DOINUA: Kantatzera nihoa

DEABRUAK:
Batzuetan egiten
Dugu lapurreta
Eta beste batzutan
Gabiltza barreka
Infernuko zuloan
Gabiltza erreta
Gu ez gara gaiztoak
Gosea dugu eta

OTSO ETA AZERIAK:
Gure ideiak dira
Oso borobilak
Umeak harrapatzen
Gara oso abilak
Kontuz ta ez ikutu
Gure barrabilak!
Jaten ditugu denak
Neska ta mutilak

Pirata txarrak gara
Beldurrik batere
Ta gu gara trebe
Dirua badaukagu
Itsasoko hereje
Oso gaiztoak gara
Baina onak ere.

SORGINAK:
Sorginak gara eta
Beti hain majara
Gaur dugu akelarre
Bagoaz festara
Ondo pasatu dugu
Mamuen erara
Horrela jaio ginen
Ta horrela hilko gara

MAMUAK ETA MUNSTROAK:
Mamuak ta munstroak
Gara gure armekin
Ez diogu inori
Gauza onik egin
Ume txikiak ditugu
Ta oso atsegin
Jan behar zaituztegu
Patata gozoekin
Pedro Lopez de Larrea ikastola. 6. maila

Idatzi artikulu bat