau dire Karabie erre zanetik eta urtero moduen han egon gara goiz pasa.
11.00tan gaztetxean gelditu eta taldetxu bet egon ginenean, han igon ginen! Lehenengo gure txokotxue ikusi, momentu eta istorio batzuk gogoratu eta kontau, tiratxinas lehiaketea, hamaiketakoa, .... egie esan ez dogu beste munduko gauzerik egiten. Guzti honen hasiketeari begiradatxu bet bota eta gure Karabieri omenalditxu bet egitea baino ez da gure asmoa.
Eguraldiek ez joskun askorik lagundu, baia bueno.... ederto pasau ginun!!
2011-2012ko Hamabostaldi Kulturala. Hamabostaldi oso aberasgarrie, non ekintza ezberdin piloagaz ondo pasetako, emozionetako, hausnartuteko, ikisteko, mozkortako, behar iteko, kantetako, bertso onak entzuteko, ondo jateko,...tako momentuek aukin doguzen.
" GAZTETXEAK ETA LITERATURA" hitzaldia
Gaztetxeek ez omen dute harreman estuegirik izan literaturarekin. Hala ere, historian zehar egindako gaztexeenibilbidea aztertuz, hasieretatik gaur egunera arte musikak izan duen garrantziaz ohartu ginen, eta berau literaturarekin lotu. Hala ere, kulturgintza kontzientziak asko zor dio herrietako gaztetxeei eta belaunaldien aldaketekin batera adibide asko ditugu literaturarekin zerikusia dutenak, gure kasuan: poesia errezitalak, blogeko idatziak, argitaratu ditugun liburuak, Lemoa Tudei aldizkaria… kultura etengabe transformatzen den zerbait da eta horretan lanean dihardugu, bakoitzak bere eterara, bakoitzaren bertuteekin!
"A ZE PAREA" antzerkia
Benetan be ume pilloa!! Frontoia eskolako ume guztiekaz bete zan antzerkiaz gozatuteko. Txalo ugariz jaso zauriezan eurin malabare eta akrobazi guztiek.
"GOSE" kontzertua
Publikoak eztakit dantza in eta izerdie bota zaurien baia eurik bai ee!! Onartu behar dogu etorri zan jentea baino sarrera gehiau saldu ginuzela, baia egon ginenok ederto pasau ginun, eta kontzertue laburre izin bazan be jentea gustora gelditu zala esan geinke!! OLENTZERO gaztetxean
Aurten be etorri jaku Olentzero gaztetxera!! Egie esan apurtxu bet kantzaute etorri jakun; ie ie bidean galtzean jaku, bueno.. bidean, tabernatan edo.. Baia bueno… heldu zen eta bateri baino gehau poz pozik itzi joskun…. beste urten baten be herriko ume eta familieri Olentzero ikusten gaztetxera etortea gustetan jakiela ikusi de…..
A! Olentzero ez zan bakarrik etorri, herrien egon ezin direnan argazkiek beragaz ekarri zauzen, opariek poz pozik hartzean doguzen momentu horretan be eurik presente egon daitezan.
"KANTABRIAKO HAUSTURA HIDRAULIKOAN KONTRAKO ASANBLADA" hitzaldia
Fracking, abiadura handiko trena, tentsio altuko linea, harrobiak, supererrepideak, zentral termikoak, nuklearrak… noiz konturatuko gara ama lurrari zor diogun errespetuaz? Euskal Herria makroproiektuz bete nahi digute, herriari galdetu barik eta hauen ondorioetan pentsatu barik. Sistema agortua dago batzuentzat eta ezinbestekoa da honen hausnarketa egitea, eta bide horretan kalera irtetea! GELDITUKO DITUGU!!! Eskerrik asko Kantabriatik etorritako lagunei, beraien esperientziek askorako balio izan digute eta. LT JAIA
8 urte paregabe eta 29 zenbaki ondoren, agur esan digu LEMOA TUDEI aldizkariak. Agurra behar bezala ospatzeko, azken LTa kaleratu zen bertan. Horretaz aparte txokolatada, tonbola mundiala eta Jhonny & Josephen kontzertua ere izan genituen Karabien. Azken orduko bertso saioa ere gogoratzeko modukoa izan zen... LT joan da, baina bere izpiritu zirikatzailea gurekin geratzen da. LT pipol!!
"CHACAREA BIKOITZA" kontzertua
Euskal Herrie eta Argentina batzean dauen kantaldie. Gaztetxea folklore argentinoa entzun eta dantzatu geinken “peña” baten bihurtu zan non matea eta zerbezea konpartitan ginun bitartean arrasti lasai eta gozo bat pasau ginun. Emozionantea...!
"AUZOLANANAREN KULTURA" hitzaldia
"FABRIKA ERREKUPERATUAK" hitzaldia
"ELIKADURA SUBIRAUTZA" hitzaldia
Eta hitzaldien osten.... baba-jana! Elegante jan ginun ganera! oso ondo sukalariek ee!!!
"BOU eta EXAIXU" kontzertuak BOUren debutak ez zuen hutsik egin eta Exaixuri dagokionez, ikuskizun ikaragarria eta desfasea ekarri zuen. Espero dogu talde hauen kontzertu bakarrak ez izitea. Animo piiiipol!
ANIMAZIO TAILERRA Uau!! Zeozer barrie, erakargarrie eta interesgarrie izin zen!! Ederto pasau ginun eta seguru nau parte hartu ginun guztiek zeozer barrie ikisite amaitu ginule tailerra!! Eskerrik asko Maite!!! Eta parte hartu zinuen guztieri bebai…..
PINTXO LEHIAKETA- TRUKE AZOKA Kantidadea baino kalidadea oneko ekintzea! Truke interesante batzuk egon ziren, estrategiek, timoren bat…. Eta pintxoak!!! Eleganteak…. aurten be irabazle bardine…. Partehartzaileak urtero urtero hobetuten doaz antza!
FUTBOL PARTIDUE Hau zatie Maguri galdetu….. betiko moduen batzuk galdu eta beste batzuk irabazi!! Eta beste batzuk……
Ikusten dozuen moduen argazkiek faltetan dire.... badakigu hortik, beste kamara batzutan argazki gehau dauzela! Dekozuezanak gaztetxeko emailera bialdu ahal dozue!!
ESKERRIK ASKO GRISA KOLOREZTATZEKO LAN GOGOR BAINA EDER HONETAN ZUEN ZERTZELADATXOA IPINI ETA HAMABOSTALDI KULTURALEAN PARTE HARTU DOZUEN GUZTIORI!
12 urte betetzen dira Karabi zaharra erre zenetik, nork pentsatuko zuen orduan honaino helduko ginenik? Baina bai, hemen gaude eta ibilbide aberatsa osatu dugu ordutik hona. Urtero lez Karabire igoko gara aurten ere hain leku garrantzitsua ez ahazteko. Zatoz zu ere!
Domekan, hamabostaldiko azkenengo hitzaldien ostean, gaztetxeko sute simulakro sorpresea in zan, eta emaitza sano eskasa lortu gindun... Kaosa izin zan nagusi eta jentea bere airera ibili zan, ezelango koordinaziño barik, zarataka, pasillu erditik oñez, punto de enkuentroa leku ez seguruen,... batonbat trankilamente erretan be gelditu zen antza! Gure komisiñotik holango gehau iten segidu behakule esan gurogu, emaitza onak lortu arte.
Lehengo egunean kantabriako lagunek gasa ateratzeko haustura hidraulikoa sistemaren nondik-norakoak azaldu zituzten. Hurrungo bideoatan "frackingaren" ondorioak ikusi ahal dire:
Hemen
dekoguz Gabonak barriro, eta urtero lez,
ekintzaz betetako Hamabostaldi Kulturala prestatu dogu Harriketarrok.
Gazte
Asanbladatik, kultura herritarra eta
jarrera kritikoa bultzatzen jarraitzen dogu, horretan sinesten dugulako eta
12 urteotako esperientzia aberatsak gure apustuaren balioa erakusten duelako.
Herritar
guztiok gonbidatzen zaituegu gustoko ekintza aukeratu eta Karabitik bueltxoa
egitera.
Abenduak 22: "Gaztetxeak eta literatura" mahai-ingurue Juan Luis Zabala eta Imanol Epelderen eskutik. 20:00etan.
Abenduak 23: 11:30etan umeentzako ikuskizuna eskolan "A ZE PAREA" eta gauean kontzertua "GOSE" 22:30etan.
Abenduak 24: Olentzero gaztetxetik pasetan da arrastiko 18:30etan.
Abenduak 26: Kantabriako haustura hidraulikoaren aurkako asanbladak eskainitako hitzaldia 20:00etan
Abenduak 28: LT JAIA. Korto barri baten estreno mundiala, "jonny eta joseph" kontzertue, txurrerie, LT ale barrie... eta betiko moduen hamaika sorpresa gehiago.
Abenduak 30: Musika argentinarra eta euskalduna uztartzen dituen ikuskizuna 19:30etatik aurrera, "CHACAREA BIKOITZA".
Abenduak 31: 11:00etatik aurrera futbol partidu tradizionala.
Urtarrilak 3: 18:00etatik aurrera pintxo lehiaketa + truke azoka
Urtarrilak 7: 11:30etatik aurrera, "elikadura subirautza" hitzaldie EHNE-ren eskutik. Ondoren, bazkarie (izena emon gaztetxean) eta gero danok manifara!!!
Bariku honetan, azaroak 25, kontzentrazioa egingo dogu Plaza Gorrian, 19:30etan. Bertan, Barcinari tartazo famosoak eman zizkieten lagunentzat eskatzen ari diren neurrigabeko zigorrak salatuko ditugu. Desobedientzia eta borroka! AHTrik ez!
Hau Harriketarrak Gazte Asanbladaren bloga da, Lemoako Karabie gaztetxearen inguruko albiste eta kontuak aurkituko dozuz hemen. Gazte asanbladak 1999tik daroa bidea egiten, beti be autogestioan sinestuz eta erronkei irudimenagaz aurre egiten.