Oraingoan web orrialdeak egiteko tresna batekin datorkigu. Google pages deitzen da tresna hau, eta honen bidez minutu gutxitan gure web orrialde pertsonala egin dezakegu.

Nik dagoeneko egin dut proba. Ez da izan google horrelako tresna bat ateratzen lehena, aurretik ere makina bat lekutan eskaintzen zen zerbitzu hau, baina bilatzaile honek erakutzi digu badakiela gauzak ondo egiten. Bere estiloari jarraituz, googlek erreminta oso sinplea eskaintzen digu, eta uste dut sinpletasun horretan dagoela bere handitasuna.
Argi googlerekin.

Erantzunak
Ba bai, arrazoi osoa duzu, azkenean internet == google izango da, baina beno, gutxienez nahiko irekia da, eta ez ditu minoriak baztertzen, eurek lan egiten baldin badute behintzat...ta beno, hobe google ta ez microsoft adibidez.
Agur!
Nork: zubox.2006/04/05 16:54:57.750 GMT+2
http://www.blogak.com/basajaun