2007/01/31 13:19:15.929 GMT+1
Karakate Magaletik
Pare bat aldiz zuritu dira gure harrizko zaindariak lehendabizikoz honelako zerbaiti hasiera emateko gogoa nuela. Egun aproposa iruditu zait gaurkoa, atzoko azterketatik hurrengora arte astebete pasatxo dela medio, aste hauetako jardunari eten labur bat ematea pentsatu dut. Goizo jaiki, eta momentuan momentukoa egin eta gozatu.
Ezta sarri izaten halako aukerarik azterketa garaian, baina tira, hemen hasiko dut nere "pekatutxoa", denborak benetan "pekatutxoa" izan den ala ez erabakitzen duen arte. Artean, karakate magal hontan jazotakoak eta jazo ustekoak, izan behar baina izan ez zirenak, etorri behar eta hantxe geratu zirenei tartetxo bat egingo dien txokoa martxan jarriko dugu: Ongi etorri nere izar denen sabaira, nere ametsen talaiara...
Nork: jon.2007/01/31 13:19:15.929 GMT+1
Etiketak:
orotarikoak
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Oier.2007/01/31 13:32:47.423 GMT+1
www.mauxitxa.net
Ala, Keler bat zor diak hire blog-a patrozinatzeatik ;)
Nork: kukue.2007/02/01 17:31:10.515 GMT+1
http://www.blogak.com/garagardobat
...engantxatu egiten du honek eh, promise.
ah! eta nork esan du unibertsoaren epizentrua Bilbo handia danik?
Eibarrek tente jarraitzen duen bittartian ez behintzat.
Ondo segi!
Nork: malen.2007/02/13 01:43:41.149 GMT+1
http://www.blogak.com/hankazgora