
2010-06-17, osteguna, GASTEIZ
Erregea eta bufoia
Lekua: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea Ordua: 20:00 Antolatzailea: ARABAKO FORU ALDUNDIA Protagonistak: Ander Lipus, Andoni Egaña Gai-jartzailea: Unai Elizasu
2010-06-19, larunbata, AGURAIN
Euskal Herriko Eskolarteko XXII. Bertsolari Txapelketako finala
Lekua: Harresi aretoa Ordua: 11:00eta txikien finala eta 15:30etan handien finala
2010-06-20, igandea, AGURAIN
Araba euskaraz. Bertso-saioa
Antolatzailea: ARABAKO IKASTOLEN ELKARTEA Protagonistak: Asier Otamendi, Oihane Perea, Izar Mendiguren, Xabier Igoa Gai-jartzailea: Julen Zulaika

Bisitak




Erantzunak
En pin! Artzaiak zioen bezala... a ze ekaina! ...
Ba horixe. Azterketak amaitzen dituzuenean, ez aspertzeko moduko eskaintza daukazuela.
Aupa txor eta tan! Batzuk naiz eta erdi familiakoak izan, kupidarik ez mendialdekoekin! EGURRA!
Nork: Andereño.2010/06/07 18:14:54.930 GMT+2
Aupa neska mutilak!
Gasteizko gaztetxeko saiora andereñokin etorri nahi baduzue, OSTIRALEAN 20:00ak aldera abiatuko naiz Gasteizera... 4 PLAZA ditut. MITIKOAK ezagutzeko, arabarrak animatzeko eta kapitaleko fauna ikusteko aukera paregabea... Gero taxia bueltan Agurainera edo Zalduondora... nahi duzuena... ni beti zuen zerbitzura!
Abixatu! Muxutxuek!
Nork: Andereño berriz.2010/06/09 19:39:24.167 GMT+2
Pena ematen dit mitikoak ezagutu ezin izateak, baina badakizue nola ibiliko garen astebukaera honetan... edo ez duzue kartelik ikusi?
asike gero Zaldutik pasatzen bazarete... ba besoak zabalik hartuko zaituztegu!
ondo pasa!
Nork: Markitos.2010/06/10 10:31:18.415 GMT+2
Nork: Andereño.2010/06/10 15:16:24.534 GMT+2
Larunbateko plana¿?
gurasoei sorpresak ez zaizkie gehiegi gustatzen....
Nork: auskalo.2010/06/16 20:18:39.836 GMT+2
Aber auskalos!!!
11:00etan txikien saioa, (Aupa Peru ta Maddalen!!!)
13:30etan bokata jana Gordon eta Triki bonbo festa saioa hasi arte (Asierrek trikia ekarriko du, bonboa haber Zalduondotik datorren...)
15:30etan Gazteen finala (Aupa Xabi! Aupa Ainhoa! Comas eta punto!).
Saioa amaituta (20:00?) libre... ospatu beharko dugu zeozer, arabak txapela eramatea edo bestela Baskoniaren garaipena... beti dago zeozer.
batzuk diote Ozaetara kanpindendakin jungo direla... baina bueno, bertso plana baino plan herrikoia uste dut dela. Ba horixe... horrela nahiko?
Muxus!
Nork: Andereño .2010/06/16 20:43:04.193 GMT+2
muxuukk!
Nork: auskalo.2010/06/17 21:13:12.421 GMT+2
Ei! ERREGEA eta BUFOIA zelan? zein izan da errege eta zein bufoi? norekin identifikatu zarete gehien... zelako galderak... argi dago ta! kar, kar...
ERRIOXAKOEK galdetzen dute ea lotarako lekurik ba ote den Agurainen... Komentau diet Ozaetakoa baina... eguraldi petral hau ikusita. Badaezpada plan B herrikoia egitea uste dut komeni dela...
Esango didazue... Ostiralean 18:00etan BERTSOKAL-en
Aio pelaio!
Nork: Andereño.2010/06/17 22:28:40.620 GMT+2
Ieup!!
Erregea ta bufoia itzela! Txote, Zeledon ta ni jun ginen, ta komunean Andoni erregearekin egin genuen topo... baina ni pertsonalki bufoiakin gehio identifikatzen naiz, batez be, bere errima estiloagatik... kar kar!
ta larunbateko planari dagokionez ni azken txanpara apuntatuko naiz, zerbait ospatu behar horretara...
geroarte!
Nork: Markitos.2010/06/18 11:11:19.500 GMT+2
Kaixo!! parranadan ibiliko zarete denok Aguraindik... ta ni hementxe, "ikasten" edo. Atzokoari bueltaka ibili naiz ta 4BE proiektua aurrera eramateko lehen proposamena hemen duzue, "entzun maite" doinuarekin abestu daiteke errimetan gehiegi sakondu gabe:
Lautada non, han bonboa
beti parranda gogoa!
TxorTan lortuko duguna,
Herriaren askatasuna!
Garaitu nahi gaituzue,
ezin izango duzue,
gurekin daude amona,
juerga eta zoriona!
Orain ala (ta petxuga), errimazaleok hartu erreleboa, eta konpondu endredoa!
Nork: Markitos (bide lapurra).2010/06/20 13:49:30.019 GMT+2
Bide lapurra bai... atzo Evaristoren jarraitzaileren batek kontatu zigun bezala bidean doazen lekukoen lapurra da markitos (Korrika 15ean edo gertatu omen zen)... Eta Araba euskarazen berriz ezer lapurtu baino nahiago izan du liburu eta harri artean ezkutatu.
Bueno... serio jarrita. juergan ez dakit... baina gaur bertso-aerobika galdu duzu Agurainen 2. gunean... Inobazioa. Aiaraldeko sorgin nagusiak akelarrea montatu du: kantatu bitartean denak dantzan jarri ditu... Aiaraldekoak la letxe dira! Komak, puntoak eta puntazoak.
Gero batzuk juergan beste batzuk konpromisoei atenditzen... badakizu ahozko literatura ugari eta ekintza gutxi... betiko martxan! Ala zeozer galdu dut ?
Nork: Andereño.2010/06/20 20:27:58.753 GMT+2
Nork: Zeledon.2010/06/21 10:11:37.254 GMT+2