ZuZeu!

kresssala 1456150597510 Kressala | 2009-05-12 16:29

Kaixo irakurleok!

Duela egun gutxi batzuk Hasier Etxebarria eta Mikel Lasa izan genituen klasean ZuZeuari buruz hitzaldi bat ematen.

Teknologia egunero aurrera doa, eta Hasier eta bere lagunek euskarazko informazioa lortzeko gune batean lan eta lan aritu dira denbora mordoa.
Proiektu honen izena ZuZeu da.
Web orrialde hau, hainbat zatitan banatzen da, edozein motatako artikuluak eskaintzen ditu, eta hainbat gaiei buruzko iritzia emateko aukera ematen du beste batzuen artean. Izan ere, zaborra sar ez dadin, edozein gauza publikatu baino lehen begiratzen da.


Momentuz probetan dagoen proiektu hau, arrakasta handia izaten ari da, interes handia sortu baitu.

Oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan ZuZeu. Hemendik ere, aurrera eramateko animoak bidaltzen dizkiet!

Besterik gabe, eskerrik asko eta hurrenerarte!


Utzi iruzkina: