Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/25 14:57:19.918 GMT+2

Aste Santuko oporrak

Aste Santutako oporrak, ez dira oso luzeak, baina kanpora joateko denbora eta aukera ematen du. Nire kasuan, beti izan ditut gogoko bidaiak. Autoz zein beste garraioz bidaiatzea gustatzen zait.

Hasiera batetan, lagunekin kanpora joateko asmoa nuen. Lagunek, Madrilera joateko ilusioa zuten, Warner Bros.-eko parke tematikora. Bertan, ongi pasatzeko asmoarekin joango ginen, bertan gazteentzako eta adin guztikoentzako eta ondo pasatzeko tokiak baitaude. Naiz eta ilusio handia eduki, gure txalupa lehorrean geratu zen.

 

Azkenean ez ginen joan, ez Madrilera ezta beste toki batera ere. Gustatuko litzaidake kanpora jopea, baina azkenean ezer ez. Oporrak, etxekoekin eta lagunartean pasa nituen. Etxean geratzeak ez du inongo kalterik egiten eta noizean behin bertan geratzea ere positiboa da. Lagunekin berriz oso pozik egon nintzen, aste barruan ez banaiz eurekin egoten. Horrela, nire koadrilakoekin egon nintzen denbora gehiena. Kanpora ez ginen joan, baina juerga batzuk bota genituen, horrekin pozik.

 

Aste Santutako oporretan, kanpora joateko aukera izango banu, Euskal Herriko niretzako ezkutuak diren guneetara joango nintzateke. Nahiz eta euskaldun garela behin eta berriz esaten bagaude ere, gure geografiako hainbat eta hainbat toki ez dugu bisitatu. Nire proposamena horixe izango litzateke. Hori esatearren ez dut esan nahi kanpora joan ez daitekeenik. Baina opor hauen luzerarekin, kanpora joateak batzuetan ez du merezi batzuetan kanpora joaterik ere.

 

Beraz, hori izango zen nire gomendioa. Ahal bazenuten, Euskal Herriko txoko miragarri eta magikoetan ibili. Hor ditugu kostaldeko herriak: Ondarroa, Mutriku, Zarautz, Donostia… Baita barnealdekoak ere: Arrasate, Bergara… Horietan ibili eta murgiltzea gomendatzen dizuet. Ez zarete damutuko!!!


Ondarroako Gaztetxi! map

Nork: jostheboss.2008/04/25 14:57:19.918 GMT+2
Etiketak: jaiak oporrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/25 14:16:36.696 GMT+2

Ondarroa

Aupa lagunok!

Hau neure herrixan argazki bat da, satelitetik.Bertan beran edertasune aprezixaleike, asko ez bañe bueno, hurreatu mapik dakarren + az.

Anima etortea!


Ondarroako Kafe Antzokia map

Nork: jostheboss.2008/04/25 14:16:36.696 GMT+2
Etiketak: kostaldea euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/29 14:46:31.138 GMT+1

Rallyxetako kotxeik onena

Kaixo lagunak!! Hamn dakau 80.hamarkadan Audi marka legendaxuk Quattro sistemiaz batea sortuban lelengoko Rallyxetak okotxi: Audi S1-a. Honek beran denporetan, exito asko eukiban. Audi s1

Nork: jostheboss.2008/02/29 14:46:31.138 GMT+1
Etiketak: rally | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)