Etxebizitzaren eskubidearen ukazioa
gehienok jasaten dugun errealitate bat da, eta konkretuago eta era bortitzago
batean gazteok. Hori dela eta, azken hilabeteetan Bilboko Gazte Mugimenduko
eragile desberdinen artean (hasiera batean Gazte Komunistak, Bilboko Okupazio
Mugimendua, Euskadiko Gazte Kontseilua, Segi, Eraldatu ikasle sindikatua,
Ikasle Abertzaleak, Iratzarri, Euskal Herriko Gazte Komunistak eta Plataforma
por
-
Etxebizitza
eskubidea ukatua daukagu gaur egun
-
Ukazioaren
arrazoi nagusia etxebizitza jasaten ari den merkantilizazioa da
-
Horren
atzean erantzule nagusi batzuk daude: banketxeak, promotorak, inmobiliariak,
konstruktorak eta hauek defendatzen dituzten politikak.
-
Gaur
egun administrazio publikotik abiarazten diren politika desberdinek ez diote
arazoari irtenbide errealik planteatzen.
-
Gazteok
gure arazoei aurre egin behar diegu eta ez dugu itxaron behar inork dagokiguna
eman arte, guk geuk eskuratu behar dugu, eta horretarako antolatzea eta
borrokatzea ezinbestekoa da.
Topaketen ostean beraz, gure artean antolatzeari
ekin diogu, eta horri begira, ikusita Bilbon auzo desberdinetan eta eragile
desberdinek beraien borroka eta dinamika propioak dituztela, uste dugu Bilbo
mailan behar duguna ez dela beste eragile bat sortzea, baizik eta jada martxan
dagoena elkar-osagarria egingo duen espazio bat irekitzea borroka guzti hauek
mugimendu bakar bat osatzen dutela irudikatuko duena eta horrekin batera jende
guztiari mugimenduan parte-hartzea ahalbideratuko duena (era guztietan).
Horretarako bi tresna nagusi planteatzen ditugu:
-
Irudia. Mugimendua bat dela irudikatzeko ikonoa
edo izango litzateke, mundu guztiak etxebizitzaren aldeko borrokarekin
identifikatuko lukeena.
-
Edukia. Nahiz eta mugimenduak izaera zabala
duen, oinarrizko eduki ideologiko batzuk izan behar ditu, eta hori da hau,
irudiaren atzean dauden ideiak. Zentzu praktiko bat izan behar dute, hau da,
idei orokor eta abstraktuetatik, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko neurri
praktiko eta zehatzak izango dira.
Datozen egunetan ZEUK DAUKAZU HITZA kanpaina deitu
duguna abiarazteko asmoa daukagu. Kanpaina honen helburua lehen aipaturiko
mugimenduaren edukiak osatzea da, eta horretarako prozesu partehartzaile bat
irekiko dugu, gazte guztiek parte hartu behar dugulako horren sorkuntzan.
Gazteen partehartze bermatzeko gure asmoa jendeak
ekarpenak egiteko kutxak jartzea da, non jendeak bere aportazioa egingo duen.
Honekin batera blog b tirekiko dugu kutxen funtzio berarekin eta baita jendeak
eritziak botatzeko, galderak egiteko etab-erako foro batekin.
Kanpaina Martxoaren 29-an hasteko asmoa daukagu, eta
Apirilaren 18an bukatzekoa. Bukarea bezala, kalejira, jolasak, ekitaldia eta
kontzertu batzuk burutzeko asmoa daukagu.
Beraz, zuengana hurbiltzen gara bai kutxen
kanpainan zuen inplikazioa eskatzeko, baina hortik haratago ere, orokorrean
sortu nahi dugun etxebizitza mugimenduan ere partaide izan zaitezten. Zuen
inplikazio maila zuen esku dago: kutxak jartzea, mobilizazioetan parte hartzea,
asteroko bileretara etortzea... guk mugimendua zentzurik zabalenean ulertzen
dugu. Inporta duena da guztion artean bakoitzak bere harritxoa jarriz gure
eskubideen gauzapena lortzea.
Idatzi artikulu bat