Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/06 14:52:42.831 GMT+1

UDALAK URTARRILEAN AZTERTUKO DU DIRULAGUNTZA ALDAKETARAKO PROPOSAMENA

La Moska Gao koadrilak uztailean koadrilei jaietarako dirulaguntzal aldatzeko proposamen bat egin zuen, eta Eibarko Udalari aurkeztu. Udalak irailerarte denbora eskatu eta koadrilak lasai hartzeko esan ondoren, abendua iritsita erantzunik egon ez bada ere, kultura saileko arduradunen esanetan urtarrilean aztertuko dute proposamena. Gauzak horrela, La Moska Gaoren urte osorako plangintzan aldaketak egongo dira eta proposamena 2007 urtearen hasieran eztabaidatuko dela dirudi.

Proposamenak 1.000 euroko dirulaguntza eskatzen du, gaur egun 180 euro banatzen diren bitartean. Aldaketa handia bada ere, testuak jasotzen duenez, koadrilek betebehar gehiago izango dituzte diru kantitate horretara heltzeko. Betebeharrez gain, taldeen iniziatiba ere baloratzea eskatzen dute.

Bestalde, La Moska Gao koadrilak jaietarako kotxe bat lortzeko gestioak egiten dihardu. Arazoa segurua eta kotxea gordetzeko tokian datza, eta hori dela eta, Udalak honen inguruan zer erantzun zain daude.

Guzti honen inguruko informazioa koadrilaren www.lamoskagao.info gunean ematen da. Informazio hau sindikatuta dago RSS bitartez nahi duenak jaso dezan.

Nork: lamoskagao.2006/12/06 14:52:42.831 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.