Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/12/08 12:19:27.826 GMT+1

Barak al do

Bidea eginez joan da, eta hasiera batean hain urrun zegoen Abenduaren 13a ere, hurbilduz ari da. Estresantea behar du azken aste honek zortzikotearentzat,tartean gainera,  Durangokoarekikoak ere, egin behar direnean.

Dauden zortziak (ez dauden batzuk ere,noski ) gai dira ohore handiz txapela jazteko. Egun bakarrekoa da finala, golaverageak zer esanik ez du, edo bai, baina hori soilik epaileen esku dago.

Aurtengoan ere badut nire gustoko kandidatua. Beste zazpiei inolako meriturik kendu gabe, eta are gutxiago orain arteko txapeldun handiaren dohaiak gutxietsi  nahian, Maialen da nere apustua.

Izugarrizko komunikatzaile indartsua da: egoeren deskribaketa, sentimentuen azaleratzea, unean uneko elementuei lotzen jakitea, lagunari entzun, erantzun eta bideak egiteko gaitasuna, bihotzerainoko gezien jaurtiketan espezialista...Todoterrenoa.

Gehitu diezaiogun horri,dagoen tokian egoteko egin behar izan duen plusa. Erraz ikusten dugu orain goi-goian dizdiraz,baina bere lana izan da horraino heltzea.Guztion errespetua irabaztea. Hasiera batean, batzuen ustetan, bere presentzia  soilik politikoki zuzena izatera mugatzen zen.Hau da, ez zen bere meritoengatik deitua izaten,ondo ematen zuelako,besterik gabe. Aspaldi,uste ustel horiek bidean gelditu arazi zituen eta ekinaren ekinez gizonezkoen eremu horretan sartu, burua altxatu eta duintasunez mantentzen jakin du .Bidean bertso-kideen laguntza zintzoa ere jaso du, hasieran aitaren paperean, ondoren parez-pareko paperean ere.Baina meritua berea da. Horregatik aupa zu Maialen!.

Barak al do.Guk ere.Yes, you can Maialen!

 

 

 

 

Nork: maribi.2009/12/08 12:19:27.826 GMT+1
Etiketak: bertso txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/30 14:51:54.378 GMT+1

GAURKOA

GAURKOA

Hasiera duen orok bukaera berarekin darama. Zerbait bukatzeko arrazoiak, zerbait hasteko adina daudenak, edo gehiago izan daitezke.Baina nork, noiz, nola, zergatik, zertarako eta antzeko galderei erantzunez edo sinpleki  nahi dudalako erantzunez, batzuetan gu,geroni gara zerbaiti  abiada edo hasera emateko prest  gaudenak, inork ezertara behartu gabe,nahi dugulako,besterik barik. 

"He Toro" esan eta hementxe nago.Ez dakit zeren plazan, ez dakit zeren eta zeinen aurrean, guztiz ezezaguna egiten zaidan eremuan, baina hemen nago. Egia esan, ez dakit zertara natorren ezta zer egingo dudan,  (dena aurrez ikusitako   helburu,xedez,antolakuntzaz,planifikazioz beteriko gizarte honetan zer egingo dudan ez dakidala aitortzea  politikoki zuzena ez  ian arren) baina zerbait egiteko gogoa sentitzen dut.

Ez dut inolako pretentsiorik

Istripu txiki batek etxean egotera behartu nau.Egoera profitaturik, aspaldi hor barruan dabilen zerbait gauzatzeko gogoz nator,besterik gabe. Neretzat eta partekatu edo konpartitu nahi duenarentzat.KAIXO handi bat guztientzat.

Maribi

Nork: maribi.2009/11/30 14:51:54.378 GMT+1
Etiketak: sarrera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)