Badator Arabako Kuadrila arteko Bertso Txapelketa, eta ez du hasiera makala. Asteburu hontan Zalduondoko Zeledonen seme-alabak eta Aguraingo Sorginetxe lehiatuko dira. Iritxi da azkenean derbiaren ordua, gozatu nahi baduzue badakizue, larunbatean Zalduondoko Zeledon-(...) elkartean alkartuko gara!
Gabonak helduta, azken urteetan lez Lautadako piztitxoekin 3 egun zoragarri igaro ditugu Barrian, eta oheak soberen genituenez… Gasteizko eta Mendialdeko lagun batzuk ere gonbidatu ditugu gurekin gozatzera. 45 lagun izan gara, 40 ttiki eta 5 altuago, Barriako aterpetxeko une isilak gure doinu gozoekin konkistatzen.
Lehen momentutik hasi gara giroa aztoratzen, gure jolas eta irriek alboko zelaian bizi diren animaliak ere jolas egarriz eta inbidiaz egon baitira. Puzzlearen jolasa, soinuen jolasa ilunetan, basoan zehar ezkutaturik: zenbakien jolasa, bihotz eta lumen jolasa eta beste hainbeste jolasekin disfrutatzen aritu gara etengabean. Nola ez bertsolari ederrak izango garela ere demostratu nahi izan dugu eta taldeka bertsoak egiten aritu gara nor baino nor finago.
Azken gauean bisita izan genuen, Lizaso eta Peñagarikano zirela uste zuten bi handi mandi agertu ziren mozorroturik, Gure postrerako ziren jogurtak jan, gutako batzuei panpinarena eginarazi eta lau handikeria kantatu eta gero berriz ere alde egin zuten! Barre ederrak bota genituen beraien kontura! Zer uste zuten ba, Lizaso eta Peña zirela sinetsiko genuela!!
Ta hortxe berriz ere bertso abenturaren amaiera! 3 egunak ziztu bizian pasa dira eta berriz ere datorren urterako falta denazenbatzen hasi behar… urtarrila, otsaila, martxoa….!!
Ekaitz Samaniego 21 urteko gazte gasteiztarra da, orain dela bospasei urte hasi zen bertso eskolan eta ordutik etengabea izan da Arabako Bertsozale Elkartearekin duen harremana. Kurtso honetan ere ume taldeak bertsozaletzen aritu da, hiru bertso eskolaren irakaslea baita. Eskolarteko adina pasa aurretik ere, Eskolartekoa bera antolatzen, montatzen... aritzeko prest egon da beti. Saio antolatzaile nekaezina, barnetegiko begirale, BERTXOKOko esatari, irakasle, langile porrokatua... ezinbesteko pertsona gure eguneroko jardunean, eta dena, irria ahoan.
Orain, Audientzia Nazionalak emandako epaia berretsi du Auzitegi Gorenak, bi urte kale ekintza batengatik eta sei urte SEGIko kide izatearren, guztira zortzi urte etxetik eta bertso-eskoletatik kanpo.
Arabako Bertsozale Elkartetik orain arte gurekin egindako lana nabarmendu eta guretzat galera handia dakarrela azpimarratu nahi genuke.
Ekaitz, jaso ezazu gure eskerrik beroena egiten duzun lanarengatik, besarkada bat.
Zalduondo xelebrera ere iritxi zaigu euskararen eguna, edo astea... edo hobeto esanda, asteburua. begiratu, begiratu kartela eta larunbat arratsaldean (16:30etan) bertara joan eta ikusi zer prestatu duten bertako bertso-eskolakoek!
Auskalo! Zeledon baino bihurriagoak eta Markitos baino alprojagoak baitira! Eskerrak, alkateak behintzat, zentzuzko gauzak proposatzen dituen... horrela ba, frontoiko pareta ziztrin, zikin eta uger hori margotuko dute! Bazen garai!