2007/10/09 12:02:08.559 GMT+2
Keler Nation Erresumak himno bat behar du beste estatu-nazioen pare egoteko. Himno honek gure hondasun zein hondakin kulturala adierazi beharko du eta gure herritarren izpiritua islatu. Himno hau gure erresumako gune kulturalak diren ikastola zein tabenetan abestu beharko da egunean behin gutxienez. Beraz, bere akorde zein hitzak ezagutzea derrigorrezkoa izango da.
Horretaz gain, gure kirolariek mundu mailako txapelketak jokatzen dituztenean (iristen bagara behinipein), gure eztarrietatik ohiu bakar baten moduan entzungo den kantu honek, gure arerioen odola hoztu eta bihotzak izuaraziko ditu. Hau guztia kontuan izanda, aukera bakarra geratzen zaigu: Keler Nation Erresumako himnoa KISS taldearen “I wanna Rock&Roll all night & party every day” izango da. Entzun daitezela kitarrak!
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/10/09 12:02:08.559 GMT+2
Etiketak:
kelerstuzioa
keler_nation
kiss
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/03 14:07:42.287 GMT+2
Keler Nationen erretzea ongi ikusita dago. Erretzaileak errespetatuak izango dira eta beraien aktibitateak edozein lekutan burutu ahalko dituzte. Horretarako, tabakoaren aldeko legea garatuko da eta bertan, erretzaile lehialentzat plusak zehaztuko dira.
Horretaz gain eta azken aldian jende askok erretzeari utzi dionez, “Apadrina un Estankero” kanpaina jarriko dugu abian. Ekimen honen bidez, Keler Nationek edoizen hiritarrek estankero bat apadrinatu ahal izango du hauen familien ongizatea babestu beharrean baikaude.
Erretzeari uzteko liburuak debekatu egingo dira eta hauetako bat esku artean izatea sakrilejio moduan hartua izango da bere zigorra, bazkal ondoren eta urte oso batean zehar Cohiba bat erretzea izango delarik.
Erretzea beraz baimenduta dago Keler Nationen, erretzen dena dena delakoa dela ere.
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/10/03 14:07:42.287 GMT+2
Etiketak:
deep_purple
kelerstuzioa
keler_nation
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/01 14:11:40.131 GMT+2
Gure Erresumak bere hondasun zein hondakin kulturalari errespetua zor dio bertan bizi garen guztiok bezalaxe. Gure kulturaren hiru ardatz nagusiak Rock&Rolla, jana eta edana izango dira (norberak aukeratu ditzala bere lehentasunen arabera) eta beraien biziraupena zihurtatzea Erresumako kide guztion ardura eta lana izango da.
Gure edari ofiziala Kelerra izango da nahiz eta kubata, kalimotxo eta antzerakoak baimenduta egongo diren baina behin edaten hasita, debekatuta egongo bakarra edatea. Janariari dagokionean ez da ofizialtasunik egongo baina bai debekuak; ligth, 0,0, sin, free eta antzeko aurrizkiak daramatzaten produktuak kartzela zigorra izango dute gure hondasun kulturala arriskuan jartzen baitute. Kartzela funtzioa bete dezaten, gure herrietako udal polikiroldegietako gimnasioak prestatuko dira eta bertan, zigorra psikologikoa zein eraginkorra izan dadin, aerobikerako erabiltzen den musika entzungo da.
Rock&Roll kontzeptua aldiz irekia izango da eta norberaren esku egongo da zer entzun nahi duen aukeratzea. Baldintza bakarra, entzuten den musika obra sortu duenak, pieza bihotzez idaztea izango da.
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/10/01 14:11:40.131 GMT+2
Etiketak:
kelerstuzioa
keler_nation
potemkin
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (3)
2007/09/28 12:50:26.521 GMT+2
Ondorengoa gertatzen da gg bat atzerrira lanera joaten denean:
- ...Ok, so you understand your work no?
- Yes of course
- And you are ready to star now?
- Yes of course
- Ok, what time is it?
- Yes of course
(Barkatu Shakespeareren hizkuntzan egindako akatsak, azken finean gg bat naiz)
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/28 12:50:26.521 GMT+2
Etiketak:
antropologia_gipuzkoarra
turbonegro
keler_nation
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/26 21:49:33.545 GMT+2
Leku ederra da Keler Nation; Kaleak zabalak dira eta jendea, irriparre bat ahoan duela ibiltzen da alde batetik bestera. Zuhaitzak altuak dira baina beraien hosto zabalek zerua ikusten uzten dute. Asko, mendira igotzen dira goizean eta bertan dagoen harri zaharraren malean esertzen dira, berarekin hizketan arituko balira moduan. Inork ez daki besteei zer esanten dien baina denak, igotzen den edonor, lasaiago jeisten da bertatik.
Keler Nationen, jendea elkar agurtzen da gurutzatzen denean eta leku berdinean topatzen badira, eguna zer moduz doan galdetzen diote elkarri. Txoriek, rock&roll doinuak kantatzen igarotzen dute eguna eta bakarrik zaudenean ere gauza handi bateko kide zarela sentiarazten dizute.
Leku ederra da Keler Nation; jendea zoriontxu bizi delako, batak bestea errespetatzen duelako, topatzen duten inor ez delako ezezagun bat, oraindik ezagutu ez duten lagun bat baizik, edo noizbait maiatatuko duten norbait. Zoriontxu dira, badakitelako, zoriontasuna ez dela egoera bat, jarrera bat baizik.
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/26 21:49:33.545 GMT+2
Etiketak:
norah_jones
kelerstuzioa
keler_nation
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/24 15:20:49.554 GMT+2
Jendeak ez dio maitasun gehiegi izaten astelehenari, niretzat aldiz ez da hain egun txarra izaten. Hobe izaten da jaso beharrezko zaplaztekoak ahal bezain laster jasotzea eta astlehena ona da lan horretan. Goizean esnatzeak ez du grazia gehiegirik egiten baina behin lanera iristean dena aerrazago joaten da.
Gure benetako etsaia beraz, ez da astelehena; gure benetako etsaia igandea da! Esnatzen zaren unean mundua amaitu egin behar dela ematen du, apokalipsiaren zazpi zaldun mozkorrak zure bila datoz eta zure gorputzak ez du ongi funtzionatzen, zure muskuluen deskordinazioa jasanezina da eta munduaren amaierako itsaslabarra zure ohetik ikusten duzu.
Jainkoak mundua sei egunetan egin eta zazpigarrenean deskantsua hartu omen zuen. Hala ere, zihur nago igandean deskatsu hartzeko arrazoia resaka larri bat izan zena eta gainera, ziur egun horretarako zituela utziak gure mundu hau fundamentuzkoa egiteko azken lanak. Teoria honen ondoren, gure esistentziak zentzu gehiago dauka…
Ondorioz, gaurko erreflexio transzendente honen azken ondorioa horixe dugu: Igandea, kaka; Astelehena, bueno; eta Ostirala, de puta madre.
Ikusten nola astelehenak ez diren hain gogorrak; ni kriston etorriarekin nabil…
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/24 15:20:49.554 GMT+2
Etiketak:
lynyrd_skynyrd
keler_nation
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/22 18:07:36.127 GMT+2
- Joe hi! Gogorra zeok kontue…
- Bai, juerga handie izan zian atzokoa
- Eta? Resakarik bai?
- Ez, gaurkoan ni neu naiz resaka
- Bueno ba, ondo pasa orduan eta ez oztopatu besteei gehiegi
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/22 18:07:36.127 GMT+2
Etiketak:
kyuss
keler_nation
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/21 18:19:55.482 GMT+2
Ondorengoa gertatzen da gg bat Ebrotik behera edo Bidasoatik gora joaten denean:
- Jode hi! Ta gero esaten ditek Euskal Herritik irtenda etzeokela juergaik!
- Bai, earrak dittuk Burgoseko jai hauek…
- Sala de los Infantes txabal, Salas de los Infantes
- Bueno, total…
- Hi barkauiek, uste diat neska hori nei begira zeokela
- Bueno! Ixilik eon hai
- Hi, baietz! Oain begie giñau ziek…
- Baita zeare! Zeinek?
- Hango morena harrek
- Haiba la hostia! Egie dek!
- Zeoze eukiko diat aurpegin
- Haber? Ba eztaukek ezer… bueno, betiko artaburu aurpegie kar kar kar
- Hi bazetorrekela…!
- Hau oso raroa dek…
- Jode raroa! Ondoko neska honek trago batea inbitau nahi ziek
- Bueno Patxi? Kieres un trago o ke?
- Bueno… baino nun sartu gaittuk? Zer dek hau? Etzaiek sekula holakoik pasa
- Mekaguen! Ez gintuan ba pagoko hoitako leku baten sartuko?
- Zer?!
- Ba hoi, putiklub bat
- Bueno bueno bueno… goazemak azkar hemedik
.............
- Yo no se ke les pasa a estos vascos, yo kreo ke son todos marikones…
- Ya te digo tia…
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/21 18:19:55.482 GMT+2
Etiketak:
keler_nation
muse
antropologia_gipuzkoarra
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/20 19:43:22.112 GMT+2
Beti pentsatu izan dut parrandak bizi propioa duela edo hori esaten nion nire amari behintzat; “Liatu in naiz ama, gaua gaiztoa da”. Askotan etxera goiz itzuliko zarenaren ideiarekin irteten zara; kafe bat hartzera, trago pare bat botatzera edo basura jeistera eta bapatean, San Gregorioko festetan aurkitzen duzu zure burua eguerdiko ordubata terdietan amona batekin pasodoble bat dantzatzen. Gaua horrelakoa da, gaiztoa, eta ez du nahi zu etxera joaterik.
“Honek du aurpegia honek!” pentsatuko duzue agian baina jarraian frogatuko dizuet ez naizela gezurretan ari, gauak bizi eta ideia propoioak dituela alegia eta bere helburu maltzurretarako faktore ezberdinez baliatzen dela.
Gau hura Martxoko gau lasai horietako bat zen, zerua ilun zegoen, behelainoa kalean, farolak piztuta eta gainontzeko parafernalia guztia. Arratsaldean trago pare bat hartzera irten ginen (“pare bat” hitzegiteko modu bat da) eta ondoren, pintxo afari orgasmiko horietako bati ekin genion.
Afaldu ostean, eta noski, ohizko ebaki hizotzduna eta belar orujo kopa liturgikoa irentsi ostean, kalera irten ginen. Bata edo bestea zela, ez naiz oroitzen (ez naizelako orioitzen, ez gaizki pentsatu) hurrengo egunean egiteko gauzak genituen eta denok etxera goiz joateko erabakia hartua genuen (gutxitan gertatzen dira horrelakoak). Horrela, ohera joan aurretik azken kubata edatea otu zitzaigun (originalak gu) eta taberna zulo batean murgildu ginen.
Bost lagun ginen eta gau hartan oso txintxo baginen ere, gauak guretzat beste plan batzuk zituen. Barrara gerturatu eta tabernakoari gure ronda eskatu nion:
- Un kuba Habana 7 kola y un ginkas (bostentzako bi kubata, ez esan txintxo ez geundenik)
- Habana ke? (pofesionala bai jauna!)
- Habana SIETE!
- Ok
Tragoak eskatuta gurera itzuli ginen eta mundua konpontzen jarraitu genuen (elkarrizketa horiekin bakarrik hogeibat blog elikatu ahalko lirateke). Halako batean denbora asko pasa zela eta gure kubatak behar zuten lekuan ez zeudela konturatu ginen. Bapatean, zerbitzari ile horia gure ondora gerturatzen ikusi genuen baina… Zer zuen hark esku artean! Kubata ilun mordoxka batekin zetorren!
- Pero ke traes?
- Tu me has pedido
- Pero kuantos…?
- Siete
- Siete no…! Habana siete!
Guk etxera joan nahi genuen! Bost pertsonentzat bi kubata eskatu genituen! Normala den moduan ez zituen eskatu ez genituenak konketara bota eta azkenean zortzi kubatarekin geratu ginen bost lagunentzat. Gauak guretzat plan bereziak zituen eta astro konjuntzio bat bailitzan gure bidea markatu zuen.
Esan beharrik ez dago nola irten ginen atberna hartatik eta etxera goiz iritsi nintzela; goiz, goizean goiz, periodiko, ogi eta guzti. Lasaitasun bat besterik ez nuen buruan etxera iritsi nintzenean: Eskerrak ez genuen Licor 43 kubatarik eskatu…
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/20 19:43:22.112 GMT+2
Etiketak:
keler_nation
the_clash
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/19 18:20:30.875 GMT+2
- Zertan hai haiz! Orain Keler Nationen bizi haiz! Zer dek arratsaldeko zazpiretan zumo tropikalak edaten ibiltze hori!
- Eske… medikuk esan ziek…
- Medikuk! Guretarrak ez dittuk medikura joaten! Bizia kendu besterik ez ditek egiten! Egun osoa transaminasak, kolesterola eta azido urikoa begiratzen pasatzen ditek!
- Ya, egie dek baino eske nere neska enfermera dek…
- Neska!!?? Hala hala, jun hai haizea hartzea… Hirekin etzeok zeineik.
- …
- Ejem ejem, atera niri beste tropikal bat!
- Baina ez duzu esan…
- Ixo! Nagusiei ez zaie ezer eztabaidatzen!
Nork: Ignatius_Bukowsky.2007/09/19 18:20:30.875 GMT+2
Etiketak:
the_pogues
keler_nation
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak