Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/23 09:50:54.643 GMT+1

Zumaia eta Deba arte marearteko zabalunea urtebeteko epean biotopo babestua izango da

Zumaia eta Deba arte marearteko zabalunea urtebeteko epean biotopo babestua izango dela adierazi du Esther LarraƱaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak, Zumaiara egin zuen bisitan.

Sailburuak Algorri zentroan adierazi zuenez, Zumaia-Debako marearteko zabalgunea biotopo babestu izendatzeko egitekoak joan den uztailaren 7an hasi ziren formalki, prozedura hasteko agindua EHAAn argitaratu zenean.

Bere esanetan, prozesuak badu berezitasun bat; herritarren partaidetzaren alde egitea, alegia: "Partaidetza horri ateak zabaldu nahi izan dizkiogu; foroak antolatu eta herritarrak erabakiak hartzerakoan zeresana izan dezatela. Foro horietan esparru eta izaera desberdineko hogei bat taldek hartzen dute parte.  kultura kirol, auzokide, kontserbazionista, zinegetiko eta abar. Horiez gain, inplikatutako herri administrazioak, tokikoak nahiz foru aldundikoak."

Partaidetza prozesu hau aurtengo martxoaren erdialdera amaitzea espero du, eta une horretatik aurrera, marearteko zabalgunea ofizialki biotopo babestu izan liteke urtebeteko epean.

Nork: idurre_l.2007/02/23 09:50:54.643 GMT+1
Etiketak: biotopo zumaia deba babestua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.