Aek-ko euskaltegi bat hizkuntza akademia baino zerbait gehiago da. Euskal txokoa, kulturgunea izatea du helburu beti. Bertan euskara eskuragarriagoa egin nahi dizugu eta ikasteko bideak erraztu. Euskalduna bazara auzoko zure erreferentzietako bat izatea nahi dugu. Argi dugu euskara gasteiztarron nortasunaren parte dela eta balore sozial eta kultural garrantzitsua dela gero eta monolitikoagoa den mundu honetan. Euskaldunok lotsatu baino, argi erakutsi behar diegu ez dakitenei, euskarak ez duela baztertzen, ez duela sexurik, ez kolorerik ezta erligiorik ere. Urritik aurrera hurbilduko dugu Lakuara, Katalunia plazara. (ikusi “Non dago euskaltegi berria” esteka)
2008/04/02 11:26:21.828 GMT+2
ONGI ETORRI
Nork: lakuaeuskalduna.2008/04/02 11:26:21.828 GMT+2
Etiketak:
euskaltegia
gasteiz
lakua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat