
2010-04-17, AGURAIN. Ikasle Eguna. BERTSO-DESAFIO IKARAGARRIA: Zalduondo VS Agurain. Kupida gabeko desafioa, talderen bat lurrera jausi arte. DYAko anbulatzia ere bertan egongo da badaezpada ere.
2010-04-18, ARAIA. Andra Mari Aretoan 17:30etan. Arabako kuadrilla arteko I. bertso txapelketako FINALERDIA. (Egun horretan bazkaria egingo dugu txapelketan emandako saski zoragarriarekin SAN JUAN Plazako superlokalean, saskiak astindu behar ditugu generoa ustelduko zaigu bestela eta... Gogoratu pixa eginda etortzea ez dago komunik eta! Eta Aupa Txor eta tan! zuek zarete gure azken esperantza!)
2010-04-23, AGURAIN. Euskararen astea, 19:00etan edo BERTSO KALEJIRA lautadako bertso-eskola guztiekin. Osea, poteatzera aterako garela gure "instrumentu" guztiekin. Bertso sorta kolektiboak kantatu, tabernetan kopla bat edo beste bota eta ederki pasatu euskararen izenean AMEN.
2010-04-24, ZALDUONDO. Dantzari Eguna, Lautadako I. Bertsobanango lehiaketa. Egaña eta Maiak kopiatu digute... Desberdintasun bakarra, guk bertsotan eta dantzan, biak egiten badakigula... Oseaaaa, ikiarriya... Dena den, espionaje industriala egiteko hemen daukazue LINK-a
Bisitak




Erantzunak
Ueeee! zuzendu dut "dantzariak bertsolarien erritmora" linka. Dena den hemen duzue osoa porsiakaso
http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?seccion=bertsoonenak&tipo=video&id=1429
Alaaaaaa!
Nork: .2010/03/30 19:56:55.741 GMT+2
Hemen duzue lehengo egunean zerbitzu sekretuek Herriko tabernako "bertso-banako-fusion" entsaioan entzun zituzten bertsoetako batzuk:
IKER:
Hemen alboan dago Oiertxo
geologoa izateko asmoz.
Mineralen zerrenda guztia
esantzazu mikrofonoz.
OIER:
Kuartzo, mika ta feldespatoa
omen dira granitoak.
Barizela ta gero dituzu
aurpegian granotxoak.
Hau esaten badiote elkarri entsaioetan, zer ez dute esango zuzenekoan! Animatu eta etorri Zalduondora apirilaren 25ean!!
Nork: Markitos.2010/04/11 21:19:42.028 GMT+2