Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/04 15:34:02.261 GMT+2

Kuxkuxeroen aurkezpena

     Hau da Google Docs-en egin dugun aurkezpena, gure ikaskide eta irakasleei Mendeberri proiektuan egin dugun bloga erakusteko.

 

Nork: kuxkuxean.2008/06/04 15:34:02.261 GMT+2
Etiketak: kuxkuxean aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/24 15:16:50.697 GMT+2

Edertasuna itsas zabalean

 

Supermodelo 2008-ko kastingak hasi berri dira eta modelogaiak luxuzko barku batean daude proba horiek egiten

 

     Supermodelo 2008 martxan jarri zen berriro ere apirilaren 28an, astelehenean. Hala ere, programa bera ez da oraindik hasi eta prestakuntza zentroan sartu ahal izateko probak emititzen ari dira Cuatro-n. Azken probak luxuzko barku batean egiten dabiltza eta Mediterraneo osotik gurutzontzia egiten ari dira 20 modelogaiak. Dagoeneko Tunisia, Malta, Erroma, Palermo eta Mallorca bisitatu dute eta bertan era guztietako probak egin dituzte. Esan daiteke jadanik prestakuntza zentroan daudela, casting-ean dauden bitartean supermodelo bat izateko arauak ikasten ari direlako.

 

    

     Supermodelo-ko hirugarren edizioa dugu hori, eta berrikuntza eta sorpresa askorekin hasi da. Ez dauka beste edizioekin zerikusirik. Alde batetik, irakasleria aldatu da, bi irakasle berri egon baitira: Marie-Ange Schmitt-Lebreton, prestakuntza zentroko zuzendari, eta Josie, estilismoko irakasle. Azken horrek era guztietako janzkera arraroak eramaten ditu eta, horrela ere, bere ikasleei ondo janzten irakatsi nahi die. Beste alde batetik, parte-hartzaileen profila aldatu da, beste edizioetan ez bezala gizonezkoek lehiatzeko aukera dutelako. Gainera, aurtengo edizio honetan adin-nagusitasuna beharrezkoa izan da. Tontakeria dirudi hori egitea, betidanik modelo lanetan jarduteko heldutasuna ez delako garrantzitsua izan. Izan ere, egun modelo famatu ugari adinez nagusi izan gabe hasi ziren, adibidez, Kate Moss, Gisele Bündchen, Adriana Lima

 

     Nahiz eta berrikuntzak egin, badirudi beste edizioak baino eskasagoa izango dela. Hasiera batean, Cuatro telebista kateak ez zuen nahi eztabaida sortzen duten programak emititzerik, baina Supermodelo 2008 ikusita badirudi polemika ugari egongo dela formatu berri horrekin: partaideen arteko liskarrak, irakasleriaren gogortasuna, neska-mutilen arteko erlazioak… Hori guztia diru puxka baten ordez.   

                            supermodelo2008

Nork: kuxkuxean.2008/05/24 15:16:50.697 GMT+2
Etiketak: cuatro supermodelo espainia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/09 10:33:57.015 GMT+2

Made in Euskadi

 

Jendeak reality show-ak ikusteko joera ez duela esan arren, audientzien datuek bestelakoa diote

    

     Reality show-ak maiz egoten dira gaur egun telebistan eta horrek jendearen izakeran edo pentsatzeko moduan, eragin handia izaten du eguneroko bizitzan. Izan ere, gaur egun mota horietako programak ugariagoak dira telebistan. Gainera parte-hartzaile kopurua nabarmen hazi da azken urteetan.

    

     Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 2006an egindako ikerketa sakon baten arabera, galdeketa egin zaien pertsonen % 60k ez dituela reality show-ak ikusten aitortu du, baina audientziek erakusten dituzten datuak guztiz bestelakoak dira. Zergatik lotsatzen gara horrelako programak ikusten ditugula aitortzerakoan? Besteen aurreiritzien beldur garelako akaso? Auskalo! Hala ere, munduan dauden reality show ezberdinen kopurua ikaragarria da, eta lurraldeka parte-hartzaileen profilari dagokionez hiru multzo nagusitan kokatzea posible da: Ameriketako Estatu Batuetakoak, Espainiakoak eta Euskal Herrikoak. Ameriketako Estatu Batukoak sexualitatearekin lotura estua izan ohi dute eta parte-hartzaileen artean sexu- harremanak izatea oso egoera normala izan ohi da. Aldiz, Espainiako reality show-etan parte hartzen duten ehuneko handi bat diru edo fama lortzeko aurkezten da. Bertakoak, ordea, guztiz bestelakoak dira, indarra neurtzeko edo besterik gabe norbere burua ezagutzeko lehiaketak egiten baitituzte.

              big_brother_199015m

 

Euskal Herriko lehiaketak. 2003.urtean Basetxeak, indar fisikoa erakusteko lehiaketak, eman zion hasiera Julian Jantzi aurkezlearen gidaritzapean, Euskal Herriko reality show-ei eta jada maiatzean eman zaio hasiera bederatzigarren edizioari. Orain arteko zortzi programa horiek, erabat ezberdinak izan dira hainbat ezaugarriengatik: tokia, egoera, saria, probak...

     Beraz, bakoitzak bazuen ezaugarri ezberdin bat besteengandik bereizten zuena. Audientziei dagokienez, Basetxea saioa izan da oihartzun handiena eta eraginkorrena lortu duena, bertako beste saio batzuekin alderatuz, izan ere, batazbeste Euskal Herriko populazioaren %72k ikusi baitu Basetxearen edizioren bat edo beste eta, aldiz, %44k soilik ikusi izan ditu urteetan zehar egon izan diren beste hainbat reality show-ak. Gainera honela adierazi zuen Julian Jantzik 2005. urteko Basetxearen azken saioan: “Euskal Telebistak inoiz baino ikus-entzule gehiago lortu ditu Basetxearen hirugarren edizio honekin”. Bestalde, Basetxeaz gain, hainbat reality show ezberdin ikusteko eta gozatzeko aukera ere eskaini du EITB-k: Zeure esku, Erletxea, Baserria 1907, High School Musical, BT show... Baina euskaldun ugari egon arren, ez dira atzean geratzen gaztelerazkoak: El Conquistador del Fin del Mundo,  El Topo, La Flecha Amarilla...

                     ushuaia_bahia_faro

     Dena den, orokorrean mundu mailan, egoera onean aurkitzen dira reality show-ak. Alde batetik, gorantz doazelako audientziak eta beste alde batetik, era horretako programa gehiago sortzen ari direlako. “Izugarrizko eskaera izaten dugu ikuslegoaren partetik reality show euskaldun berriak sortzeko”, aitortu zigun orain gutxi arte EITB-ko zuzendaria izan den Andoni Ortuzarrek. Ea datuak ikusita lotsak galtzen laguntzen dion jendeari eta reality show-ak ikusten dituela naturaltasunez onartzea lortzen den noizbait.

Nork: kuxkuxean.2008/05/09 10:33:57.015 GMT+2
Etiketak: etb basetxea eh | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/29 20:20:23.843 GMT+2

Fama ¡a bailar!

     

     Igandean eta astelehenean Fama ¡a bailar!-eko finalak ospatu ziren. Igande gauean, epaimahaikoek bikoterik hoberena aukeratu zuten, eta Juan Carlos eta Lorena izan ziren garaile:

 

 

      Beste alde batetik, atzoko finalean, ikusleek Vicky izendatu zuten banakako irabazle. Sariak kotxe bat eta Los Angeleseko dantza eskola batera joateko urte bateko beka izan ziren.

 

Nork: kuxkuxean.2008/04/29 20:20:23.843 GMT+2
Etiketak: cuatro fama irabazleak espainia kuxkuxean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/22 21:25:42.150 GMT+2

Bi reality show-en irabazleak

    

     Atzo gauean bi reality show-en finala izan zen: El conquistador del fin del mundo (ETB) eta Tienes talento (Cuatro). Hemen dituzue irabazleak:

                    

    

     Gorka bilbotarra izan zen El conquistador del fin del mundo-ko laugarren edizioaren irabazlea, eta Salva abeslari albacetetarrak Tienes talento-ko lehen edizio irabazi zuen. Hemen duzue abeslari gazte horrek finalean abestu zuen abestia:

Nork: kuxkuxean.2008/04/22 21:25:42.150 GMT+2
Etiketak: cuatro eh espainia etb kuxkuxean irabazleak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/21 20:35:21.419 GMT+2

Ángel Llacer izango da Operación Triunfo eskolako zuzendari berria

 

“OT”ren edizio berriko irakasle taldean berrikuntza ugari daude

 

     Ángel Llacer hautatu dute “OT”ko zuzendari, besteak beste, bere gauzak azaltzeko duen apartekotasuna, partehartzaileekiko duen kidetasuna eta antzerki munduan izan duen bide luzeak eman dion sendotasunagatik. Ángel Llacerrek, “OT 2008” eskola zuzenduko du hainbat urtetan interpretazioko irakasle izan ondoren. Eskolan Manu Guix, Myriam Benedicted, Joan Carles Capdevila, María Palacín, Jessica Expósito eta Néstor Serra aurreko ediziotako irakasleekin batera, aurten lehengo aldiz Miguel Manzo, Leslie Feliciano, Amelia Bernet eta Morgan Balboso arituko dira irakasten.

                                 angel

     Ikasleek, irakasleen aholkuak entzun eta esanak bete beharko dituzte hainbat alorretan: kantuan, interpretazioan, koreografietan eta prestakuntza fisikoan besteak beste. Izan ere, bertako ikasle guztiek, ezinbestekoa izango dute, atal bakoitza ondo menperatzea, astearte gauetan emitituko den gala handian dena primeran irten ahal izateko eta horrenbestez “OT” irabazteko. Irabazlea nor izango den erabakitzeko, lau adituk osatuko dute epaimahaia: Noemí Galera, Cocó Comin, Risto Mejide eta Javier Llano. Lehenengo galan, hamazortzi kidek edukiko dute partehartzeko aukera baina horietatik hamasei soilik igaroko dira bigarren fasera. Astero ikasle bat kaleratuko dute egindako emanaldiaren arabera, horrela garailea erabaki arte. 

                            1203115089_f

     Astearte gauetako galak, Jesus Vazquezek aurkeztuko ditu, orain arteko edizio guztiak bezala. Gala horiek Tele5 katean ikusi ahal izango dira eta aste guztian zehar ordu erdiko laburpenak emango dituzte.

Nork: kuxkuxean.2008/04/21 20:35:21.419 GMT+2
Etiketak: llacer angel espainia t5 risto ot | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/18 14:32:47.542 GMT+2

What is a reality show?

    

     A reality show is a genre of television programming where you can see what happens to real people in a specific place. Even though this kind of television programme has existed more or less since the early years of television, the term reality show is most commonly used to describe programmes produced since 2000.

 

                            big-brother

 

     There are a lot of types of reality television shows: survival, where a group of people go to an island to survive without comforts (Supervivientes); closure (Big Brother); artistic academy, where people tries to turn into a dancing, singing… star (American Idol); modelling, where boys or girls seek to turn into models (Supermodelo); get to my life, where famous or anonymous people announce their royal lives (Laguna Beach); estrategy, where the competitors have to eliminate his companions by means of strategies of game (El traidor); image change, where people are changed by means of cosmetic surgery (Extreme Makeover), artistic show, where people do artistic shows (Britain's Got Talent); dating, where people go to look for a couple (Room Raiders)…

     The main characteristics of these types of reality shows are the characters who take part in them, their personal lives, the abilities they have to dance, sing… The characters may be anonymous or famous. Anonymous people often belong to a medium social class and they are willing to make their private life public, and in exchange, they want to become famous, find a job, achieve their dreams… However, famous people turn up at this kind of programme as well, but not with the same aim as the others. Their objectives may be calling more attention, being more known as person, recovering the reputation…

                       the-simple-life-fox-tv-reality-show-poster-c10116255

     Reality shows are shown on television all over the world and, although some of them are similar from one country to other, others are completely different. For example, there are number of new reality television shows in the USA that aren’t shown in other channels in other countries such as Laguna Beach, Parental Control… which are very dared as the majority of American reality shows. However, this kind of programmes are less dared in Spain but they look very much for conflict. On the other hand, the realities are joined by force in the Basque Country.

 

     It could be said that this kind of programmes are the most controversial ones on television nowadays.

Nork: kuxkuxean.2008/04/18 14:32:47.542 GMT+2
Etiketak: reality_show fox aeb mtv channel4 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/16 17:18:33.439 GMT+2

Moralmente afectados

    

     Los reality shows destruyen la moral de las personas que participan en ellos. Son muchas las razones por las que la moral de los concursantes cae en picado. Por ese motivo, los participantes de tales programas deciden volver al anonimato al abandonar el concurso.

 

     Los reality shows nacieron en Europa, luego empezaron a emitirse en Estados Unidos y más tarde invadieron buena parte del mundo. En el año 2000 desembarcaron en España con Gran Hermano en la cadena de televisión Telecinco. Ese formato televisivo fue un auténtico fenómeno mediático nunca antes visto. Millones de personas siguieron diariamente las situaciones que les ocurrían a personas reales dentro de una casa, tanto en las galas semanales o resúmenes diarios como en toda clase de programas que hablaban de ese reality show. Gran Hermano ha seguido emitiéndose durante estos últimos años hasta llegar a la novena edición. Sin embargo, cada vez existen más programas de tele realidad y todos los canales generalistas han tenido o tienen por lo menos uno, aunque Tele5 ha sido el que ha sabido sacar mayor partido a este género, ocupando gran parte de su programación con ellos.

 

                          gh

 

     Ese tipo de programas es un juego con la vida, sentimientos y moral ya que los concursantes tratan de sobrevivir a las dificultades que se les presentan, como, por ejemplo, el bajo presupuesto para comprar su comida, estar aislados completamente del exterior y dormir con el enemigo. Unido a eso, tienen que vivir con cámaras y micrófonos que captan sus acciones las 24 horas del día.

 

     Además, en los llamados talent show, reality shows en los que los participantes demuestran el talento que poseen, los participantes son criticados excesivamente. Ejemplo de la destrucción de la moral de los concursantes son las lindezas que Risto Mejide dice a los aspirantes de Operación Triunfo. Muchos son los que se han sometido al ridículo y humillación de la mano de ese publicista. A pesar de que él se defiende diciendo que no dice nada más que verdades, gran parte del público opina que le pierden las formas y que en la mayoría de la ocasiones hiere a los concursantes, pudiendo llevarles así al miedo escénico e incluso a dejar el mundo de la música.

 

    

     Aunque mucha gente apoye los reality shows y acudan a los castings siendo conscientes de lo que en ellos ocurre, por todo el mundo es sabido que en esa clase de programas se está 24 horas vigilado por cámaras, y que eso afecta al carácter y a la moral de las personas.

 

     Según dice el escritor y periodista César Gavela, “los reality shows son un infierno que en realidad acaban siendo bombas contra la autoestima. Los canales de televisión andan aturdidos por el descenso de audiencia y por ello quieren ir más lejos, amenazar, apretar más las tuercas.”

 

     Por lo tanto, la presión de las cámaras, los altercados con los compañeros, la falta de cariño de la familia, las críticas destructivas… hacen que los reality shows acaben con la moral de las personas que participan en ellos. Así, afectados, pueden llegar a caer en depresión o a abandonar su sueño y continuar su vida por otro camino ajeno a los reality shows.

Nork: kuxkuxean.2008/04/16 17:18:33.439 GMT+2
Etiketak: espainia t5 risto moral destruir gh | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/04 16:10:37.308 GMT+2

Kuxkuxeroentzat

 

Kaixo!

 

     Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleak gara eta Mendeberri proiekturako taldeko blog bat sortu dugu, bere helburua aldizkari birtual bat sortzea delarik. Proiektu horren taldekideak Nora Folguera, Olaia Juaristi eta Eneko Botana gara.

 

     Kuxkuxean izena jartzearen arrazoietako bat Euskal Herriko, Espainiako eta Estatu Batuetako reality show-ak konparatzen eta horien berri ematen jardungo garela da. Gaur egun munduan zehar hainbat reality show dauden arren, guk hiru herrialde horietakoak aukeratu ditugu, horien artean ezberdintasun nabarmenak baitaude.

 

     Era guztietako testuak agertuko dira gure blogean: erreportaiak, albisteak, kronikak… eta gainera, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez izango dira.    

 

Ea gure bloga gustatzen zaizuen! Gu bitartean kuxkuxean ibiliko gara!

Nork: kuxkuxean.2008/04/04 16:10:37.308 GMT+2
Etiketak: sarrera kuxkuxean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)