Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/03 13:52:25.818 GMT+1

Beasaingo PNV: habiadura (sic) handiz Europaruntz



Hauteskunde garaietan gaude eta jakin badakigu garai hauetan edozerk balio duela botoa eskatzeko. Hala ere, CAFeko LAB sail sindikalak ezin dugu erantzunik gabe utzi Beasaingo EAJ-PNVkHabiadura (sic) handiz Europaruntz”  izenburuarekin AHTri buruz buzoneatu duen agiria.

“Obra hauen finantzaketa Europa Batasunetik eta Estatutik etorriko da” diote. Europar Batasuneko eta Estatuko dirua nondik ateratzen da? Langileen poltsikoetatik noski, eta nora doa? Enpresaburu gutxi batzuengana, kasualitatez, zerga gutxien ordaintzen dituztenengana.

“Lur jabeekin adiskidantzazko negoziaketa  egingo da lurrak eskuratzerakoan” diote. Adiskidantzako negoziaketa? Orain horrela deitzen diote desjabetzea behartuari? Baserritarrek ezezkoa ematen badute, onartuko zaie?

“Ezkio-Itsasoko geltokiak eta Nafarroara loturak, Euskal Herriko hiriburuak eta Europa osoa gerturatuko dizkigu”.

Euskal Herriko hiriburuak eta Europa  betiko distantzia berdinean egongo dira herritar gehiengoaren poltsikoetarako, hori bai, gastu sozialetara bideratu beharreko dirua ABIADURA HANDIAN joango da transnazional kapitalaren kutxetara.

 Datu orientagarri bat: Bartzelonatik - Camp de Tarragonara (AVE Barcelona-Madrid lehendabiziko parada) 72km daude eta 34minutu irauten du bidaiak, eta txartelaren kostua 30.50€koa da.

“Oraingo trenbidea birgaitu eta Donostiara modu bizkor batean gerturatuko gaituen metro moduko bat izan daiteke”.

Gaur egun ditugun zuzeneko trenekin (gutxi daude) Donostiara 30-40 minututan iristen gara, askotan autoa hartzea baino eraginkorragoa da eta denbora aldetik ez da izugarria ere. Zuek diozuen “metro” moduko hori lortzeko, ez al zaizue iruditzen nahikoa izango litzatekeela egun ditugun “zuzeneko eta erdi-zuzenekoekin”, baldin eta eskaintzak hobetuko balira?

“N-1 bideko zirkulazioa murriztu dezake, aire kutsadura motelduz”.

AHTak ez duen errepidezko merkantzien garraioan apenas eragingo eta pertsonen garraioari dagokionez, oso portzentaje txikia jasoko du (%1.3 bidaiari/km urtean). Datu esanguratsuak, ez da hala?

Kutsadurari dagokionez, N-1ak berdin-berdin saturatuta jarraituko du eta horri gehitu behar zaio AHTak gastu energetikoagatik duen kutsadura: 5.8L Bidaiari/100Km (kotxe batek adina)

“RENFEko geltokian dagoen kargako zonaldea hustu eta Beasaingo zabalkundea erraztuko du”.  ¿Beharrezko al da AHTa eraikitzea hori lortzeko?

“Herri Batasunaren mozioa (Hondarribia 1989) Euskadiren  marjinazio posiblea Abiadura Handiko  trenbide sarearekiko: Estatuko gobernuari eskatu, Estatuarekin komunikazioa Europako trenbide sarearen eta Abiadura Handiko Trena Irundik pasatzea, bai arrazoi historiko zein ekonomikoagatik”.

Puntu honetan, zalantzarik gabe, goia jo duzue. Zuen orrian hori da AHT defendatzeko argudio nagusia: bizi guztia HB gutxiesten, gero haien legez kanporatzea akatatzen, beraien egoitzak ixten, beraien buruzagiak atxilotzen.....eta, orain, duela 20 urte herri batean sartutako mozio baten kontuarekin etortzea.

Asko izan dira ordun eta orain ezker abertzaleak udaletan bultzatu izan dituen mozioak proiektu honen aurka. Kontsultak ere bultzatu izan dira herritarrak informatu eta proiektuari buruzko beren iritzia eman dezaten. Ze jokabide izan duzue mozio eta kontsulta horiekiko?

“CAF eta Goierriko enpresek lan edo eskari gehiago izan ditzakete”.

Nondik atera duzue ondorio hori? Guk dakigunez, horri buruz ez dago inolako azterketarik.

CAFez ari garela, ba al dakigu linea horietarako tren berririk beharko ote den edo beste linea batzutan martxan daudenak jarriko dituzten? Zenbat? Berriak behar ezkero, nork adjudikatuko lituzke? Nori? Edozein kasutan ere, enpresa adjudikatua CAF izanda ere, etorriko zitzaigun lan karga ez zen izango euskal trenbide sarea E. H.ko benetako beharretara egokitzeak ekarriko liguken lan kargaren adinakoa. Aitzitik,  “Y” proiektua geratzeak beste proiektu batzuei ekitea ahalbideratuko luke, hala nola: Bilbo-Gasteiz linea berria, Gasteiz–Baiona, Altsasu-Castejon eta Bilbo-Donostia lineak berritzeak, Altsasu-Iruñea hedapena, Baiona-Donibane Garazi linea indartzea....., Bigarren mailako trenbide sareari dagokionez, lan asko dago egiteko eta beharrezkoa da dauden linea urriak berritzea eta utzita dauden beste batzuk errekuperatzea.

Errealitate gordina da azpiegitura honek ez diola inolako onurarik ekartzen ez Beasaini ezta ere Goierriri: Obra amaigabeak, desjabetzeak, lur mugimenduak, lau biaduktu, diru publikoa xahutzea, etab...zertarako? Goierritar gehienon beharretara egokitzen ez den proiektu bat inposatzeko. Obrak Geratu, Debatea sustatu eta Kontsulta orain!!

 


Nork: labcafsailsindikala.2008/03/03 13:52:25.818 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

La alternativa a la Y que planteas que coste tiene?

Existe alguna posibilidad de viajar fuera de Bilbo-Gasteiz, Gasteiz-Baiona, Altsasu-Castejon, Altsasu-Iruña, Baiona-Donibane Garazi etc

El resto de recorridos se mantendran como hasta ahora (9 horas a Madrid etc)

Nork: .2008/03/06 13:00:20.128 GMT+1

Respondiendo a algunas cuestiones

de galpar a anonimo

1. No planteábamos ninguna alternativa al TAV, era una respuesta a los cuentos chinos del PNV acerca de las cargas de trabajo que, concretamente para CAF, supondría la construcción del TAV. Ignoro cuál sería ese coste que tanto te preocupa, aunque desde ya te digo que sería incomparablemente menor al coste de las nuevas infraestructuras (por cierto, el coste tendrá algo que ver con la utilidad social que tenga cada una, digo yo). En cualquier caso, lo que está claro es que la "alternativa TAV" no aporta nada en cuanto a reducir tráfico en la N-1 (un 0,15% de reducción de desplazamientos motorizados y un 2,2% de reducción de camiones). Tampoco aporta nada en cuanto a reducción de CO2 (un 0,25%), por tanto, ¿para qué el TAV?

2. Lo que sí necesita una alternativa es el actual modelo de desarrollo y crecimiento, a todas luces insostenible, y esto no lo niega ni López de Gereñu, aunque luego nos venga con el tocomocho de que todo se arregla con el TAV. Es evidente la necesidad de una drástica reducción de la movilidad, en realidad es el punto de partida de cualquier alternativa que se pretenda seria. A partir de ahí, parece lógico que, a la hora de abordar mejoras en el sistema de transporte, hagamos un estudio de movilidad y actuemos en consecuencia. Los que ya existen nos dicen que prácticamente el 97% de los desplazamientos motorizados son intracomarcales. "Existe alguna posibilidad de viajar fuera de Bilbo-Gasteiz, Gasteiz-Baiona, Altsasu-Castejon, Altsasu-Iruña, Baiona-Donibane Garazi etc",  dices. Pero si el 97% de los desplazamientos se da en estos tramos...  si la razón oficial primera para esta infraestructura es la necesidad de reducir estos desplazamientos, aunque luego, cuando se les desmonta terminan hablando de cosas tan peregrinas como la adecuacuón del ancho de vía... Repito: ¿para qué el TAV? ¿para no tardar 9 horas (!!!!) en llegar a Madrid? Aquí te has pasado unos cuantos pueblos, pero resulta cuando menos llamativo que incluso en el tema éste de lo engorroso que resulta llegar a Madrid (4 horas 45 min. tras los últimos cambios introducidos) tengan necesidad los defensores del TAV de mixtificar la realidad. Es lo que suele ocurrir con las obras de NULA UTILIDAD SOCIAL.

Nork: .2008/04/08 14:53:19.061 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.