kulturgiltza

Euskaldun naturala eta euskaldun artifiziala
Beste artikulutxo jakingarri bat. Kasu honetan eskutitza da. Identitate guztiak ez dira berdinak, bistan da. Baina ez eduki diferenteak dituztelako, izaera bera dute desberdin. Ez da, inondik inora, berdina euskaldun naturala (inguru soziolkulturalak horrela sortu duen euskara hiztuna) eta euskaldun artifiziala (inguru politiko-diskurtsiboaren eraginez sortua). Biak, noiz edo noiz, batera ageri ahal dira pertsona bakar baten jardunetan; inguruak agintzen du zein agertu. Baina identitate-logika desberdinak dira, oso.

http://www.gara.net/paperezkoa/20080213/62523/eu/Zer-demontre-egin-behar-dugu-euskararekin

Garziak euskaldun naturala den aldetik, inguruak-eta holako egin dutelako, eroso bizi nahi du, errealista izan, eta egin daitezkeen kontuei ekin , “esku dagoenari” hain zuzen. Jarrera honek ahaztu egiten du politika zer den: ezinezkoa denari izateko ateak irekitzea, hau da, ezinezkoa posible, daitekeena edo, bilakaraztea. Politika posiblearen artea dela entzun dugu, baina hori ez da politika hori administrazioa edo gestioa baino ez da. Kasu bat adibide: emakumeen egoera eta izaera, egun duguna ezinezkoa zen orain dela ehun urte, baina ezinekoa egia bilakatzeko lanean aritu diren guztiei esker posiblea izan da, eta bihar ere bestelakoa izango da administrazio hutsetik harago jotzeko gaitasuna eta gogoa baldin badugu. Halaxe da euskal kulturaren kasuan ere: ditugun tresnak eta aukerak baliatuz, euskaren edo euskal kulturaren egoera eta izaera administratu ahal dugu, hobe beharrean bistan da (UPNren administrazioa ere langintza horretan ari da, ezta?), edo gaurko egoera eta izaera antzaldatzeko politika egin dezakegu. Azken hau egin ahal izateko “bisioa eta misioa” behar dugu: nora heldu nahi dugun?, nola egin bidea?<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

Nago erantzunak lehenengoz nahia (atxikimendua eta sentimendua) eta bigarrenik estrategia (ezagutza eta gaitasuna) ezartzen dituela.<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

Eskutitzean ageri diren jarrerak moderno / postmoderno tentsioan kokatu ahal ditugu edo bestela ere, euskaldun natural (soziologikoa) eta euskaldun ekintzaile (ideologikoa) tentsioan. Zuek aukeratu eta saiatu tentsio horretan zein den zein azaltzen...<o:p></o:p>

Olentzero postmodernoa: Euskal Kulturaren ajeak, logikak eta ideologiak
Bi testu hauetan Olentzero darabilte euskal kulturaz hitz egiteko. Olentzero, nonbait, euskal kultura eta identitatearen paradigmatzat jo dezakegu.

Irakur izatzue testuok eta zuen iritzia idatzi.

Lehenengoak euskal kulturaren egiak eta gezurrak agerian utzi nahi ditu, baina barrenean daraman konplexua da interesagarriena: euskal kulturak, euskarak, euskal identitateak bera ere,  "benetakotasunaren muina" izan beharko lukete... Jatorri zahar, gogor, betierekoa duen HARRI kultura. Ideologia modernoek eta mundu modernoak, oro har, kultura hori "prostituitu" dute: egitasmo politikoen xede bihurtu dute edo merkatugai zikina...

http://blogs.diariovasco.com/index.php/cuevavasca/2006/12/17/el_olentzero_prostituido

Bigarren testuan euskarari buruzko paragdima aldatu beharraz ari da Pruden Gartzia. Jakin aldizkaria agertu zen testua. Intesgarria da gure asmoak eta jarrerak "unibertsalizatu" beharra agerian uzten duelako, hau da, kemen eskasa dugu geurez (nor bere jarreretatik) aritzeko. Norberaren "egitura psikosoziala" indar gutxiko eragilea da, antza. Enparau ideologiko handia (paradigma bat) behar omen dugu egin nahi dugunari zentzu "onargarria" emateko.

http://es.geocities.com/elezkano/Olentzero.doc