Gure bertso-eskolako printzesatako batek, Jonek hain zuzen ere, beittu ze kartel polita egin duen Aguraingo jaiak iragartzeko. Aupa Jone!

Jakinaren gainean egongo zarete dagoeneko baina momentuz hauexek dira Jaietako bertso-hitzorduak (Besteren bat falta bada abixatu) eta jai herrikoien egitaraua. Ondo pasa jaiak eta gogoratu bertso-eskolak ez duela etenik izango... Aupa zuek!
2010-10-05, AGURAIN
Jaietako azoka eguna
Lekua: Andramari plaza Ordua: 11:30 Antolatzailea: AGURAINGO UDALA Protagonistak: Izar Mendiguren, Andoni Egaña
2010-10-10, AGURAIN
Aguraingo jaiak. Bertso-bazkaria
Lekua: Andramari plaza Ordua: 15:00 Antolatzailea: AGURAINGO JAI BATZORDEA Protagonistak: Iratxe Ibarra, Oihane Perea eta Lautadako bertso-eskola bizirik bagaude ordurako

Bisitak




Erantzunak
Ez naiz zuetaz ahaztu... ze uste zenuten ba!
OFIZIOA jarri behar nizuen baina jaiak bertsolibrismorako direla erabaki genuen atzo... Ea zer ateratzen den MENDIAN GORA hariari tiraka:Nork: Andereño.2010/09/28 22:47:12.708 GMT+2
Hasieran okerrena
aipatzen dut Rubenena
euskalduna izatearen zama
sekulako pena
hori da gure kondena
heutsi gogor ta kemena
besarkada bat zuri hemendik
muxu handiena.
Galdera bat dut zuzena
ta gaiz aldatuz, ordena
noizko daukagu teila gainean
Txindurri antena?
azken galdera onena
ordagoa da ozena
aspaldi hontan ez du idatzi
non da monotema?
Nork: Markitos.2010/09/29 21:15:24.727 GMT+2
Antena eta maratil,
errepidean bi gurpil
bezala doaz, martxa onean
egon zaitez trankil !
Monotema ere hurbil,
berakatz eta perrexil...
Jaiak helduta asko bezala
Liatuta dabil
Nork: Andereño.2010/09/29 21:51:34.122 GMT+2
Jaiak hasi dira fuerte
kalean gaur zenbat jente
eta gauean batzuk ibili
zarete dexente,
makurkuta ala tente,
gaur goizean zenbat neke...
Zer moduz nere neska mutilak
bizi al zarete?
Nork: Andereño.2010/10/03 16:02:42.074 GMT+2
Ta ondo bizi gainera!
gutxi edatea hobe da
Lupizarraten gora igotzeko
puta karretera!
etxera seirak aldera
ta gero berriz kalera
gehien sufritu zuena atzo
izan zen kartera
Nork: Markitos.2010/10/03 21:55:24.949 GMT+2
Earra bertsoa!!!!, tira...
Jai programaren harira
Asteartean Izar ta Egaña
etorriko dira
Gu joango gara ferira!
denek ezin egin pira...
bat egongo da mekaguendioska
harriei begira...
KAR, KAR---
Nork: Andereño.2010/10/03 22:02:43.433 GMT+2
Aguraingo ferian zita
benetan da plan polita
Andoni eta izar bertsotan
bertan ikusita.
Ni bitartean harrika
ezin ezkutau irrika
baina ni ere noa klasera
txindurriz jantzita!
Nork: Markitos.2010/10/04 22:22:24.595 GMT+2