
Eskailera asko ditugu oraindik igotzeko...

Eskailera asko ditugu oraindik igotzeko...
Nork: bisita.2008/05/14 23:45:23.901 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Aholku onak iruditzen zaizkit.
Nork: bisita.2008/05/14 23:30:53.087 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Patxi Iraeta da izatez. Zumarragarra da izatez. Bertako udaltzaina da lanbidez, bokazioz, berak daki. 1990ean hasi zen isunak jartzen. Ez dut beragatik isunen errekoreagatik idazten, ez dit eta oraindik jarri. Isunen orri koloredunetan ez ezik, interneten ere idazten du. Interten, ordea, ez du Iraeta abizen, Trapero baizik.
Gauetan bihurtzen da Iraeta Trapero. Patxi Trapero blogean idazten du, eta "gustura". Munduko desastreak ahazteko baliagarri zaio eraldatzea. Maiz eraldatzen da, maiz berritzen du bloga, eta denetik biltzen du bertan. Testuetatik harago bideoak eta musika ere batzen ditu. Ondo zaintzen ditu irakurleak.
Blog biziak gustuko badituzu, hona aukera bat.
Nork: bisita.2008/05/14 23:16:10.720 GMT+2
Etiketak:
trapero
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Google Calendarra plazaratzea da eskatzen zaigun ariketetako bat. Arazo etiko bat dut, ordea. Nik eskolan aurkeztu aurretik erabiltzen nuen, eta erabiltzen dut. Hori dela-eta, ez dut uste nire agenda plazaratzeko moduan nabilen. Behar bada ez naiz hain 2.0 izango, baina zein asmo dudan plazaratzea uste dut bizitza kontatzea dela eta, printzipioz, ez daukat exibizionismo pretentsiorik.
Jendeak nondik nora nabilen jakin dezan bada harrapatu nahi nauelako, ez dira horrenbeste nire atzetik ibiltzen direnak, eta dabiltzanek badakite lehenago edo beranduago harrapatzen. Gainontzekoei ere ez zaie zaila egingo harrapatzen. Beti izango nauzue harrapatzeko gertu.
Nork: bisita.2008/05/14 23:04:03.471 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Gu ta gutarrakeko gutarrek Zumaian Jon Maia izan zuten gonbidatu, eta Maiak Ternuarat jotzen zuten arrantzaleen gaineko bertsoak kantatu zituen, duela mende batzuk iparraldeko bertsolari batek sortuak.
Entzuna dut Maiaren Apaizac hobeto hitzaldia, eta bertan kontatzen ditu bertsoen eta Ternuarat bidaiaren nondik norakoak. Karidadeko Bentak ere abestu zituen bertsook. Oraingoan gutar ukituarekin, honako bideo honetan:
Nork: bisita.2008/05/14 22:52:20.363 GMT+2
Etiketak:
gutagutarrak
maia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Inongo lotsarik gabe itzuli dut "en la luna de Valencia" esaera gaztelaniatik euskarara. Zenbatetan entzun izan dugun, lehen gehiago, esaera hori. Errua askotan ikasleari egotzi izan zaio, baina ikaslearena da errua?
Orain dela urtebete erakutsi ziguten eskolan bideo hau, Kamio telebistatik lapurtu dudana. Beste bideo interesgarri batzuk ere badaude bertan, baliteke beste egunen batean ere bertan atzaparrak sartzea. Printzipioz hau da sartu-irten batean lapurtu dudana.
Nork: bisita.2008/05/14 22:44:15.950 GMT+2
Etiketak:
arreta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Bata ala bestea? Bata eta bestea. Firefoxa ala Explorera, biak ala biak. Aitor dezadan, Explorerra erabiltzen dut batik bat, eta Firefoxa oso lantzean erabiltzen dut. Ez dut ezer baten edo bestearen aurka eta ez alde ere. Orain arte Explorerak ez dit arazorik eman, eta alferrik hasiko naiz Firefoxa goratzen, sentitu gabe.
Firefoxaren alde nabarmen egiteko alderdi bakarra Xuxen lotzeko aukera da. Izan ere, abiaduran ez dut desberdintasunik antzematen, beharbada, uste baino pazientzia handiagoa izango dut, beharbada. Pestainen kontua nire Explorerrak ere badu, beraz, ez dit balio alderatzeko. Zoritxarrez, eta azken aldian plataforma libreen gainean ikasteko gogoz banago ere, ez dut plataforma librerik erabiltzen, eta erabiltzeko aukera gutxi ditut leku publikoetan ere, hori horrela, ez dit eragiten. Sistema eta diseinua bereziak omen ditu. Firefoxarekin hasi denari eta Firefoxera ohituta dagonari ere berezia egin dakioke Explorerraren diseinua. Akats gutxiago ere ematen omen ditu Firefoxak. Ez da nire kasua.
Bata ala bestea? Bata eta bestea. Ez naiz erradikala. Dena dela, Firefoxaren aldeko arrazoiak ematerakoan uste dut beste batzuk aurkitu beharko genituzkela, izan ere, aurrekoetatik, bakarrak balio baitit. Norberaren araberakoa ere izango da. Biak erabiltzen jarraituko dut. Zuen baimenarekin.
Nork: bisita.2008/05/14 22:30:44.108 GMT+2
Etiketak:
firefox
explorer
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Nork: bisita.2008/05/14 14:52:27.346 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Nork: bisita.2008/05/14 14:42:16.228 GMT+2
Etiketak:
maitezaitugu
iosu
etxera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Apirilaren 17an, Ikus-Entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere, Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako nola itsasoari mugak jartzea hala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.
Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabaritu dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan.
Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako hormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu, eta ziur gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko direla. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte.
Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat guretzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu, Iosu!
Nork: bisita.2008/05/14 14:40:00.927 GMT+2
Etiketak:
maitezaitugu
iosu
etxera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)