Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/15 19:10:03.974 GMT+2

LAU APUNTE

Atzo egin genuen lehen ekitaldia hemen, Diyarbakırren. Hiru gauza aipatzeko? gau ta egun bizkartzainaz gabiltzala, Festibaleko beste hiru taldeak kurduak dırela (Siriakoak, Irakekoak İranekoak) eta gu ez beste partaide guztien adina zenbatzeko zifra bakarra nahikoa dela.

Horretaz aparte, Miki Maus Disneylandian zelan sentitzen den deskubritu dugu, herriko haur guztiak ditugu segika goiz eta gau; klinexak eskaintzeko, ulertzen ez dizkiegun kontuak esateko, eurekın argazkiak ateratzeko, autografoak emoteko...

Segiremos informando.

 

Josu Martinez

 

Nork: kurdistan.2006/05/15 19:10:03.974 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ondo jaok!

Besarkada bat jende kurduari Bergarako Txapa Irrati librearen aldetik, zuen ibilaldia irratiz komentatuko dugu!

Ondo segi! eta zaindu!

Nork: satza.2006/05/16 10:43:11.852 GMT+2

Eta zorririk ikusi al duzue Kurdistan urrun horretan? Kontatu.
Bide batez Josumartinez, esaiozu Olegario zeure lagunari ea itzulitakoan ez ote duen bere blogean bidaian bizitakoaren gaineko hausnarketa zabalagorik.
Ondo ibili!

Nork: Gumersindo.2006/05/16 14:18:34.022 GMT+2
http://www.blogak.com/gumersindo

Han Miki Maus bezala sentitzen zaretela? ai, koitaduak, ba hona bueltatzen zaretenean... prestatu!

Hemen komunikabideetan, kalean, tabernetan... elizetan ere besterik ez da entzuten: euskaldun talde bat Kurdistanen. Que si bertso-mimikan kriston arrakasta izan, kalejiran hasi eta ehun milatik gorako gizaseme kadeneta burutu, txapela modan jarri Diyarbakirreko zoko nagusian, Idiazabaleko gaztaren usaina Kurdistan, beno, Asia osoan zabaldu... beno, beno, zer dan hau, zoramena!

Euskalerriratzean jakingo duzue, bai, zer den Miki Maus bezala sentitzea, edo are gehiago, Granhermanoko Aida bezala, gau ta egun en el candelabro. Eeee... igual me he pasau.

Bihar Euskadi Irratian "Arratsaldekoa"-n detaile guztiak e, Josumartinez? Sin falta eta kantuz bada hobe!

Marijo

Nork: marijo.2006/05/16 19:09:22.131 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru