
2008/07/04 17:04:06.039 GMT+2
Isiltasuna

Nork: Katixa.2008/07/04 17:04:06.039 GMT+2
Etiketak:
isiltasuna
oporrak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/30 17:02:15.367 GMT+2
Ekobola
Etxean bueltan (zer egingo diogu ba) eta hurrengo ihesaldia ailegatu
bitartean (datorren asteburuan) etxeko kontuez arduratu beharko. Horien artean
garbiketa.
Aspaldi nabil intrigatuta ekobola delakoarekin. Nire etxe azpiko denda batean saltzen dute (40 euro inguru) eta antza denez labadoran sartu eta detergente eta leuntzailerik gabe garbitzeko gai da bola magikoa. Oxigeno aktiboan omen dago koska (zer ote?). Aste honetako Argian ere Ekobolaren inguruko albiste bat irakurri dut. Internet bidez erostekotan, merkeago ateratzen da: 30 euro. Dena den, nire inguruko inork ezagutzen ez duenez, zalantzak dauzkat.

Norbaitek ezagutzen du ekobola delakoa?
Benetan garbitzen du?
Benetan da ekologikoa?
Etxekoandre eskasa naiz, baina hobetzeko ahaleginak egiten ditut behintzat.
Nork: Katixa.2008/06/30 17:02:15.367 GMT+2
Etiketak:
eko
garbiketa
ekobola
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/26 20:22:52.800 GMT+2
Pivoak direla eta
Ez da gauza bera ni, gu biok, edo gu hirurok (edo gehiago).
Ez da gauza bera zerbeza bat eskatzea, bi eskatzea, edo hiru eskatzea.

Beraz, kontuan hartu...
- Eno pivo (singularra)
- Dve pivi (duala)
- Tri piva (plurala).
Na zdravje!
Nork: Katixa.2008/06/26 20:22:52.800 GMT+2
Etiketak:
zerbeza
pivo
eslovenia
slovenija
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/18 11:33:29.113 GMT+2
Nasvidenje!
Ondo bidean, datorren astearen bukaeran izango naiz bueltan.
Nasvidenje!

Nork: Katixa.2008/06/18 11:33:29.113 GMT+2
Etiketak:
eslovenia
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/16 12:40:01.723 GMT+2
Agur, Esbjörn
2003an jo zuen Gasteizen Esbjörn Svensson Trioak. Kanpoan nengoen eta ezin izan nuen joan. Pasa den urtean errepikatu zuten, Principial Antzokian, XXI. mendeko jazza sailaren barruan. Baina gauean, McCoy Tyner eta Spike Lee (Terence Blanchard konpositorearekin) aritzekoak ziren Mendizorrotzan, eta hauekin gelditzea erabaki nuen.
Tyner ondo egon zen. Spike Leek ez zuen gauza handirik egin Mendizorrotzako taula gainean: Barçako kamiseta batekin atera eta Espainian egoteaz oso pozik zegoela aldarrikatu.
Joan dira betiko Svensson taula gainean ikusteko aukerak. Youtuberekin konformatu beharko.
Nork: Katixa.2008/06/16 12:40:01.723 GMT+2
Etiketak:
esbjörn
trio
svensson
jazz
est
gasteiz
jazzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/10 12:33:18.951 GMT+2
Bikote arraroak

Ez dut ukatuko: bikoteak morbo izugarria pizten dit. Zoritxarrez, ezingo dut joan. Inor baldin badoa, kontatuko ahal du hemen esperimentuaren emaitza!

Nork: Katixa.2008/06/10 12:33:18.951 GMT+2
Etiketak:
aizpea_goenaga
juanmanuel_deprada
literatura
bidebarrieta
bilbo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/06 12:48:25.201 GMT+2
Errutina

007ren sortzaileak, bon vivant bokazional horrek, bizimodu lasai eta erosoa eraman nahi zuenarentzat idazlearen ofizioa gomendatzen zuen. Bere idazketa-errutinak ez du zalantza izpirik uzten: munduko bizibiderik zoragarriena da idazlearena. Jamaikako bere etxean dago Fleming. Egun berri bat hastera doa. Eguzki ederra beste behin ere. Errutinari ekin beharra dago: mila hitz idatzi, buzeoa praktikatu, martini pare bat edan, bazkaldu, maitasuna egin, beste mila hitz idatzi, afal aurreko beste koktel bat eta afaria, Jamaikako ilunabarra lagun. Horrela egunero.
Konpara ezazu zure eguneroko errutinarekin, eta atera kontuak. Ez al da paregabea idazlearen errutina?

Sebastian Faulksi, bere sekuela aurkeztu duenean, Bonden faszikulu berri hau idazterakoan Flemingen errutina bera jarraitu ote duen galdetu zioten. Eta baietz, berak, nobela idatzi bitartean maisuaren errutina jarraitu duela. Tira, Jamaika, buzeoa, koktelak eta maitasun-saiorik gabe, baina beste guztia, baietz, hertsiki jarraitu duela.
Kontrakoa entzungo zenuen baina idazlearen bizitzak zerikusi handiagoa dauka Sebastian Faulksek kontatzen duenarekin Ian Flemingek deskribatzen zuenarekin baino. Gehienetan besteei funtzionatu diena kopiatzen saiatzen da idazlea. Ez dauka etxerik Jamaikan (asko jota, Bob Marleyren diskoa jar dezake idazten duen bitartean), ez du kirolik egiten (edo udal-igerilekura jotzen du bizkar-mina arintzeko), ez du martinirik edaten (tira, marianitoren bat agian, igande goizetan) eta maitasun-saioei dagokionez hurkoa bezain trakets ibiltzen da. Batzuek, ordea, ez dute esperantza galtzen, eta Fleming dute eredutzat. Idazleak bere buruari kontatzen dizkio ipuinak, beste inori baino lehenago.
Nork: Katixa.2008/06/06 12:48:25.201 GMT+2
Etiketak:
ianfleming
jamesbond
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/03 19:40:28.222 GMT+2
Fidelaren ahotsa

Humboldt loroaren alboan geratu zen, belarria zorroztuta, eta azkenean Atur hizkuntza zaharraren berrogei hitz inguru deszifratzea lortu zuen. Horri esker daukagu gaur egun Atur herriaren berri.
Fidela Bernat 1991eko otsailaren 23an hil zen, 93 urte zituela. Bera zen erronkarierazko azken hiztuna. Hogei urte baino gehiago zeramatzan Nafarroako ipar-ekialdeko euskalki hura erabili gabe bere Humboldt partikularra agertu zitzaionean, eta horri esker bere jarduna ondo erregistratuta geratu da.

Izaba, eliza-gotorlekuaren irudi bat
Izabako herri xarmantean ireki berri duten Oroipenaren Etxea museoan entzungai dugu Fidelaren ahotsa, eta zoragarria da segaz, almadiaz eta antigoaleko beste hamaika tresnez betetako aretoan andre zaharraren jarioari adi geratzea. Ez da guztiz arrotza bere uskara, nahiz eta andrea, hizkuntza zaharraz ez oso seguru, entzuleak ulertuko ez ote duen beldur izan, sarri-sarri galdetzen baitu: entelegatu duna ze erran duran? Eta bai, gutxi gorabehera entelegatzen dugu, zenbait minuturen buruan ohitzen hasten baikara erronkarieraren bitxikerietara: keben, zren, dra, anitx onki (hemen, zeren, dira, anitz ongi)…

Almadia Burgin
Almadiak galdu dira, ahaztu dira antigoaleko tresna guztiak, itzali zen Fidela ere, eta hala ere bere ahotsa bizirik da. Erronkariko ibaxan euria goiti-beheti ari duenean, babesleku paregabea da Oroipenaren Etxea. Erronkariera entzuteko, adibidez, eta geure baitarako esateko: “Hau ez da guztiz arrotza, eta entelegatzeko gauza bagara, ez da guztiz galdu, ez da oroipen hutsa, Atur herria den bezala”.
Eskerrik anitx, Fidela.
Nork: Katixa.2008/06/03 19:40:28.222 GMT+2
Etiketak:
izaba
euskara
fidela_bernat
burgi
erronkariera
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/26 13:06:49.634 GMT+2
Asteazkenean, Josi Basterretxea Irakurlearen Tartean

Gure tartean izango dugu asteazken honetan. Gerra, misio sekretuak, Pirineoak eta beste hamaika gauza hizpide izango ditugu, seguru. Ohiko moduan, gonbidatuta zaude.
Maiatzaren 28an, asteazkena, arrastiko 8etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga).
Uxue Alberdik moderatuko du berbaldia.
Nork: Katixa.2008/05/26 13:06:49.634 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/20 15:22:26.279 GMT+2
Bihar, mahai-ingurua Bilbon

Bilboko Areatzan propio jarritako karpa batean arituko gara. Hemen daukazue programa osoa. Eta nire gonbidapena.
11:30 Aurkezpena Armiarma proiektua
13:00 Presentación de la Editorial Belleza Infinita
17:30 La revista de humor el Karma: sistema, autogestión supervivenvia
19:00 Mahai ingurua : Euskarazko Argitalpena. Gutxienen hizkuntza mundura zabalik: internet kultura zabalkundearen tresna. Blogs, databaseak eta liburuak .
Parte hartzen dute:
Dinamizatzilea Lutxo Egia
Katixa Agirre (Idazlea)
Gorka Arrese (Susa)
Jorge Giménez (Alberdania)
Nork: Katixa.2008/05/20 15:22:26.279 GMT+2
Etiketak:
blog
literatura
mahai-ingurua
clicblik
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
