Kresala

Drogen legeztatzea
DROGEN LEGEZTATZEA

Drogak legeztatu egin behar dira. Drogak legeztatu eta berauen merkatua normalizatu behar da. Drogen kontsumoa gero eta altuagoa da, drogak beti egon dira, daude eta beti egongo dira. Baina, zer da droga? Denis Richard eta Jean-Louis Senonek honela definitu zuten 1999an droga: "Zentzu hertsian, organismoari sendagai baten gisan eragiten dion edozein gai da droga; adiera horrekin, beraz, sendagai oro da droga. Zentzu zabalago batean, berriz, gehiegizko kontsumo baterako arriskua daukan eta mendekotasun-arazoak sor ditzakeen edozein gai psikoaktiboa da droga". Drogak dira beraz sendagai guztiak, tabakoa, alkohola eta legeztatutako hainbat sustantzia.

Baina, gai bat edo bestea drogatzat hartzea ala ez, elementu soziokulturaletan oinarritu ohi dela esatera ausartzen naiz, gaiaren ezaugarri kimiko eta farmakoetan baino. Eta egungo gizartean, droga kontsumitzaile izateagatik soilik, gizarte jazarpenak, baztertze sozialak, eta hiritar moduan ditugun eskubideen urraketak ere jasan behar izaten dituzte kontsumitzaileek. Drogenganako beldurra, estereotipoz betetako beldur soziala dela uste dut.

Botereak, beraz komunika bideek, esaten digute, drogak osasun arazoak ekar ditzakeela. Hala da, aitzitik, tabakoaren eta alkoholaren eraginez hiltzen direnak askoz gehiago dira. Droga-mendekotasunen Euskal Behatokiaren arabera, %28,9k egunero kontsumitzen dute alkohola eta tabakoa EAEn. Eta %1,9 da egunero kokaina kontsumitzen duena. Beste droga mota batzuk kontsumitzen dutenak berriz, %0,6 soilik da. Legez kanpo dauden drogaz hiltzen direnak, osasun arazo, istripuz edo tratu txarrez hiltzen direnak baino askoz ere gutxiago dira, ia deus.

Gazteok bizi garen gizarte ezegonkor honetan, ezegonkortasun nabarmena dugu arlo sozialean ere: ezegonkortasun ekonomikoa, laborala, emozionala… Kontsumismoaren gizartean bizi gara,  lan/ikasketa eta aisiaren arteko ezberdintze nabarmena egiten dugu, estresak, frustrazioak… horrek guztiak debekatua dagoena, zerbait atipikoa egitera bultzatzen gaitu. Alkohola edatera, tabakoa erretzera, eta nola ez legez kanpoko drogak hartzera.

Drogak legez kanpo ustearen politika jarraituz, tabakoa eta alkohola ere legez kanpo utzi beharko litezke, baina bi gai horiei zergak gehitu dizkiete. Alkohola eta tabakoaren menpetasunean murgilduta bizi direnak gehiago dira legez kanpo drogen menpe bizi direnak baino. Alkohol edo tabakoaren menpekotasunak osasun egoera larrira eraman gaitzake, mediku guztiek diote hori. OMSk, hau da, Osasunaren Mundu Erakundeak dio, “izaki batzuk bizitza osoan egon daitezke droga hartzen osasunaren edo bizimoduaren kalterik gabe”. Hori bai kontsumo kontrolatu eta maila txikikoa bada noski.

Arriskuz betetako gizartean bizi gara, horien aurrean gure erantzukizunak arrazoitzen duelarik. Eta horregatik diot beste askatasun bat gehiago hartzeko gai ere bagarela. Drogen kontsumo askean sinesten dut. Droga mota guztiak legeztatu eta berauen aurrean menpekotasunik gabe aske bizitzeko gai garelakoan nago. Horren aurrean, gure erantzukizunak arrazoituko baitu. Eta gobernuaren egin beharra, askatasun horretan  eskaintza erregularizatzea izango beharko da.

Amodio protopoema
HAU DA ENE ONDASUN GUZIA

Amodio poemarik xamurrena izkiriatu nahi nizuke

poeta erromantikoen xalotasun eta

erru gabeziarekin.

Zure zangoak luze luzeak balira

eta ene zangoak zureak lain luzeak

mahaipean luzatuko genituzke zangoak

zangalatrabatzera jolasteko.

Ene hatzamarrek zure larrua ukituez gero

pospolu antzera izekiko lirateke.

Mundua arrisku larrian jarriko genuke

gure besarkadagatik ikaratzen ez dakit zenbat

Richter eskalan.

Erdu harresia aihenbelarrak lez eskalatuz, erdu

untziaren kubertara jauzten den olatuaren gisan,

erdu eremu lehorra hondatzera datorren ekaitza bezala.

Erdu eta bihur ditzagun hitzak haragia.

Solda gaitzatela bata bestearen kontra.

Horrelako poema gogotsu bat eginen nizuke,

baina zer laburra den lirikarena.

Lehioa zabaltzean, zeldara zure ordez,

Errealitatea sartzen zait, bere altzairuzko

Hatzaparrekin, orroaka.

- Joseba Sarrionandia -

Opari bat
Nori eta zergatik.

Oparirik garestiena da,

aberatsik aberatsenak ere ezin du erosi,

inon ez dago salgai

denok nahi dugu geuretzat,

eta denok nahi dugu maite dugunarentzat.

Nire maiteari emango nioke

nire amari oparituko nioke,

nire aitari erregalatuko nioke,

nire ahizpari egingo nioke,

nire aiton-amonei eskainiko nieke.

Nire familiari,

nire ingurukoei,

maite ditudanei,

eta maite ez ditudanei,

denei oparituko nieke.

merezi dutelako,

maite ditudalako,

eskubide dutelako,

arrazoirik gabe,

zoriontasuna mundu guztiari oparituko nioke.

Ikastolan, lagunartean, medioetan, frontoian… euskaraz!
Euskara da nire jatorria, euskara da nire bizia eta bizimodua, euskara dena da niretzat. Gure arbasoentzat ere euskara DENA, GUZTIA zen. Euskararik gabe ez ziren ezer.

Mundu kapitalistak globalizaziora eraman gaitu eta globalizazio honek eredu bat eta bakarra jarraitzera behartzen gaitu. Estatu Batuarrek jartzen duten janaria jaten dugu, haiek bezala janzten gara, jarrera berdinak hartzen ditugu… Eredu horretatik irteten dena, bere irizpideak jarraitze dituena, “arraroa” dela esango dugu gainera. Beraien hizkuntza ere adoptatu dugu. Super guaia da modan egotea, beste kulturek egiten eta esaten dutena geuk ere egitea. Gure kultura galtzean doa horrela.

Komunikatzeko beharra du gizakiak eta euskaldunok euskara dugu komunikatzeko erreminta. Baina, gaztelerak pisu handia hartu du euskaldunon artean. Mundu globalizatutik datorren hizkuntzak zama handiagoa hartu du gure hizkuntza minorizatuaren gurdirako, gehiegizko pisua. Eta pisu hori euskara jasaten ari da. Euskaldunok, arbaso euskaldunak ditugunok, gazteleraz egiten dugu kalean, euskarak maila gutxiago duela uste dugulakoan.

Euskararen jatorria inoiz ez da jakin zehazki, baina gauza bat argi dago: hizkuntza indoeuroparrek mendebaldea estali aurreko hizkuntza bakarra da Europa osoan. Beraz, k.a. 2000 urteetan inguru hauetara etorritako herri edo mintzaira indoeuroparren aurrekoa da. Zaharra benetan! Gaztelera berriz, hizkuntza erromantze bat da, Iberiar taldekoa. Erdi Aroko Gaztelako Erresuman sortu zen, latin arruntak euskararekin izandako ukipenen ondorio. Honela, espainierak euskararen hainbat ezaugarri fonetiko gorde ditu esaterako, bost bokaleko sistema, hasierako "f"-a galtzea...

Gaztelera hizkuntza modernoagoa edo berriagoa dela eta, garrantzitsuagoa al da bada? Politagoa al da? Eta aberatsagoa al da? Ezezkoan nago. Gure arbasoengatik jasotako altzari zaharrak bezalakoa da. Ez al du xarma berezia gure arbasoek emandako altzaria etxean izatea eta geuk konpontzea eta zaintzea, altzari berri, hotz eta modernoa erosi beharrean? Altzariaren moduan, zaindu eta gorde beharra dugu euskara ere. Eta konponketak egiteko hor dugu Euskaltzaindiaren lana. Goazen bada euskara zaintzera, euskaraz hitz egiten; euskara babestera, erabiltzen eta defendatzen; eta euskara konpontzera, eremu berrietara egokitzen.

Euskararen egoera normaltzeko, eta berriz ere indarra hartzeko, medioek berebiziko garrantzia dute, medioek eskaintzen dutena imitatzen baitugu. Horregatik, beharrezkoa da euskara euskal medioetan normalizatzea eta egoki erabiltzea. Euskal telebistak gaztelerazko elkarrizketak eskaintzen baditu, euskarara bikoiztu gabe, kalean nola egingo dugu euskaraz medioek ere euskarari garrantzirik eta baliorik ez badiote ematen? Medioek euskara egoki erabili behar dutela diot. Bai, medioak baitira gure erreferentzi.

Interneten arakatzen nenbilela, hainbat artikulu aurkitu ditut Berria egunkariak 2007ko ekainaren 15ean, ostiralean, argitaratutako azpititulu honen gainean: “Aimar Olaizola eta Abel Barriola gustura agertu dira etzi Donostiako Atano III.ean  pilotekin”. Gustura agertu dira ... pilotekin. Dudarik ez dago esaldia honela ezin dela lotu. Hauetako esaldiren bat aukeratu beharko luke Berriako zuzentzaileak:

1) gustura agertu dira ... aukeratutako pilotekin
2) gustura agertu dira ... finalerako aukeratutako pilotekin
3) gustura agertu dira ... buruz buruzko finalerako aukeratutako pilotekin
4) gustura agertu dira ... jokatuko den buruz buruzko finalerako aukeratutako pilotekin

Ez du ematen garrantzizko akatsa denik, baina medioetan ikusi nahiz irakurtzen duguna erreferentzi moduan hartzen dugula kontuan harturik, izugarrizko akatsa da. Hurrengoan, pilotariak ere esaldi bera erabiliko baitu elkarrizketatzen dutenean, eta nola ez pilota partida ikustera joaten diren euskaldunek, pilotaria miresten duten horiek.

Gazteleraz ez dakienari barre egiten diogu. Eta euskaraz ez dakiena berriz, gazteleraz ongi hitz egingo duelakoan miretsi egiten dugu, medioek eta inguruak eskainitako eredua jarraitzen baitu. Generazio berria, gazteleraz mintzatzen hasi da egunerokoan, interesgarriagoak egingo dituztelakoan. Euskal eremura ere gaztelera eraman da. Medikuarenean, udaletxean… administrazio publikoan gazteleraz egiten da. Dendetan, ikastolako atsedenaldietan… gaztelerak du nagusitasuna. Eta orain euskal tradizioetako kiroletan ere gazteleraz egiten da, frontoian esaterako. Pilota partidak euskaraz baino gehiago gazteleraz ematen dira, pilotariek ere gazteleraz hitz egiten dute. Noraino iritsiko gara? Euskara, euskal eremu tradizionaletan ere galtzen ari gara eta.

Euskara hizkuntza zaharra, ederra, xarmanta.. da baina herdoiltzen ari da, gogorrago oraindik, herdoiltzen usten dugu! Dena, gure jatorria, gure bizia eta bizimodua, euskara, galtzen ari gara. Horregatik diot, altxorrik badugu, gorde eta zaindu dezagun!

ZUGAk etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria egingo du
Duela zenbait hilabete, Zumaiako Gazte Asanbladako gazteok, egunerokoan nozitzen ditugun arazo nagusiei buruzko diagnosi bat egiteari ekin zion. Diagnosi horretan, beste hainbat arazoren gainetik, etxebizitza eskubideak jasaten duen urraketa ageri zen arazo larrienaren gisan.

Ondorioz, arazo nagusi horren inguruko lanketa bat egitea erabaki zen, eta lanketa horren fruitu apirilean atera zutenGazte Manifestua izan zen.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko udalaren inplikazioa eskatzen zuen manifestu hark, laurehun sinaduratik gorako atxikimendua jaso du orain arte, herrian bizitzen jarraitzeko gazteok aurkitzen ditugun zailtasunen aurrean herritar kopuru handi batek egoera honen aldaketarako bidean pausoak eskatzen dituelarik.

Honela, eta lanketa honekin jarraituz, abuztuaren 2, 3 eta 4ean etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria kale gorrira aterako dute, akanpada baten bidez guztioi zor zaigun eskubide unibertsal honen urraketa salatzeko.

Akanpada honetan, festa eta aldarria uztartuz, ekintza ugari burutuko dira, eta amaiera jai giroan Gazte Egun batekin emango zaio, abuztuak 4 larunbatean.

Beraz, jendea salaketa honetan gurekin egotera animatu nahi dut, giro ederrean akanpadan parte hartuz.

Ondokoa da egun horietarako prestaturiko egitaraua:

OSTEGUNA 2

-11:00  Akanpadari hasiera emango diogu kanpinak jarriz eta jarraian aurkezpena burutuko da.

-13:30    Bazkari goxoa!

-16:00    Etxebizitza eskubidearen aldeko jolas erraldoia

-18:30    Askaria

-19:30    Hitzaldia

-21:30    Afaria

-22:30    Bideo emanaldia.

Jarraian izar eskola.

-00:30   ZU.G.A -poli

OSTIRALA 3

-10:00   Gosaria.

-11:00   “Etxe eginez...” ekimen aldarrikatzailea.

-13:30    Bazkaria +kafetxoa

-15:30   Tribial erraldoia.

-18:30   Askaria.

-19:30   Hitzaldia.

-21:30   Afaria.

-23:30   KONTZERTUA: “Lette Band”

LARUNBATA 4: GAZTE EGUNA

-10:00  Gosaria.

-12:30  Hamaiketakoa.

Jarraian, kale antzerkia.

-14:30  Bazkari herrikoia.

Jarraian bertsolariak eta abeslariak.

-20:00  Manifa eta ekitaldia

-22:30  KONTZERTUA

Ruper Ordorika zuzenean Zumaian
Ruper Ordorika zuzenean ariko da gaur Zumaian

Memoriaren mapan lan berriaren aurkezpen biran murgilduta, Ruper Ordorika musikari eta abeslari beteranoak kontzertua emango du gaur gaueeko 22:00etan Aita Mari aretoan. Emanaldia akustikoa izango da, bere azken diskoan lortu duen giro bera islatze aldera. Taula gainean, era berean, kontrabaxu-jotzaile Jon Piris izango du lagun. Sarrerak 8 euro balio ditu.

Hemen dituzue bere 3 disketako abestiak entzungai. Disfrutatu eta animatu zaitezte bere kontzertua ikustera, guztiok egin behar baitugu borroka euskal kultura eta musika aurrera ateratzeko.

“AYO”. Izoztua geratzeko moduko ahotsa
“AYO”. Yoruba (alaitasuna). Izoztuta geratzeko modukoa da emakume honen ahotsa. Hogeita sei urteko alemaniarra da, sustrai nigeriarrak ditu eta espiritu frantsesa. Azken urtetako artistarik onena dela izatera ausartzen naiz. Joyful, bere albuma, bikaina iruditu zait, batez ere bere lehen singela: Down on my knees.  40. hamarkadako jazz abeslariaren ahotsa du (oilo ipurdia jartzeko modukoa), letrak ere sentimenduz josiak eta ahaztezinak dira. Erritmo motela dute bere kantuek, reggae puntua du, jazz usaina eta bere letren indarrak bere musikaren munduan harrapatzen zaitu. Berari buruzko kritika batzuk dioten moduan, Ayo bera da estilo ezberdinak osatzen dituen musika.

Ziur nago dagoeneko irratian entzun duzuela berari buruzko komentario edo bere singela. Gaur arratsaldean Euskadi Gaztean izan da Ilaski Serranorekin solasaldi batean Are Gazteago saioan. Gaueko bederatzietan berriz artista honetaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko Cotton Club aretoan.

Bitartean, bere bideo honekin usten zaituztet:

<embed src="http://www.youtube.com/v/F_laMjmR5nM" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed>

Martxoak 8, emakumeen eguna?
Aspaldian ezer idatzi gabe nengoen baina gaur egunero hausnartzen dizuedan gai bati buruz nire iritzia emango dizuet:

Gaur, martxoak 8, osteguna, emakumearen Nazioarteko eguna da. Orain 76 urtetik ospatzen da egun hau. Baina zein urte izango ote da egun hau berezia izango ez den urtea? Noiz iritsiko da emakume eta gizonezkoen berdintasuna? Egun hau gehiago ez ospatu behar izatea da egun honen helburua, ezta? Berdintasunaren aldeko borrokan denok egin behar dugu aurrera. Denok gara berdinak, gizon ala emakume, baina legalki. Baina gizarteari begiratuz gero, sexu ezberdintasunak ikusten ditugu non-nahi. Adibidez? Bada, publizitatean oso eztabaidatua izan den gaia azpimarragarri da. Emakumea sexu eta plazerrarekin loturik oraindik ere. Bestalde, emakumeen langabezi tasa altuagoa da, nahiz eta gizonezkoek baino emakumezkoek ikasketa gehiago izan, lana bilatu arteko denbora luzeagoa da, behin lana aurkitu ondoren soldata baxuagoa dute, eta “techo de cristal” termino a ere oso esanguratsua da. Gizarteak ez du oraindik ere ongi ikusten emakume bat boterean egotea edo kargu publiko nahiz pribatu altu batean egotea. Horregatik beti ukatu izan zaio postu altuko kargua emakumeari.

Uste det ez duela emakumeak bakarrik ez duela gizonaren egoerara hurbildu behar, gizonak ere emakumearen egoerara hurbildu beharko luke. Gizonezko askok egiten dituzte etxeko lanak gaur egun, baina oraindik ere emakumezkoak dira nagusi horretan. Emakumeak zaintzen dituzte haurrak, eskolara eraman, medikuarengana eraman... hori guztia bikotearen (bien) kargu dago eta ez emakumearen kargu bakarrik. Superwomanak al gara bada? Lanaldi bikoitza egin behar dugula ala? Gizon eta emakumeen berdintasunak ez du esan nahi emakumea lan munduan sartu behar denik soilik. Berdintasuna arlo guztietan eskatzen da, lan munduan, etxean, gizartearen ikuspegian... guztian. Emakumeak egiten dira bikotearen egin beharrekoaren gehiengoaren kargu eta beraz ezin du izan kargu altuen buru? Gure gizartea kontraesanez beterik dago, geu ere kontraesanez beterik gauden moduan. Baina goazen denok elkarturik honen aurka borrokatzera, injustiziaz beteriko gizarte honetan elkarturik eman behar baitugu historiako aurrera pauso garrantzitsuenetako bat.

Elkarlanean bakarrik lortuko dugu gizon-emakumeon berdintasuna!

Zumaia eta Deba arte marearteko zabalunea urtebeteko epean biotopo babestua izango da
Zumaia eta Deba arte marearteko zabalunea urtebeteko epean biotopo babestua izango dela adierazi du Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak, Zumaiara egin zuen bisitan.

Sailburuak Algorri zentroan adierazi zuenez, Zumaia-Debako marearteko zabalgunea biotopo babestu izendatzeko egitekoak joan den uztailaren 7an hasi ziren formalki, prozedura hasteko agindua EHAAn argitaratu zenean.

Bere esanetan, prozesuak badu berezitasun bat; herritarren partaidetzaren alde egitea, alegia: "Partaidetza horri ateak zabaldu nahi izan dizkiogu; foroak antolatu eta herritarrak erabakiak hartzerakoan zeresana izan dezatela. Foro horietan esparru eta izaera desberdineko hogei bat taldek hartzen dute parte.  kultura kirol, auzokide, kontserbazionista, zinegetiko eta abar. Horiez gain, inplikatutako herri administrazioak, tokikoak nahiz foru aldundikoak."

Partaidetza prozesu hau aurtengo martxoaren erdialdera amaitzea espero du, eta une horretatik aurrera, marearteko zabalgunea ofizialki biotopo babestu izan liteke urtebeteko epean.

Currilulo 2.0
Joxek oraingoan Josep M. Sarrieguiren artikulu bat eman digu irakurtzeko. Youtuben erabilera izugarria dela ikusi dezakegu, curriculumak ere bertan zintzilikatzen hasi baitira. Honela, enpresa buruak pare bat ordutan bideo asko ikus ditzake eta bere lana ezagutzeaz gain pertsona nolakoan den ere ikusten du. Denbora aurrezteko modu erakargarria eta entretenigarria da bai langilearentzat eta baita enpresa buru eta nagusiarentzat. Ala ere kontuz ibili behar da erabilera honekin, batzuetan ezuste batzuk ere ekartzen baititu. Artikuluan mutil baten kasua ematen digu adibide idazleak, curriculuma zintzilikatu eta denek barre besterik ez ziotela egin esaten du. Ala ere ikus dezakegu ideia hau aurrera doala gure inguruan ere, eta laster karrera amaitutakoan guri tokatu zaigu honelako bideo bat egin eta youtuben zintzilikatzea. Bitartean, hemen atxikitzen dizuet Alex Rossi diseñatzailea baten portfolio bat.

<embed src="http://www.youtube.com/v/JRCCdTP26gI" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed>