Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/17

Hiru txerrikumeak AGURAIN

 

DOINUA: Markosek egin eban

 

-1-

 

Txerri ama zegoen

Afaria egiten

Hiru txerri horiek

Telebista ikusten

Eta oihu egin zien

Sukaldetik ozen

Nazkatu ta etxetik

Bidali zituen

 

-2-

 

Txikiena joan zen

Nobiaren etxe ra

Ertaina joan zen etxe

Bat okupatzera

Eta  handia zegoen

Lapurren antzera

Bakoitzak hartu zuen

Beraren aukera

 

-3-

 

Nobiaren etxean

Txikia ederto

Gazteluan bizi zen

erregeen antzeko

Neskak bidali zuen

Zikina zelako

Baina ez du axola

Okupa izateko.

 

-4-

 

Okuparen etxera

Joan zen bi  hara

Polizia heldu zen

Ta hori ikara

Beste baten etxean

Eiten zuten traba

Azkenean joan ziren

Biak kartzelara

 

-5-

 

Txerritxo handiena

Bakarrik zegoen

Polizia jantziaz

Han mozorrotu zen

Benetako munipa

Berak zirudien

Lapurrak bi anaiak

Salbatu zituen

 

-6-

 

Txalet bat egiteko

Lanik ez balego!

Otsoa etorri zen

Txaletera gero

Hiru txerrikumeak

Txaletean bero

Otsoa jakuzzian

Ito eta gero.

 

Pedro Lopez de Larrea ikastola 5.B

 

Nork: Aguraingo ikastola 5.B.2007/12/17
Etiketak: bertsoak agurain | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

oso ona da

mezedez   eman    beste  ipuinek ori   eskerrik hasko 

Nork: izaskun.2008/03/20 14:29:44.947 GMT+1
hamburguesa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru