Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/10/06 14:44:26.834 GMT+2

Andoni eta Izar Aguraingo azokan

Nork: Laube.2010/10/06 14:44:26.834 GMT+2
Etiketak: bertsoak agurain bideoak berriak | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hara hor zenbat zorion

ezagunak hainbat gizon

hoien artean Shrek aipatu

doala hor konpon!

Bonboa ez dago inon

falta zitaizuen, kopon!

nork egin zuen "redoble lana"

kutxa ez bazegon?

Nork: Markitos.2010/10/06 15:10:56.780 GMT+2

Entzun zen bertso mordoa

ta laburpena hor doa:

Gero txoznetan egin genuen

siesta-saioa,

bezperan sobran tragoa

a ze gorputz arraroa...

Zu lasai egon, batzuk buruan

zeukaten bonboa!

 

Nork: AndereƱo.2010/10/07 13:36:12.779 GMT+2

nik egin nuen eskapo

poteoari egin uko

gaua luzatu egin zen eta

edan nuen nahiko

pasatu nuen ederto

nahiz gastatu diru asko

ostiral larunbat igandean

atera beharko

Nork: Zeledon.2010/10/07 16:20:29.878 GMT+2

Ostirala larunbata

eta igande aparta

joko al dugu ortzin gauean

txopon txalaparta?

daukagu toldo galanta

euria somatzen da ta

bertso-eskola ostiralean

ta bertsokal falta.

Nork: Monotema.2010/10/07 22:14:24.297 GMT+2

Berriro hemen gindila

piztu egin zait bonbila

gure blogean lehen zegoen kriston iskanbila

orain berriro isila

hau da egi borobila

aspaldi idazten ez duen batek anima dadila

Nork: Monotema.2010/10/14 22:56:16.078 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru