Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/03/15 08:23:07.664 GMT+1

Agurainen erabakiko da finala

Igande honetan!!

 AZKEN FINALERDIA

Martxoak 20, igandea, 17:30ean

AGURAINgo Harresi Aretoan     

Sarrerak salgai bertan

 

Bertsolariak:

Ander Solozabal
Zigor Enbeita
Juan Mari Juaristi
Ruben Sanchez
Unai Mendibil
Betto Martinez

Aurkezlea:

Olatz Bayer

 

Txapelketa jarraitzeko www.arabakotxapelketa.org

 

Nork: Laube.2011/03/15 08:23:07.664 GMT+1
Etiketak: agenda berriak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bertsozalez BETEko

da Harresi seguru

Lautadatik goaz ta

milaka inguru.

Galdera hau egitea

zen nire helburu:

bertso-BAZKARItxo bat

egingo al dugu?

Nork: Markitos.2011/03/15 19:57:42.833 GMT+1

bazkari horretara/

apunta nazazu/

mila pertsona inguru/

joango al gara aizu/

baina ongi kontatzen/

zuk ba al dakizu/

hiperboleak egiten/

hortan zara maisu

Nork: Zeledon.2011/03/16 13:29:37.812 GMT+1

Zenbaki kontuetan

ez naiz ba jaioa

eta hiperbolea

ze kristo! arraioa!

orain buruan daukat

nik dinosaurioa

eta Japoen dute

plaka subdukzioa.

..

 

Bazkaltzera orduan

nortzuk joango gara?

Asierri laguntzera

gero behar bada

txapela Aramaiora

berriz joango al da?

oinetako lur hau

jabilkit ikara!

Nork: Markitos.2011/03/17 21:34:09.351 GMT+1

Gazteen bertso eskola

eta Famili blues

Harresi betetzera

goaz eta kontuz!

Bazkaria ez dadin

irten halamoduz

banan banan galdetu

eta apuntatuz,

bihar erabakitzen

badugu zer moduz?

 

Harropuztuta dabil

gure Aramaio

baina zuk diozuna

Donostin zen jaio

Nahiz batzuk deskantsu bat

genukeen nahio

Sudurluzea berde

dago ze arraio!

Espabillatu ezean

Kostatuko zaio!

Nork: Andereño.2011/03/17 21:49:35.836 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru