Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/02 15:21:00.237 GMT+1

UNROC: NORK BULTZATUTAKO ZATIKETA?


LABetik berriz ere gogor kritikatu nahi dugu Beasaingo CAFeko Errodajeen Unitatearen inguruan zuzendaritzak planteaturiko segregazioa. Duela urte eta erdi CAFeko zuzendaritzak Errodajeen Unitatearen inguruan apustu tinkoa zuela jakinarazi zuen. Honen ondoren etorri ziren unitate horretan egin beharreko inbertsioen onarpenak. Inbertsio guzti hauekin zuzendaritzak urtean 100.000 gurpil eta 25.000 ardatz produzitzeko ahalmena lortu nahi du, Europan errodajeen produktore nagusi bihurtuko litzatekeelarik. Gaur egun ordea negozio unitate hau martxan jartzeko alternatiba bakar gisa enpresaren zatiketa mahai gaineratu du, inbertsioak egiteko modu bakarra balitz bezala. Guk urteetan eskatu ditugun inbertsioen beharraz hitz egiten digute orain. Egin ditzatela inbertsioak, horretarako daude irabaziak. Alderdien politikaren usaina hartzen diogu UNROCi. Alderdi batzuek krisiari aurre egiteko martxan jarri duten proposamen bakarra ENPRESARIOEI DENON DIRUA OPARITZEA izan da langileon beharrak kontutan hartu gabe. Neurri hauen artean, 400 milioiko fondo bat sortu dute Eusko Jaurlaritza, hiru Diputazioak eta hiru KUTXEN artean, TALDE ENPRESARIALAK INDARTZEN LAGUNDUKO lukeena, EKARPEN izena jarriz fondo honi. EKARPENek 8 urtetan zehar inbertsioak egingo ditu TALDE ENPRESARIAL garrantzitsuetan. 8 urteen ondoren eskuartean dituen akzioak salduz berriro ere dirua bereganatuko du. CAFeko zatiketak zeinen interesei erantzuten die? Enpresako zuzendaritzaren interesei edo alderdi batzuen interesei? a) CAF al da EKARPENen inbertsioak eskatu dituena? Beharrezkoa al du CAFek Errodajeen Unitatea indartzeko hirugarren batzuen eskutik jasoko lukeen 40 milioietako laguntza? CAF, historiako irabazi handienak izanik, krisian al dago? b) Alderdi hauek al dira beren interes politiko eta ekonomikoengatik gai korapilatsu hau diseinatu dutenak? Eusko Jaurlaritza eta Kutxek beharrezkoa al dute enpresaren zatiketa negozio errentagarrietan inbertitzeko? EKARPENen intentzioa zein da, laguntzea edo negozioa egitea? CAFeko akzioen %30 langileek dute eta enpresa bere erabakiak aurrera eramaten ari da langileen iritzia kontutan izan gabe. CAFen kontu ekonomikoetatik argibide batzuk atera ditzakegu: § CAFek 2007an irabazietan lortu zituen 103 milioi eurotatik 30 milioi euro dibidenduen bitartez akziodunei banatu zitzaien. Beste 73 milioi euroak BORONDATEZKO erreserbetara bideratu ziren. § Gaur egun CAFek BORONDATEZKO erreserbetan pilatutako diru kopurua 251 milioi eurotakoa da. Interes pilaketa honek ondorio “positiboak” ekarriko dizkie proiektu honen bultzatzaile guztiei: CAFi segregazioa, Eusko Jaurlaritzari behar duen publizitate elektoralista eta Kutxei errentabilitatea; Negozio borobila. Erantzun gabeko galdera asko daude eta enpresako zuzendaritzak operazio honen inguruko informazio ofiziala ezkutatzen jarraitzen du. Zein helbururekin? LABetik enpresako zuzendaritzari langileen kolektiboa ez dezala gutxietsi ohartarazten diogu, eta segregazioa emateko arriskua dagoen bitartean mobilizazioak bultzatuko ditugu. Beasain,2008-11-27

Nork: labcafsailsindikala.2008/12/02 15:21:00.237 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/28 08:17:26.651 GMT+2

BESTE LANGILE BAT HIL DA

Lan istripu gehiagorik ez!!




Beste langile bat zendu zen atzo, Itsasondon. Manipulatzen ari zen gas tutuak burua kolpatuta hil zen Cap Welding enpresako Gil Churra Flores langilea, Osalanek jakinarazi zuenaren arabera. Burua kolpatzeaz gain, 1.000 kiloko tutuak hankak ere harrapatu zizkion. Osalanen arabera, 23 eta 25 urte bitarteko gaztea zen hildako behargina. Azken heriotza honekin, 67 dira jada 2008an hildako langileak.

**********
Un joven instalador de gas ha fallecido esta tarde en Itsasondo al caerle encima una tubería de unos 1.000 kilos de peso, lo que le ha causado la muerte en el acto. Otros tres trabajadores han resultado heridos en sendos accidentes ocurridos en Bilbo, Gordexola y Gasteiz, dos de ellos de gravedad.

2007an 125, 2008an dagoeneko 67...?

Bihar, abuztuak 29, kontzentrazioa Itsasondoko udaletxe aurrean, eguerdiko 12:00etan.

Nork: labcafsailsindikala.2008/08/28 08:17:26.651 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/26 14:00:25.354 GMT+2

Maiatzak 31, larunbata


Ehundaka pertsonak AHTren aurkako protesta egin dute Ordiziako “Euskal Y”aren lan-eremuan

Ertzaintzaren despliegeak ez du ekidin gaur ehundaka pertsona “Euskal Y”aren Ordiziako obren eremura AHTren aurkako protesta eramatea, lan horiek berehala geldiaraztea exigitzeko. Eguerdiko hamabietan AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifestazioa habiatu da Ordiziako kaleetan barna eta 500 manifestari inguru heldu dira obretatik hurbil dagoen Malkasko auzora.

Bertan, ehundaka lagunek, ordu erdiko eserialdi bat egin dute, polizien hesiaren aurrean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako ohiuak eginez. Manifestazioa bukatu ondoren, AHTren aurkako hainbat aurkari Ertzaintzatik metro gutxitara kateatu egin dira eta aldi berean, beste aurkari-talde bat obren zonaldera sartu eta eskailera baten bidez, eraikuntza enpresek bertan darabilten eraikin baten teilatura igo dira. Zazpi pertsonako talde horrek bi pankarta erraldoi zintzilikatu ditu teilatutik, obrak gelditzeko eskatuz eta inposaketaren aurka desobedientzia aktiborako deia eginez. Pankartek leloak “Obrak gelditu! Lurra ez txikitu!” eta “AHTrik ez! Ekintza zuzena, desobedientzia!” ziren.

Obren eremuaren kanpoan kateatu direnek, Ertzaintzaren esku-hartze latza pairatu dute, kateak moztu dizkietenean, oraindik eskumuturrak eta orkatilak lotuta zituztela, eta babesteko erarik ez zutela, lurretik arrastaka eraman dituzte kolpeak emanez. Horietako batek ubeldurak azaldu ditu buruan.

Bien bitartean, aurkarien bigarren taldea, teilatura igo dena, kateatu egin da. Berehala, obrako zinpeko guardiek teilatura igo eta pankartak bota, eta zeramatzaten aldarrikapen-elementu guztiak kendu dizkiete. Ordu luzea pasa ondoren, Ertzaintzaren antidisturbioak bertaratu dira eta kolpeka eta indarrez tiraka eta bultzaka eraikinetik kanporatu dituzte. Ordurako, ehundaka ziren obren zonaldera menditik sarturiko pertsonak. Beste zenbait lagunek ere makinetara igo eta kateatu dituzten euren buruak. Ertzaintzaren jarrera gero eta bortitzagoa izan da, eta pilotak jaurtiz eraso egin die menditik protesta egiten ari zen jendearen aurka. Horien atzetik korrika ere joan dira eta zenbait esposatu eta identifikatu dituzte.

Nahiz eta Ertzaintzaren esku-hartzea bortitza izan, jende ugari obren zonaldean geratu da, desobedientzia eginez. Azkenean, Ertzaintzak hamarnaka lagun horma baten kontra eduki eta gutxienez 25 pertsona identifikatu ditu. Ondoren, lekutik ateratzera derrigortu dituzte.

Desobedientzia-ekintza honetan parte hartu duten lagun ugariek, lur kaltetuen okupazioaren eta bertan ibiltzeko debekuarekiko erabateko gaitzespena adierazi nahi izan dute, eta Mariaratz bailara herritar guztien eta naturaren ondare publiko izan behar dela aldarrikatu. Halaber, obrak hastea erabat gaitzesten dutela argi utzi dute, lan horiek berehala geldiaraztea eskatuz.

Gaur eguerdian, Ordizian obretara egindako martxaren ondoren, AHT Gelditu! Elkarlanak jende guztiari dei egin nahi dio datorren larunbatean Donostian egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko. Manifestazio horrek, jaialdiak lagunduta, azken asteotan AHTren proiektuak Euskal Herrian kalteturiko herrietan barna ibili den Gelditour ekimen ibiltari informatiboari amaiera emango dio. Orain bertan, gelditour Ordizian izan ostean, herri-bazkaria ospatu da Itsasondon, 150 herritar inguru bilduta. Bazkalondoan batzarra egin da gaurko mobilizazioen gaineko balorazioa egin asmoz.

Info +:

AHT gelditzeko aldarrikapena desobedientziaz baliatu zen ehunka lagunen babesarekin (Gara)




Nork: labcafsailsindikala.2008/05/26 14:00:25.354 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/30 12:26:48.664 GMT+2

2008ko ENKARTELADAK

Hemen dituzue goierriko delegatuok Euskal Presoen alde burutzen  ditugun enkarteladen egutegia.

Nork: labcafsailsindikala.2008/04/30 12:26:48.664 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/28 09:44:31.145 GMT+2

ZABALTZEN 40

AMATASUN-AITATASUNEAN EMAN DAITEZKEEN ZENBAIT EGOERA



Nork: labcafsailsindikala.2008/04/28 09:44:31.145 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/28 09:25:00.466 GMT+2

ZERGATIK KOBRATZEN DA DESBERDIN BAJAN GAUDENEAN?

Martxoko nominan, hilabete horretan bajan egon direnak ohartu dira beren soldatak nabarmen jaitsi direla. Bajan egonda, bai gaixotasunagatik, bai istripuagatik, enpresak ez digu aplikatzen lanean gaudenean ezartzen digun ordutegi-erregulazioa.

Urte hasieran, enpresak ordutegi-egutegi bat prestatzen du ordu-poltsa bat sortze aldera; hartara, lanordu erreal gutxi dauden hilabeteetan ordu gehiago ordaintzen dizkigute. Martxoan lanaldi jarraituko langileen lanordu errealak 114 ziren, txandakakoenak 112,5 ordu, eta altzairutegi eta KR-koenak 85,5. Hilabete horretan bajan egon diren langileek bermatuta zuten CAFek ordu horiek ordainduko zizkiela. Alabaina, kasu guztietan Gizarte Segurantzak ordaintzen digun zatiak aipatu ordu horien % 100 gainditzen du; horrenbestez, enpresak ez du inolako gehigarririk ordaindu behar.

Era berean, ordu asko dituen hilabeteetan (urtarrila: 172 ordu), lanean ari garenoi 31 ordu kentzen dizkigute soldatatik, antzinatasunetik eta lanera joateagatik jasotzen dugun plusetik. Bajan daudenei gaixotasunagatiko osagarria ematen zaie, 172 orduak kobratzea bermatze aldera; beraz, lanean egonda baino gehiago kobratzen dute.

Ordutegi-erregulazioak soldatak berdintsu mantentzen ditu hilabetez hilabete, eta urte amaieran 0 (zero) orduko saldoa izaten dugu.

Langileei dagokienez, erregulazioa egiteko, helburu berarekin hilero zenbat laneratze-plus egun ordaintzen diren kalkulatzen da.

BAINA, hitzarmenak esaten du % 100 kobratzen dugula?

Halaxe da. % 100 hori nola kalkulatzen den izan ohi da ulertzen ez duguna. Enpresak bermatu egiten du bajan gauden bitartean hilabete horretako ordu errealen % 100 kobratuko dugula, erregulatutako orduei erreparatu gabe (ez zaizkigu orduak kentzen, ezta ematen ere). Erregulazio horren arabera, irabazi edo galdu egin dezakegu, betiere, bajan gauden denboraren arabera. Oro har, Aste Santuko eta Eguberrietako hilabeteetan nomina ohi baino baxuagoa izango da, eta gainerako hilabeteetan altuagoa.

Badakigu, jakin ere, erregulazio hau zaila dela ulertzen; beraz, zalantzarik duenari gure lokaletik pasatzea eskatzen diogu, argibide gehiago emate aldera.


¿POR QUE SE COBRA DIFERENTE CUANDO ESTAMOS DE BAJA?

En la nómina Marzo, las personas que han estado de baja durante este mes han notado como el sueldo les ha bajado de una forma sustancial. Esto es debido a que en situación de baja tanto de enfermedad como de accidente, la empresa deja de aplicarnos la regulación horaria que normalmente se aplica cuando estamos trabajando.

Al inicio del año la empresa realiza un calculo horario para crear una bolsa de horas de manera que en los meses con pocas horas de trabajo reales se nos paguen más horas. En el caso de marzo, la horas de trabajo real eran 114 para el personal de jornada continua, 112,5 para el de relevo y 85,5 para Acería y KR. El personal de baja en este mes tenía garantizado el cobro de esta horas por parte de CAF. Lo que ocurre es que en todos los casos la parte que la SS nos paga supera al pago del 100% de estas horas por lo que la empresa no debe de abonar ningún complemento.

De la misma manera en los meses con muchas horas (Enero: 172 horas) al personal que se encuentra trabajando se nos quitan 31 horas de sueldo y antigüedad y de plus de asistencia. Al personal de baja se les da un complemento de enfermedad que les garantizan el cobro de las 172 horas, por lo que cobran más que si estuvieran trabajando.

La regulación horaria hace que mes a mes los salarios sean más o menos parecidos y al final del año quedemos con un saldo de 0 horas.

En el caso de los empleados esta regulación se realiza calculando cuantos días de plus de asistencia se pagan mensualmente con el mismo objetivo.

PERO, ¿En el convenio pone que cobramos el 100%?

Así es. La lectura de cómo se calcula este 100% es lo que normalmente no se logra entender: La empresa garantiza que durante la baja cobraremos el 100% de las horas reales de ese mes sin tener en cuenta las horas reguladas (ni se quitan horas, ni se nos dan). Esta regulación puede provocar que salgamos perdiendo o ganando según cuando y cuanto tiempo estemos de baja. Lo normal es que en los meses de Semana Santa y navidades la nomina sea más baja de lo normal y el resto de los meses sea al contrario.

Somos consciente de la dificultad de entender esta regulación por lo que animamos a que todo aquel o aquella que tenga dudas se pase por nuestro local para dar aclaraciones más concretas.

2008-04-17

Nork: labcafsailsindikala.2008/04/28 09:25:00.466 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/03 13:52:25.818 GMT+1

Beasaingo PNV: habiadura (sic) handiz Europaruntz



Hauteskunde garaietan gaude eta jakin badakigu garai hauetan edozerk balio duela botoa eskatzeko. Hala ere, CAFeko LAB sail sindikalak ezin dugu erantzunik gabe utzi Beasaingo EAJ-PNVkHabiadura (sic) handiz Europaruntz”  izenburuarekin AHTri buruz buzoneatu duen agiria.

“Obra hauen finantzaketa Europa Batasunetik eta Estatutik etorriko da” diote. Europar Batasuneko eta Estatuko dirua nondik ateratzen da? Langileen poltsikoetatik noski, eta nora doa? Enpresaburu gutxi batzuengana, kasualitatez, zerga gutxien ordaintzen dituztenengana.

“Lur jabeekin adiskidantzazko negoziaketa  egingo da lurrak eskuratzerakoan” diote. Adiskidantzako negoziaketa? Orain horrela deitzen diote desjabetzea behartuari? Baserritarrek ezezkoa ematen badute, onartuko zaie?

“Ezkio-Itsasoko geltokiak eta Nafarroara loturak, Euskal Herriko hiriburuak eta Europa osoa gerturatuko dizkigu”.

Euskal Herriko hiriburuak eta Europa  betiko distantzia berdinean egongo dira herritar gehiengoaren poltsikoetarako, hori bai, gastu sozialetara bideratu beharreko dirua ABIADURA HANDIAN joango da transnazional kapitalaren kutxetara.

 Datu orientagarri bat: Bartzelonatik - Camp de Tarragonara (AVE Barcelona-Madrid lehendabiziko parada) 72km daude eta 34minutu irauten du bidaiak, eta txartelaren kostua 30.50€koa da.

“Oraingo trenbidea birgaitu eta Donostiara modu bizkor batean gerturatuko gaituen metro moduko bat izan daiteke”.

Gaur egun ditugun zuzeneko trenekin (gutxi daude) Donostiara 30-40 minututan iristen gara, askotan autoa hartzea baino eraginkorragoa da eta denbora aldetik ez da izugarria ere. Zuek diozuen “metro” moduko hori lortzeko, ez al zaizue iruditzen nahikoa izango litzatekeela egun ditugun “zuzeneko eta erdi-zuzenekoekin”, baldin eta eskaintzak hobetuko balira?

“N-1 bideko zirkulazioa murriztu dezake, aire kutsadura motelduz”.

AHTak ez duen errepidezko merkantzien garraioan apenas eragingo eta pertsonen garraioari dagokionez, oso portzentaje txikia jasoko du (%1.3 bidaiari/km urtean). Datu esanguratsuak, ez da hala?

Kutsadurari dagokionez, N-1ak berdin-berdin saturatuta jarraituko du eta horri gehitu behar zaio AHTak gastu energetikoagatik duen kutsadura: 5.8L Bidaiari/100Km (kotxe batek adina)

“RENFEko geltokian dagoen kargako zonaldea hustu eta Beasaingo zabalkundea erraztuko du”.  ¿Beharrezko al da AHTa eraikitzea hori lortzeko?

“Herri Batasunaren mozioa (Hondarribia 1989) Euskadiren  marjinazio posiblea Abiadura Handiko  trenbide sarearekiko: Estatuko gobernuari eskatu, Estatuarekin komunikazioa Europako trenbide sarearen eta Abiadura Handiko Trena Irundik pasatzea, bai arrazoi historiko zein ekonomikoagatik”.

Puntu honetan, zalantzarik gabe, goia jo duzue. Zuen orrian hori da AHT defendatzeko argudio nagusia: bizi guztia HB gutxiesten, gero haien legez kanporatzea akatatzen, beraien egoitzak ixten, beraien buruzagiak atxilotzen.....eta, orain, duela 20 urte herri batean sartutako mozio baten kontuarekin etortzea.

Asko izan dira ordun eta orain ezker abertzaleak udaletan bultzatu izan dituen mozioak proiektu honen aurka. Kontsultak ere bultzatu izan dira herritarrak informatu eta proiektuari buruzko beren iritzia eman dezaten. Ze jokabide izan duzue mozio eta kontsulta horiekiko?

“CAF eta Goierriko enpresek lan edo eskari gehiago izan ditzakete”.

Nondik atera duzue ondorio hori? Guk dakigunez, horri buruz ez dago inolako azterketarik.

CAFez ari garela, ba al dakigu linea horietarako tren berririk beharko ote den edo beste linea batzutan martxan daudenak jarriko dituzten? Zenbat? Berriak behar ezkero, nork adjudikatuko lituzke? Nori? Edozein kasutan ere, enpresa adjudikatua CAF izanda ere, etorriko zitzaigun lan karga ez zen izango euskal trenbide sarea E. H.ko benetako beharretara egokitzeak ekarriko liguken lan kargaren adinakoa. Aitzitik,  “Y” proiektua geratzeak beste proiektu batzuei ekitea ahalbideratuko luke, hala nola: Bilbo-Gasteiz linea berria, Gasteiz–Baiona, Altsasu-Castejon eta Bilbo-Donostia lineak berritzeak, Altsasu-Iruñea hedapena, Baiona-Donibane Garazi linea indartzea....., Bigarren mailako trenbide sareari dagokionez, lan asko dago egiteko eta beharrezkoa da dauden linea urriak berritzea eta utzita dauden beste batzuk errekuperatzea.

Errealitate gordina da azpiegitura honek ez diola inolako onurarik ekartzen ez Beasaini ezta ere Goierriri: Obra amaigabeak, desjabetzeak, lur mugimenduak, lau biaduktu, diru publikoa xahutzea, etab...zertarako? Goierritar gehienon beharretara egokitzen ez den proiektu bat inposatzeko. Obrak Geratu, Debatea sustatu eta Kontsulta orain!!

 


Nork: labcafsailsindikala.2008/03/03 13:52:25.818 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/02/28 08:54:17.669 GMT+1

7. BILTZAR NAGUSIA MARTXAN DA


Gaurtik aurrera afiliatu guztien esku daude 7. Biltzar Nagusiko ponentziak, politiko sindikala eta antolakuntza ponentziak, alegia. Hauek eskatzeko, egin beharreko gauza bakarra ponentziak@labsindikatua.org posta elektronikora mezua bidaltzea da. Bertan adierazi zuen izen abizenak (osorik) eta formatu digitalean bidaliko zaizkizue zuon helbide elektronikora.

Honekin batera, laster batean eskualde guztietan paperezko formatuan ere izango dira.

Nork: labcafsailsindikala.2008/02/28 08:54:17.669 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/15 07:57:28.872 GMT+1

ZORIONAK Goierri!


Nork: labcafsailsindikala.2008/02/15 07:57:28.872 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/14 07:40:08.284 GMT+1

539 LANGILE GREBA egitearen alde.

GREBARI BAI

539

GREBARI EZ

619

ZURIAK

69

NULOAK

1

DENETARA

1228


Zorionak 1.228 langileei

(azken urteetako parte-hartze handiena izan dugulako).

ZORIONAK  bereziki 539 GREBA egitekoaren alde agertu direnei.

Nahiz eta pena sentitu bozketa galdu dugulako, poza ere ematen digu:

  • Asanbladan, bizi dugun egoeraren errealitatea azaldua izan delako.
  • CAFeko langileok gure iritzia emateko aukera izan dugulako.
  • Aurrera begira, giza kapital izugarri garrantzitsua metatu delako.

*************

Zorionak a los y las 1.228 trabajadores/as
(la mayor participación de los últimos años)

ZORIONAK, en especial a los y las  539 que han mostrado su intención de secundar la HUELGA.

Aunque sentimos pena, también tenemos razón de sentir una parte de alegría:

  • Porque ha sido posible reflejar ante la asamblea la situación que estamos viviendo.
  • Porque los y las trabajadoras hemos tenido la posibilidad de dar nuestra opinión.
  • Porque, de cara al futuro se ha aunado un capital humano de gran importancia.

SALBUESPEN EGOERARI: STOP!

ESTADO DE EXCEPCION: STOP!

MOBILIZAZIOAK:

·      12etan ESKUALDEKO MANIFESTAZIOA ZUBIMUZU PLAZATIK.

ILUNTZEAN MOBILIZAZIOAK HERRI GUZTIETAN

Nork: labcafsailsindikala.2008/02/14 07:40:08.284 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)