badirudi aurreko jolasa errazegia izan dela... Apurtxo bat zailagoa jarriko dizuet ea oraingoan zer egiten didazuen...
5 lokuzio jarriko dizkizuet eta ia hiru irudi hauei dagozkienak bereizi eta dagokion zenbakiarekin jartzen dituzuen. Gero adibide grafikoren bat gehitu!
Hitz batzuk lapurtu ditut MATXUT lokuzio "hiztegitik" eta ia hoien esanahia azaltzeko gai zareten!
Erantzunak, euskaraz izan behar dira noski! Ondo erantzuten duenarentzat oparitxoren bat egon daiteke... Errioxara bidai bat autobusez adibidez... kar, kar...
Esan eta egin... Aiaraldea inbaditzera joateko zita genuen eta autobusetik hasi ziren prestaketa lanak. Bonbo, txindata trikiti eta berde ke te kiero berde... Behin baino gehiagotan berde geundela pentsatu arren, fruituak ematen ari gara.
Amurrioko herriko tabernara heldu eta bertakoak dantzan jarri genituen... Afari ederra eman ziguten ondoren Lezaman. Aupa Komando sukaldari! Eta saioa Inpressionante! hori da hori kantatuz gozatzea eta talde sentitzea. Bakoitza berean fin. Elkar animatuz, besotik helduta... Garaipen morala gurea izan zen zalantzarik gabe.
Talde aparta garelako! Oe! oe! oe!
EZ DUGU LOTSIK! EZ DUGU HOTZIK! GARAITU NAHI GAITUZUE, BAINA JAI DUZUE...
Puntuek ere ezin izan zuten gure morala jeitsi. Aupa Evaristokumeak! Aupa Lautadaaaaaa!
Lautadako taldea izan zen garaile Kuadrillarteko txapelketako 2. kanporaketan
Hilaren 27an, larunbatean, jokatu zen Zalduondoko Zeledon toki elkartean Arabako Kuadrilla arteko txapelketaren bigarren kanporaketa, Lautadako taldea Errioxako taldearen aurka. Kanpoaldeko haize zoroak lagundurik, festa giro ederrean aritu ziren bertsolariak. Lautadako taldean, berdez jantzita, promesa ugari aritu ziren: Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Bingen Sainz, Jon Unai Axpe eta Oihane Perea. Haiek izan ziren garaile. Eta Errioxako taldean hiru bertsolari gorriz jantzita: Orlando Arreitunandia, Edurne Azkarate eta Endika Sarabia. Gai jartzen Lautadako taldekide bi: Jone Otxoa eta Beñat Oribe.
Bapo bazkaldu ostean bertso jarrien txapelketarekin hasi ziren parte hartzaileak. Norberaren herria gaitzat hartuta bertso sorta ederrak entzun ahal izan ziren. Zalduondoko taldea eta Aguraingo bi elkarren artean leihan. Azkenean Aguraingo makarrak izan ziren garaile, Evaristoren doinuekin finalerdietara joango dira euren herria defendatzera.
Horrela berotu zuten giroa bat bateko bertso saioa hasi aurretik. Urduritasuna eta tentsioa somatzen zen bertsolarien artean, bertso eskola gazteak eta bertsolari gaztetxoak ibili baitziren kantuan. Hala eta guztiz ere euren lanak itxuran betetzen jakin zuten. Saio puntuagarria amaitu ostean etxeko taldea izan zen garaile Zeledon Toki elkartean bildutako hintxadaren gozamenerako.
Hurrengo hitzordua martxoaren 5ean izango da Lezamako txokoan, Lautadako taldea Aiaraldekoaren aurka. Lautada-Errioxa-Aiaraldea ligilla honetan puntuak gehituz joan behar da finalerdietara nor joango den erabakitzeko.
Maiteder Sasieta Murua
IKUSI ETA ENTZUN...
Zenbat sentsazio, ze nolako emozioak, sufritu eta gozatu. Zalduondoko Zeledon Txiki Elkarteak bor-bor egin zuen larunbatean. Argazkietan nabaritzen da. Ikusi bestela
Lautadako Sorginetxe saio bat irabazita, aurrera!!! Errioxa animo eta aupa, fenomenoak zarete!! LAUTADA
ERRIOXA
Eta Bertso sorta Kolektibo Lehiaketan??
Aniturrikoak, Zalduondokoak eta Bertso-eskolako gurasoak primeran. Lautadako talde bat finalerdietara joango da. Nor? Nor? Nor? Bertso-eskolako gurasoak (Txor eta Tan). Noski, bertso-eskolako orduek zerbaitetarako balio dute. Zatozte ba zuek ere bertso eskolara!!
Familia handi bat gara lautadan, eta txapelketara goaz! gure eskualdearen pabilloia altu uztera... 6 izango dira kantuan baina atzean ekipo zabal bat, sorgin eta deabru txiki eta guzti...
Otsailaren 27an, 14:00etan bazkaria dago zalduondoko Zeledon txiki elkartean. Izena emateko deitu 675707971 telefonora edo idatzi mezu bat araba.sustapena@bertsozale.com helbidera asteazkena baino lehen.
Lautadako larreetan hazitako arkume goxoa izango dugu dastatzeko... eta bazkalostean, sekulako festa: Postre potentearekin hasiko gara, Bertso sorta lehiaketa, "zalduondoko txispak", " txor eta tan taldea" eta "aniturri institutuko gazteak" bakoitza bere herriari buruzko bertso sorta martxosoarekin. Musikaz lagunduta, pooooorsupuesto! Lautadan 3 urteko haurrek ere instrumenturen bat jotzen dutelako. Gure espezialitetatea, adarra jotzea.
Ondoren, giroa berotuta, Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketako ALE ligako lehen saioa: ERRIOXA vs LAUTADA... Argi ibili, Lautadako taldean denetatik dugu ta.
Gure zerbitzu sekretuek, SORGINETXE taldearen entrenamendu batetako irudiak lortu dituzte. esklusiba LAUBE BLOGEAN! Nor den nor ez dizuegu esango... zuek erabaki... kar, kar
Badator, hemen da, heldu da azkeneaaaaan! Eta ze sintonia polita, Araba sortzen, gartzen eta azkenean lautadatzen!
Arabako kuadrila arteko I. bertso txapelketa prestatzen hainbat hilabete pasa ondoren heldu da kalera ateratzeko ordua... Otsailean hasi eta maiatzaren 8an amaituko den Kuadrila arteko I. Bertso txapelketan parte hartzera goaz. Kriston taldea osatu dugu! majo joko dugu adarra Errioxa eta Aiaraldean!
ALE liga deitzen omen da gurea, ale Aiarara! ale errioxara, ale lautadaraaaa! kilometro gehien egingo dituzten hiru taldeak gara eta horrek badu bere balioa.
Bueno, hau LAUTADAKO bloga denez, lasai asko, eta argi eta garbi esan dezakegu... egurra emango dulaaaaa! Hemen gure kontrariuak...
ERRIOXA eta AIARALDEKOAK (Jatorrak, baina bertsolari eskasak!!!)